Docutec Card

Bikote baten haustura seme-alaben begietatik

Bikote batek harremana haustea erabakitzen duenean, goitik behera aldatzen da seme-alabek ordura arte ezagutu duten bizimodua, eta baita familia-egitura bera ere.

Familia-egituraren hausturari eta horrek seme-alabengan izaten duen eraginari buruz hitz egin du 'Hik Hasi' aldizkariko Amaia Mendizabalek. Haustura horrek haurrari harik eta min gutxien eragiteko, Amaiaren ustez, funtsezkoa da gurasoek hausturaren kontaketa modu adostuan egitea.

Irratsaio osoa hemen duzu entzungai.

Transcription:[+] Transcription:[-]

AINHOA ETXEBESTE.- Bikote-harremanaren haustura, dibortzioaren bidez, edo dena delako familia-egituraren hausturari eskainiko duen gaur hezkuntzaren tartea. Amaia Mendizabal, arratsalde on deizula!
AMAIA MENDIZABAL.- Arratsalde on, Ainhoa.
AINHOA ETXEBESTE.- Egoera zail bezain arruntak gaur egungo gizartean, hausturarenak, eta ondo egiten asmatzen baldin bada  errazago izaten direnak haur zein gurasoentzat, ezta Amaia? 
AMAIA MENDIZABAL.- Bai. Hori da, ez? Piska bat klabe horietan lantzen saiatu ginen  Hazi hezi aldizkarian ere gai hau jorratu genuenean, ez? Bikote horrek bere harremanean zehar seme-alabak izan baditu, haustura horretan ez da bikote bat bakarrik desegiten, familia-egitura bat jartzen da kolokan, eta bueno, ba, egituratu, berrantolatu egin behar da egitura hori, ez?
AINHOA ETXEBESTE.- Baina haurrak zerbait arraroa, zerbait diferentea antzeman du ziurrenera haustura gertatu aurretik.
AMAIA MENDIZABAL.- Normalean haur batentzat arazoa ez da dibortzioarekin hasten. Haurrek antzematen dute   zerbait gertatzen ari dela. Kontua da ez dakitela zer, edo ez dakitela zenbaterainokoa den arazo hori, baina etxe berean bizita ba ohikoa da liskarren testigu izatea. Edo zuzenean liskarrak ez ikusita ere, ba bueno, ahots-doinuak, komunikazio ez berbalaren eremu horretan gertatzen dena ba normalean umeek oso ongi somatu ohi dute, ez?
Ildo horretatik, haurren erreakzioa dibortzioaren aurrean oso lotuta egoten da aurrez gurasoek, gurasoen harremanaren inguruan duten pertzepzioarekin. Alegia, etxean giro oso txarra sumatu al duten edo aldiz, gurasoen harremana termino nahiko egokietan ematen zela uste al zuten, ez? Horrek baldintzatuko du ondoren beraien erreakzioa ere.
AINHOA ETXEBESTE.- Eta haustura erabakitzen denean, beharbada irabazten da baita ere etxeko giroaren eta norberaren lasaitasunean.
AMAIA MENDIZABAL.- Bai. Etxean giro txarra zegoen kasuetan, ba liskarrak ohikoak izan badira, haurrari lasaitasuna ekar diezaioke egoera konfliktibo (gatazkatsu) horren amaierak, ez?, dudarik gabe. Biolentzia-egoera bat da eta horri amaiera ematen zaionean haurrak lasaitasuna sentitzen du, dudarik gabe. Eta gainera, biolentzia-egoera hori bera kaltegarria izan daiteke, kaltegarriagoa izan daiteke haurraren garapen emozionalarentzat dibortzioa bera baino. Eta nolabait gurasoen hartu-emanaren inguruan ikuspegi positiboa zuen haur horrentzat, ba horrentzat ja ez dago lasaitasunarentzat tarterik, horientzat kolpe latza izaten da normalean dibortzioa, ba ez dutelako ikusi etortzen, ez?
AINHOA ETXEBESTE.- Haurrak nola, nola bizitzen du egoera berri hori? Ulertzen du gertatzen ari den hori? Ulertzen du zatiketa hori?
AMAIA MENDIZABAL.- Hor ere komunikazioa izango da gakoa, ezta? Ohiko emozioak izaten dira frustrazioa, antsietatea eta intseguritatea, ez? Frustrazio hori lotuta egongo da, esan bezala, bueno, berak nahi duen hori, bere gurasoekiko elkar-bizitza hori amaitu egiten zaiolako, ez duelako, eta gainera, ez duelako hori konpontzeko biderik haur horrek, ez? Eta antsietatea eta intseguritatea lotuago egongo dira haurrak bere etorkizunaren inguruan dituen kezkekin, ez? “Ba zer gertatuko da nirekin?” galdera datorkio.
AINHOA ETXEBESTE.-. Eta kulpa, kulparen sentimendua izaten al da?
AMAIA MENDIZABAL.- Kulparen sentimendua hartu ohi da pixka bat nagusiagoak diren haurretan (haurrengan). 3-7 urteko tarte  horretan, ba fase egozentrikoa deitzen den horretan ba haurrak bere burua guztiaren erdigunean kokatzen du, eta baita familian gertatzen ari den krisi horren erdigunean ere, ez? Orduan, pentsa dezake bere, bere errua dela, eta, eta kulpa, kulpa sentimendu bat garatu, ez? Inportantea da haurra, haurrei nolabait albistea batera ematea, ezta?, gertatu denarena. Gatazkak, beraien arteko gatazkak alde batera utzi eta albistea elkarrekin ematea. Eta horrek eskatzen du kontakizun adostu bat izatea, ez?
AINHOA ETXEBESTE.- Bueno, ba, bikote-hausturak ez du(t)ela zertan familia-hausturarik ekarri (behar). Horixe gaur ikasi eta Hazi hezirekin jorratu dugun gaia.        
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1 / B2
Apr 3, 2019
Number: 41297813
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 04:13
Number of visits: 501