Docutec Card

Zerbitzari birtualek emakume-ahotsa daukate

Bistakoa da zerbitzari birtual (ia) guztiek emakume-ahotsa daukatela. Zergatik ote? Audio honetan, horren atzean zer arrazoi dauden azalduko digute.

Horren harira, batzuk hasi dira dagoeneko pentsatzen emakumeen papera hain eskas uzten duen gertakari horren aurrean zerbait egin beharra dagoela; bestalde, ahots birtual horiek erabiltzen dituzten enpresak ere hasi dira jabetzen auzi horretaz.

Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA. Aurreko astetik zintzilik, edo aurreko astean zintzilik geratu zitzaigun gai batekin hasiko dugu. Gainera, nik uste dut jendea berehala jabetuko dela, ze telebistan-eta asko ari dira anuntziatzen esan dezagun. Bueno da zerbitzari birtuala eta zerbitzari birtual hauek duten ahotsa, ezta?
ELKARRIZKETATUA. Bai.
KAZETARIA. Ze kasualitatea: ahotsak dira beti emakumearen ahotsak.
ELKARRIZKETATUA. Bai. Bai. Hori da. Pixka bat artikuluaren abiapuntua hori da. Zergatik duten zerbitzari birtualek emakume-ahotsa, edo behintzat ahots femeninoa, ez? Hor adibide ugari etorriko zaizkigu burura segituan: Siri Iphone-an…
KAZETARIA. Siri, esate baterako.
ELKARRIZKETATUA. Alexa, Amazonen.
KAZETARIA. Alexa, itzali argia, piztu bestea…
ELKARRIZKETATUA. Hori da. Iragarkietan eta ikusi ditugu, ez? Cortana, Microsoft-eko aplikazioetan eta abar, eta abar. Azkenean bezeroari arreta egiten zaionean teknologia bidez ba, ba ahots femeninoa da nagusi, ez? Eta artikuluak dioen bezala, ba azken finean, guk geuk, gizakiok, ditugun aurreiritziak ba teknologian erreproduzitu ditugulako nolabait, ez? Eta zerbitzari-lanak egiten dituztenak emakume-gisa irudikatu ditugulako, ez? Ba aipatzen da sorgin-gurpila dela azkenean, ba estereotipoak eta genero-rolak betikotzen ari gara, ba teknologia neutroagoa edo parekideagoa egin ordez. Orduan ze pasa da? Ba Jesús Flete eta Alejandro Jarne, –hauek dira publizitate-agentzia bateko bi lagun– ba beraiek erabaki dute, honetaz jabetu direnean, horrelako kanpaina bat egitea eta kontzientziatzeko pixka bat poster bidez jendea, ez?, honen inguruan, ez? Posterretan mezu ezberdinak jasotzen dituzte, adibidez, «Siri, sushia afaldu nahi dut» edo «Alexa, egin erosketak».
KAZETARIA. Bai.
ELKARRIZKETATUA. «Cortana, bidali e-mail bat». Aginduak dira, azken finean, eta denetan, poster denetan, bigarren mezu bat ere agertzen da oso garbi. Emakume-ahotsa dutela gure aginduetara dauden zerbitzari birtualek. Gobernuz kanpoko erakunde bat ere dago kanpaina honen atzean, eta helburua da, ba esandakoa, jendea pixka bat horretaz konturatzea eta adibide gehiago ere eman ditzatela, ze publikoari arreta egiten dioten zerbitzuak Interneten ba gero eta gehiago dira, eta hemen aipatzen dira batzuk: Ana, Ikean; Sara, Correosen…
KAZETARIA. A bai, e?, Correosek ere badauka…
ELKARRIZKETATUA. Aura Movistar-en, bai, bai, Movistarren Aura, eta Irene delako bat RENFEn, ze ahotsaz gain, ikusten dugunez, emakume-izena ere jartzen zaie zuzenean. Bueno ba konpainia handiek zer esaten duten? Ba bueno, Amazon, Microsoft, Appelek aipatu dutena da ba zerbitzu hauek merkaturatu aurretik inkestak eta merkatu-ikerketak eta egiten dituztela eta orduan ba bueno, emakume-ahotsa jartzea ikerketen, ikerketa horien emaitza dela. Ba publikoak nahiago duela, nonbait, emakume-ahotsa, agian ohituago dagoelako gure aginduetara emakume bat irudikatzen, ez?, neskame bat.
KAZETARIA. Hori da.
ELKARRIZKETATUA. Izan daiteke. Bueno, konpainiaren, e, kanpainaren bultzatzaileak, barkatu, uste dute ez dela nahikoa argudio hori, ohitura horiek aldatzeko garaia badela, ze arriskutsua ere izan daitekeelako neskame-estereotipo hori ba etengabe zabaltzea, eta zer eta, baita orain ere teknologia bidez., ez? Orduan ba zenbait enpresa, pixkanaka baldin bada ere, hasi dira zenbait aldaketa egiten, eta adibidez aipatzen du artikuluan nola nahiz eta mugikorrak oinarrian Siri eskaintzen dizun, orain ja zuk ba aldatu dezakezu mugikorrean bertan eta gizon ahotsa hautatu dezakezu. Eta berdin Google Home-kin, ez? Oraindik gutxi batzuk dira, baina aukera badago, nahi izanez gero, gizonezko bati ere aginduak emateko.
KAZETARIA. Beraz, izena bera izango litzateke kasu honetan?
ELKARRIZKETATUA. Hori ez dakit.
KAZETARIA. Izena akaso bera, baina gizon-ahotsa, pentsa dezagun.
ELKARRIZKETATUA. Hori artikuluak ez du aipatzen.
KAZETARIA. Baina aukera badago gizon-ahotsarekin ba esateko, ba esate baterako, «Aura, jarri iezadazu futbola », ez?
ELKARRIZKETATUA. Bai.
KAZETARIA. Gainera, adibideetako bat da.
ELKARRIZKETATUA. Eta berak esango dizu: «Oraintxe jarriko dut », edo holakoren bat. Igual ahots sakonagoarekin, ez?
KAZETARIA. Zure aginduak… Oso ondo. Bueno, hori zen aipatu nahi genuen gai bat. Gainera, bueno, badirudi ba, esate baterako, zein da? Alexa hau izango dela Gabon hauetan Olentzeroren otarrean, Olentzero edo Hiru Erregeen edo Aita Noelen otarrean egongo den opari garrantzitsuenetako bat, edo…
ELKARRIZKETATUA. Iragarkietan behintzat dezente ikusten da, e!
KAZETARIA. Asko ikusten da. Bai.
ELKARRIZKETATUA. Agian izan daiteke. Bai. 
KAZETARIA. Um!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Dec 18, 2018
Number: 34598635
Source:
Duration: 00:04:22
Number of visits: 623