Docutec Card

BAGOAZ! B1-49-Ahozabalaren ajeak

Amaia, Izaro, Antton eta Josu kafetegian elkartu dira zaldian egindako paseotik bueltan.

Astebururo daukate plan berria: tirolina, zaldi-paseoa... eta hurrengorako, parapentea!

Transcription:[+] Transcription:[-]

AMAIA.— Uf! Hemen bai ederki!
JOSU.— Zaldiz paseotxo bat emategatik zaude horrela?
AMAIA.— Hara gure Fittipaldi! Zure abailan ezinezkoa da nekatzea.
ANTTON.— Bakoitzak ahal duena egiten du, Amaia.
JOSU.— Nirea mandoa zela!
AMAIA.— Mandoa! Ai, gainera ipurdia minberatuta dut.
IZARO.— Ba eskatu ura azukre pixka batekin.
JOSU.— Jesus, Izaro! Hori gure amonaren garaikoa da. Aquarius pixka bat eta kito.
ANTTON.— Josuk arrazoi du; on egingo dizu.
JOSU.— Eta, zuri zer gertatu zaizu, Antton? Zaldiz ibiltzen duzun eskarmentuarekin, eta azkeneko unean sekulako ipurdikoa hartu duzu.
IZARO.— Bai horixe! Kar-kar!
ANTTON.— Ez dakit nola erori naizen, hanka kateatuta edo. Baina kolpe ederra hartu dut aldakan.
IZARO.— Hau da hau, baldar-taldea e?
JOSU.— Ba entzun dut paraje hau zoragarria dela parapentea egiteko. Datorren asteburuan etorriko gara?
IZARO.— Zoazte zuek. Nik behean itxarongo dut argazkiak egiten. Eta erratza eta pala eramango ditut, zuen arrastoak biltzeko.
AMAIA.— Ni apuntatuko naiz.
JOSU.— Benetan?
ANTTON.— Eta ni.
AMAIA.— Ederki. Aizu, Josu, baina zu noiz zoaz ba?
JOSU.— Tira, oraindik egun batzuk ere geratzen zaizkit.
ANTTON.— Eta gure Josuk jo eta ke bizi nahi ditu azkeneko egunak hemen.
JOSU.— Hala da!
IZARO.— Ba martxa honetan, zu lehenbailehen joateko desiratzen. Aurrekoan tirolina, gaur zaldi-paseoa, hurrengoan parapentea. Gu akabatu nahi, ala?
JOSU.— Kar-kar! Ez, neska!

ETENA

IZARO.— Amaia, gogoratzen zara? Hemen egin genuen aldizkariaren urteko bilera.
AMAIA.— Bai, oso ondo egon ginen.
IZARO.— Txoko ederra duzue hau ere afari erromantikoa egin eta gaua bertan pasatzeko.
ANTTON.— Bai, edo ezkontza ospatzeko.
JOSU-IZARO.— Ezkontza?
ANTTON.— E, bueno, hori… ezkonduko bagina…
AMAIA.— Eta noiz erabaki duzu zuk ezkontzea?
ANTTON.— Bueno, ni... Ideia bat besterik ez zen, neska!
AMAIA.— Eta norekin ezkondu nahi duzu? Gu guztiokin?
ANTTON.— Ez zaitez horrela jarri, Amaia!
AMAIA.— Ez dakit, Antton, baina ez dugu sekula hitz egin ezkontzeaz, eta horrela, denen aurrean, ateratzea ba… ez dakit. Eta, gainera, nik ez dut ezkondu nahi.
IZARO.— Abilidade ederra duzu une politak hondatzeko, Antton!
JOSU.— Ederra egin duzu, nagusi!
ANTTON.— Baina, zer esan dut nik ba?
JOSU.— Ezer ez, ezer ez.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Mar 25, 2019
Number: 40914603
Source:
Duration: 02:31
Number of visits: 204