Docutec Card

Tatuajeak eta piercingak, gorputza eraldatzeko artea

Kalean, lanean, telebistan... edonon ikusten ditugu tatuaje eta piercingekin gorputza apaintzen duten pertsonak. Dudarik gabe modan daude, baina moda kontua bakarrik al da? Estetika hutsagatik egiten dutenak badaude, bai, baina badira artea dela defendatzen dutenak ere: gorputza eraldatzeko artea.

Tatuajeek eta piercingek antzina zuten irudi txarra galdu dute eta orain modan daude. Jende askok egiten ditu eta dagoeneko ez dira kolektibo bati esklusiboki erlazionatutako kontua.

Fat tatuatzailea da eta mota guztietako pertsonak tatuatu ditu:  poliziak, narkotrafikatzaileak, arte galeristak, irakasleak...

Piercingekin ere gauza bera gertatzen da. Lydia Loganek hamabi urte daramatza piercingak egiten eta bezeroak urte hauetan asko aldatu direla dio: orain haurrak, nerabeak, amak, amamak... etortzen dira.

Telebistak zerikusi handia du tatuajeek eta piercingek bizi duten une goren horretan. Geroz eta pertsona ospetsu gehiago ikusten baititugu gorputza tatuaje eta piercingekin apainduta. Lydiaren esanetan, programa batean pertsona ospetsu bat piercing batekin ateratzen bada hurrengo egunetan bezero askok eskatzen dute.

Baina moda eta estetikagatik soilik egiten dituztenez gain badira Fat bezala kutsu erromantikoa antzematen diotenak: tatuajeen izen txarra gustatzen zait, apur bat tragikoa da.

Gorputza eraldatzearen artea
Gustukoak ala ez, tatuajeen diseinuak askotan arte lan bihurtzen dira. Ezberdintasun bakarra: lan egiteko oihala beharrean bezeroaren azala erabiltzen dutela.

Baina badira gorputza zulatu edo tatuatzearen zaletasuna muturreraino eramaten dutenak ere eta arte hori gorputza eraldatu eta esperimentatzeko bide bihurtzen dutenak. Lydiari askotan galdetzen diote genitaletan piercinga jarriz gero gozamen gehiago izango duten, baina hala balitz askoz ere gehiago jarriko genituzke.

Gorputzeko ia edozein toki tatuatu edo zulatu daiteke. Fat-en ustez ez dago mugarik eta tatuatzen ikusi duen tokirik arraroena begiaren zuria dela dio.
 
 

Comments
Login for comment

B2
Nov 19, 2008
Number: 400987
Source:
Duration: 00:05:10
Number of visits: 10803