Docutec Card

Zorokiain, abandonaturiko herritxoa berpizten

Nafarroako Untziti bailaran hutsik zegoen Zorokiain herria erosi dute bederatzi familiak bertan bizitzeko, eta buru-belarri ari dira hustua zegoen herritxoa berreraikitzen.

Duela bost urte erosi zuten herriaren zatirik handiena 140.000 eurotan, eta gaur egun herriari bizitza emateko hainbat urrats eginak dituzte. Familia gehienak Iruñea aldekoak dira eta igandero auzolanean ari dira herritxoa berreraikitze-lanetan. Josu Biskarret Zorokiaingo bizilagun izango denak kontatu ditu gainerako hainbat xehetasun.


Elkarrizketa osoa hemen entzungai. Ekimen honi buruzko xehetasun gehiago, berriz, bideo honetan. 

Errekazar Auzo-elkartearen bloga, hemen.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

MANU ETXEZORTU. - Kuraia eta animoz beteta, herri huts bat erosi dute Iruñeko 9 familiak. Untziti bailarako Zorokiain herritxoa erosi zuten duela 5 urte 140.000 euroan, eta hor ari dira, ilusioz beteta, herria berreraiki eta eurentzat bizileku bihurtzeko lanean. Bertara iritsi dira Euskadi Irratiko mikrofonoak ere, herria ezagutu eta zutik jartzeko lanak ikustera joan da Ane Albisu lankidea.
ANE ALBISU.- Iritsi gara bai Untziti bailarara, Iruñetik 20 bat kilometrora dago. Eta hementxe dago Zorokiain herria. Azkeneko 20 urteetan ez da inor bizi izan hemen: eroritako etxeak dira nagusi; harri mordo bat lurrean, eta, eta lana franko dago hemen egiteko. Behar da animoa, egia esanda, hau zutik jartzeko. Josu Biskarret da Zorokiain erosi duenetako bat. Kaixo, Josu!
JOSU BISKARRET.- Kaixo, egun on.
ANE ALBISU. Zenbat aldiz esan dizuete, herriaren izenarekin jolas eginez: zoratuta ote zaudete, hippyak ote zarete? Zenbat gauza entzun behar izan duzue?
JOSU BISKARRET. Bada, denetik, eta entzungo ditugunak oraindik. Ez dakit. Bai. Bai.
ANE ALBISU.- Lana eta dirua, hemen franko sartu beharko duzue.
JOSU BISKARRET.- Bai. Bai. Hori da ja norberaren kasua. Batzuek, batzuek eginen (egingo) ditugu etxearen parte batzuk, beste batzuk ez. Hori ja da norberaren arabera. Baina orokorrean badugu, nik uste dut, o sea [alegia], dirua baino, denbora gehiago dugu. Bai.
ANE ALBISU.- Esan iezaguzu pixka bat Untziti bailarak ze ezaugarri dituen.
JOSU BISKARRET.- Oso bailara txikia da, 250 biztanle ditu gutxi gorabehera. Badira 6 herri bizirik, gero Zorokiain, momentuz, bizitzeko nahian. Eta gero bada beste herri bat ja aspaldi abandonaturik: Mugetazarra.
ANE ALBISU. Nafarroan uste dut 100 bat herri inguru badaudela, horrela, hutsik, ez?, abandonatuta-eta. Horietatik batzuk, 8 bat edo, okupatuta. Baina zuen aukera ez da izan okupatzea, baizik erostea. Zenbat biztanle bizitako herria da hau?
JOSU BISKARRET.- Bada, 50 inguru.
ANE ALBISU.- Eta baduzue historia? Ezagutzen duzue herriarena? Ze jende bizi izan ziren hemen? Adibidez, zure etxean zeintzuk bizi ziren? Badakizu? Kuriositatea baduzu?
JOSU BISKARRET.- Bai. Bai. Hori bai. Hori da, hori, norberaren pedrada [harrikada], baina artxibategira joan gara ikertzeko etxeen historia eta lehengo jabeena. Bai. Badugu dena, badugu blog bat eta hor sartzen dugu dena, biztanleena, aspalditik. Bai.
ANE ALBISU.- Eta zergatik, zuk diozun bezala, pedrada [harrikada] hori? Zein da helburua edo filosofia, hona etortzeko?
JOSU BISKARRET.- Bueno, pues [bada] ez dakit. Badugu historia bat: gustatzen zaigu parte izatea honetan. O sea (alegia), etorri, historia da etortzea bizitzera, baina herria egitea ere (bai) eta bizitza egitea.
ANE ALBISU.- Ez dakit zuek nolako bizimodua imajinatzen duzuen hemen, nola bizi nahi duzuen hemen, zuen familiak… Zuk seme-alabarik baduzu?
JOSU BISKARRET.- Momentuz ez, baina laster etorriko da bat, abuztuan.
ANE ALBISU.- Eta nolako bizitza espero duzu hemen? Hona etorriko zarete bizitzera? Gero lana non egiten duzue? Edo bizimodua nola antolatuko duzue?
JOSU BISKARRET. Bai. Bueno. Pues gehienok egiten dugu lan Iruñean, egia esan. Baina ez dakit, uste dugu herri hau oso ongi kokatuta dagoela, Iruñetik nahiko hurbil eta Iruñera joateko lan egitera, bada, primeran. Bada baten bat arotza, eta badu tailer bat eta asmoa du ekartzeko edo hurbiltzeko pixka bat honaino. Bai.
ANE ALBISU.- Bueno, beraz, Zorokiaingo plazara goaz. Hemen festak eta noiz egiten ote ziren?
JOSU BISKARRET.- Ote ziren, eta egiten, egiten d(it)ugun. Egiten du(itu)gu urtero festak, eta dira San Andres, eta hori da urriaren…
ANE ALBISU.- Azaroak 30.
JOSU BISKARRET.- Azaroaren 30ean. Hori da. Asmoa dugu aldatzeko, zeren eguraldia beti kaskarra... Eta asmoa dugu egiteko beste festa bat, bada, igual udaberrian edo uda partean.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Feb 19, 2019
Number: 39408859
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 03:53
Number of visits: 1150