Docutec Card

Astelehen berdeak

Frantzian gaurtik aurrera astelehen berdeak izango dituzte. Bertako gizarteko hainbat ordezkarik -irakasle, aktore...- eskatu diete frantziarrei asteko egun batean, astelehenetan adibidez, arrainik eta okelarik ez jateko.

Neurri horren bultzatzaileek uste dute horrela ingurumena babestuko, osasuna zainduko eta aurrerapauso etikoa emango dutela. Nekazari-abeltzainak, jakina, ez datoz bat ekimen horrekin.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA. Eta Alemaniatik Frantziara goaz. Izan ere, Frantzian gaurtik aurrera astelehen berdeak izango dituzte. 500 politiko, irakasle, ekologista, aktore eta beste hainbat gizarte-arloko ordezkarik herritarrei eskatu die asteko egun batean, astelehenetan adibidez, arrainik eta okelarik ez jateko. Juanjo San Miguel.
JUANJO SAN MIGUEL. Aktore, politiko eta ekologista ezagunek antolatu dute ekimen hau. Helburua da asteko egun batean animalia-proteinarik ez jatea, ez arrainik ez okelarik. Gizarte osoari egindako deian jendeari eskatzen zaio astelehen berdeak egin ditzatela. Era horretan ingurumena babestuko dutelako, osasuna zaindu eta aurrerapauso etikoa emango dutelako.
Arrazoi ekologikoa da okela- eta arrain-ekoizpena jarduera oso kutsatzailea dela. Abeltzaintzak baso-galera eta bioaniztasunaren urritzea eragiten ditu. Edateko ur asko erabiltzen du eta berotegi-efektua eragiten duten gasen isurketaren % 15 sortzen du. Etikoa litzateke animalia eta abere asko kondizio txarretan dituztelako, hil edo ehizatzen dituztenean min handia eragiten dietelako, eta urtero asko, gehiegi direlako hildakoak: 74.000 milioi animalia hiltzen ditugu urtero eta 800 milioi arrain, krustazeo eta antzerakoak. Eta osasuntsua, animalia-proteina gutxiago jatea mesedegarria delako.
Baina mundu guztiak ez du hori uste. Frantziako nekazariek eta abeltzainek adierazi dute bertako abeltzaintzak ez duela kutsatzen, eta kasu gehienetan mesede egiten diola ingurumenari. Zenbait giza taldetatik, berriz, itxurakeria leporatu diete, besteak beste, ekimen honek eragin oso txikia izango duelako ingurumenaren aldeko borrokan.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jan 7, 2019
Number: 35928031
Source:
Duration: 00:01:47
Number of visits: 517