Docutec Card

Zer egin etxeko trasteekin?

Gero eta gauza gehiago ditugu etxean eta etxeak ez ditugu, normalean, oso handiak izaten. Zer egin, orduan, hainbeste trasterekin, bota ala gorde? Zuk zer egiten duzu?

Gai horri buruz hitz egiten dute irratiko tertulia honetako esatariek bi gonbidaturekin. Besteak beste, aipatzen dute zer aukera dauden trasteak gordetzeko etxetik kanpo.

Transcription:[+] Transcription:[-]

GIZONEZKO ESATARIA. Traste asko gordetzen al dituzue zeuen etxeetan?, edo etxean hutsik duzuen gela horretan?, edo garajeren batean?
JAVI GONBIDATUA. Etxe osoa. Hori trastelekua ere edukita. Baina oraindik ere hobeto moldatu beharko nuke.
EMAKUME ESATARIA. Bai, bai. Kontua da zuk aipatu duzun moduan, gure etxeak trasteleku bilakatzen ditugulako ditugula: lekurik ez daukagulako batetik, edo geroz eta txikiago direlako etxeak, edo gero eta traste gehiago ditugulako, ezta? Baina kontua da gero eta traste gehiago pilatzen ditugula eta fenomeno honek negozio-bide berria zabaldu duela, trastelekuena. Badira urte batzuk hasi zirela, baina gaur egun oraindik ere badaude trastelekuak eskaintzen dituzten enpresak. Eta ikusten ari naiz, Bilbon –esanda bezala–, Sarrikon, egun baterako ere alokatu daitezkeela trastelekuak, euro batengatik egunean. Egunean euro bat ordainduta, ba leku bat hartu dezakezu.
GIZONEZKO ESATARIA. Jende askok esaten du, adibidez, bizikletak eta gordetzeko, ze imajinatu bizikletan…
EMAKUME ESATARIA. Hori da.
GIZONEZKO ESATARIA. …mendiko bizikletan ibiltzeko afizioa duzula. Bilbon jarraituta, Amaia, ba jendea Artxanda ingurura eta asko joaten delako bizikletan, eta gero ez daukazu zure pisuan…
EMAKUME ESATARIA. …non sartu, ez?
GIZONEZKO ESATARIA. …bizikleta hori non sartu. Ba hor, autopista alboan, A8 alboan ere badago Bilbox izeneko beste trasteleku bat, eta jendeak erabiltzen du ba horretarako, bizikleta hori han uzteko, baita beste edozein gauza ere. Javi, zuk zer gordeko zenuke trasteleku batean? Horrela noizean behin bizikletaren moduko elementu bat? edo gehiago da, ba ez dakit, kaxetan eraman beharreko gauza ugari, paper ugari eta traste ugari? Zer da trastelekura eraman beharko zenukeen hori?
JAVI GONBIDATUA. Bai. Batez ere paperak eta argazkigintzarekin harremandutako gauzak. Ze ez dut esango, holan, museo-antzekorik edo bilduma oso handirik daukadanik, baina joaten zara pilatzen, ezta?, gauzak. Esan beharra dago gehienek ez dutela ezertarako balio. Egia da lekua-eta okupatu egiten dutela. Eta hor, ba bueno, trastelekuaren kontua, dena ondo ordenatuta eta edukitzearena, eta hori dena oso interesantea iruditzen zait.
GIZONEZKO ESATARIA. Kaxa asko izango lirateke?
JAVI GONBIDATUA. Bueno ba kontua ez da kaxa asko direla, baizik eta guk altzari gutxi dauzkagula –armairu gutxi, altzari gutxi…– eta orduan dena bistara daukagu. Eta orduan nahiz eta ondo ordenatuta eduki, ba… Egia da ba gauzak ondo ordenatuta baldin badauzkazu eta bere lekua baldin badute, ba bueno, espazioak beste itxura erosoagoa edo politagoa edo atseginagoa hartzen duela, ezta?
GIZONEZKO ESATARIA. Zuk daukazu apur bat idazleek eta intelektualek-eta etxea izaten dute moduan: dena liburuz eta beteta, hor egongelan eta inguru guztietan ba liburuak eta elkarren gainean jarrita, altzari beharrik gabe.
JAVI GONBIDATUA. Gero esaten dute zertarako gordetzen ditudan, inoiz ez ditudala begiratzen eta. Baina niretzat, beti, gaur ez bada bihar, hor, erabiliko ditudalakoan eskuragarri izan behar ditut, eskura izan behar ditut.
GIZONEZKO ESATARIA. Badaezpada. Irati, zuk Artikara (Iruñea inguruko kontzejua) zer eraman beharko zenuke?
IRATI GONBIDATUA. Ba liburuak, apunteak, mozorroak…
GIZONEZKO GONBIDATUA. Ba mozorroena izaten da kaxa bat urtean behin begiratu beharrekoa, ea inauterietarako zerbait aurkitzen dugun hor. Baina apunteena, ez dakit zergatik gordetzen ditugun. Behar izango ditugulako egunen batean?, edo botatzea hainbeste kostatakoa eta hainbeste ikasitakoa, gero botatzea ba, pena ematen digu.
JAVI GONBIDATUA. Fotokopiatan ordaindutako guztia, ezta?
EMAKUMEZKO ESATARIA. Hori da: gorde egin behar da guztia. Nork daki!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Mar 29, 2019
Number: 41113925
Source:
Duration: 00:03:44
Number of visits: 758