Docutec Card

Lan-jazarpenaren biktimak, ezkutuko gaixoak

Hirigoyen elkarteak lan-jazarpena jasaten duten pertsonekin egiten du lan. Mobbing-az edo lan-jazarpenaz zenbait zehaztasun eman dizkigute.

Juanan Diez Hirigoyen elkarteko kidea da, eta mobbing-a, askotan, ezkutuan geratzen den arazoa dela azaldu digu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

1. Zertan eragin dizu lan-jazarpenak?
Batez ere, osasuna galtzea, hori da, argi eta garbi, osasuna galtzea, psikologikoki edo fisikoki. Ba bueno, ni joan nintzen medikuarenera eta bueno, pues (bada) takikardiak eta batez ere oso nekatuta sentitzen nintzen… Eta pues (bada) hori, medikua hasi zen galderak egiten eta bera pues (bada) hori, galderarekin (galderekin) konturatu zen neukala arazo bat lanean. Lankide batekin arazo bat neukan eta… Baina, claro (noski), baina luzaro… Hamabost urte sufritzen. Eta claro (noski) azkenean pentsatzen duzu aurrera eraman ahal duzu(la) arazoa, baina keba (ezin)…

2. Zer egin daiteke horri aurre egiteko?
Egia esateko, oso gutxi, oso gutxi. A ver (ea) arazo hau batzuetan erabiltzen da enpresak garbitzeko. Adibidez, krisi garaian, enpresari askok erabili dute biolentzia hau enpresak garbitzeko. Orduan, zu txarto sentitzen zara; azkenean ihes egiten duzu. Joaten zara beste enpresa batera eta punto (kito), eta berak kendu du arazo bat. Baina claro (noski) zuk mantendu behar baduzu zure familia, eta zuk mantendu behar baduzu zure lanpostua, segitu behar zara (duzu) han… Orduan,  enpresarioek (enpresariek) ez badute hartzen kontzientzia oso zaila da, oso zaila da, aurrera eramatea. Eta claro (noski) gainera, zuk salaketa bat ipintzen baduzu, jada enpresaren kontra zoaz, jada zara txarra bi aldiz.

3. Zergatik ez da gai honi buruz hitz egiten?
Sufritzen duzu arazo hau bakarrik, zure etxean, zure familiarekin… Orduan aislatzen (bakartzen) zara, orduan, ez dago kontaktu handirik. Adibidez, orain, zorionez, neskak edo emakumeak elkartu dira eta haien arazoa, oso larria, pues (bada) hori, ateratzen ari da, eta kontzientzia hartzen ari gara. Baina gu, nahiz eta pertsona asko izan, desperdigatuta (sakabanatuta) gauz (gaude) eta indarrak ez dira biltzen. Orduan, ez… Orain, gu elkarteari esker, saiatzen gara publizitatea, ez dakit, bidaltzen gizarteari, baina oso, oso zaila da.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Mar 21, 2019
Number: 40724666
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:03:26
Number of visits: 420