Docutec Card

Homeopatia

Karmele Benito del Valle medikua da, familia-medikua Elorrioko osasun-zentroan eta homeopata. Aspalditik daramatza batera bi medikuntza-moldeak, ohizkoa edo arrunta bata eta alternatiboa edo ez hain ohizkoa bestea, homeopatia alegia.

Irratsaio honetako gaia homeopatia izango da.. Homeopatiaz arituko da Karmele, zientzia edo terapia horrek eragiten dituen zalantza eta kezkak (batzuentzat) eta aldi berean, beste askorentzat dakartzan abantailak eta mesedeak argitu nahian.

Transcription:[+] Transcription:[-]
Esataria. Karmele Benito del Valle familia-medikua eta homeopata da, eta gaurkoan, hain zuzen ere, homeopatiaz hitz egin nahi dugu eta horretarako gonbidatu dugu Karmele gurera. Karmele, egun on.

Karmele Benito. Bai, egun on eta eskerrik asko gonbit honegatik.

Esataria. Zuri, gurean parte hartzeagatik. Hasteko eta behin, esango dugu homeopatiak batzuentzat zalantzak eta kezkak sortzen dituela, eta beste askorentzat, ordea, abantailak eta mesedeak, eta zure laguntzarekin puntu hauek guztiak argitu nahi genituzkeela. Hasteko eta behin, zer da homeopatia?, noiz eta nola sortu zen?

Karmele Benito. Bueno, homeopatiaren pentsamenduen haria aspaldikoa da, Kristo aurreko IV. mendekoa, Hipokratesen garaikoa, hain zuzen ere. Antzinako mediku honek zera aipatzen zuen, parekoak parekoa sendatzen zuela eta guk geuk badugula bizi-indar bat gurea sendatzeko. Gero, XVIII. mendean, garatu zen gehiago Samuel Hahnemann-en eskutik, eta berak egin zuen pixka bat esperimentazioa, bera hasi zen esperimentazioa egiten. Eta hortik aurrera, ba... oraingoa.

Esataria. Beraz, oinarriak oso antzinakoak dira. Baina, gero, historian zehar aurrera egin ahala, garatzen joan da?

Karmele Benito. Bai, beti bezala.

Esataria. Eta oinarrira begiratzen badugu, zertan oinarritzen da homeopatia?

Karmele Benito. armele Benito. Bai, ba, hiru printzipio edo hiru ardatz nagusi ditu: bata, parekotasuna da -oraintxe bertan aipatu duguna-, berdinak berdina sendatzen laguntzen duela; bestea, osotasuna, hau da, pertsonaren hainbat aspektu kontuan izango dituela; eta hirugarrenik eta azkenik, dosi infinitesimaletan ematen dela.

Esataria. Lehen ere esan dugu familia-medikua izateaz gain, homeopata ere bazarela. Ez dakit zer-nolako proportzioan erabiltzen duzun medikuntza mota bat ala bestea eta nola erabakitzen duzun gaixo baten aurrean zer komeni zaion. Hori argi izaten al duzu?

Karmele Benito. Ez, ez da erabaki erraza eta, batez ere, muga izaten da denbora. Ez dira inola ere medikuntza kontrajarriak, osagarriak baizik, baina denbora behar dugu. Batetik, anbulatorioan egiten dena ezin duzu egin gabe utzi, hau da, tentsioa altua duen eta maneiu hori ondo egina dagoen...; horrek egina egon behar du, diabetesa edo horrelako diagnosiak ere bai, minbiziak zer esanik ez... hainbat gauza daude egiteko, ez? Eta bestetik, maneiua egiterakoan gauza asko kontuan hartu behar dira, eta batzuetan ez dago galdeketa egiteko denbora nahikorik. Beraz, ahal dugunean egiten dugu ahal dugun guztia, eta hori da.

Esataria. Beraz, osagarriak direla esan duzu, baina, esate baterako, Karmele, diagnostikoa egiterakoan, alderik badago medikuntza mota baten eta bestearen artean? Ez dakit, gaixoari egiten zaion galdeketan, eskaintzen zaion denboran, gaitza ulertzeko moduan... Zer alde daude?

Karmele Benito. Bueno, hau osotasunaren oinarriak esplikatzen du, zeren, azken batean, homeopatian kontuan hartzen dira hainbat gauza medikuntza ofizialean, nolabait, alde batera uzten direnak, nahiz eta onartu eragina dutela; hau da, asma-krisi baten kasuan, gaur egun onartzen da emozioak faktore eragile bat direla, hau da, haserre batek eragin dezakeela asma-krisi bat, baina maneiua egiterakoan ez dugu sendagairik, ez dugu bestelako tresnarik. Eta homeopatian saiatzen gara hori kontuan hartzen, eta aukeratzen dugun sendagaiak ere hori kontuan har dezan.

Esataria. Ikuspegi zabalago bat dela esan liteke?

Karmele Benito. Bai, bai.

Esataria. Entzun izan dugu, Karmele, homeopatia aplikatzeko garaian norberaren gorpuzkera ere kontuan hartzen dela, ez? ezberdina dela norberaren gorputzaren arabera.

Karmele Benito. Bai, hori da. Pertsona bat zenbat eta gehiago ezagutu, hainbat eta irizpide desberdin gehiago eta aspektu gehiago kontuan izango ditugu. Orduan, hurbilago egongo da sendagaia pertsona horretatik. Euskaraz badugu halako esaera zahar bat zera esaten duena -eta homeopatiak hala esaten du-, ez dela gaitzik, baizik eta gaixoa, hau da, norberaren berezitasunak kontuan hartu behar direla sendatzeko, sendatu nahi dugunean.

Esataria. Oso pertsonala da, ez?

Karmele Benito. Bai, bai.

Esataria. Pertsona bakoitzari egokitzen zaio?

Karmele Benito. Hori da, azken batean, laburbiltzeko, hori da egiten dena homeopatiarekin, nolabait, pertsonari egokitzen zaio sendagaia eta ez alderantziz.

Esataria. Tratamendura etorriz, esan behar dugu homeopatiak erabiltzen dituen erremedioak dosi oso txikiak direla, ezta? eta zenbait kasutan homeopatiaren kontrakoen edo defendatzen ez dutenen argudioetako bat, hain zuzen ere, horixe da: hain dosi txikia izanik nola den posible horrek eragina izatea. Ez dakit honen aurrean zer iritzi duzun edo zer esan nahiko zenukeen.

Karmele Benito. Bueno, honetan ni beti izaten naiz iritzien kontrakoa, zeren uste dut artikuluak mahaigaineratu behar ditugula, eta ikusi zer dagoen argitaratuta eta zer dagoen dagoeneko frogatuta. Eta, bueno, nik ikusi dudana da, nolabait, meta-analisiak badaudela, eta gainera homeopatia bereizten dutela, esaten dutela plazeboa baino askoz ere eraginkorragoa dela; beraz, hori frogatuta dago. Eta bestetik, dosi infinitesimalen eragina, horretan oraindik ikerketa gehiago egin behar dira. Baina badaude hiru alor nagusi ikerketak egiten ari direnak horren inguruan: bata da aspirinaren inguruan, bestea da antimikotikoen inguruan -horiek dira minbizian erabiltzen diren sendagaiak- eta hirugarrena, eta pixka bat berriena, alergoimmunologiaren inguruan. Orduan, oso interesgarria da hor esaten dena. Eta beti onartu behar duguna da asko dugula ikasteko alor guztietan, eta homeopatian ere hala da.

Esataria. Tratamenduarekin jarraituz, esan behar dugu hainbat motatako erremedioak dituzuela, bai granuluak, bai tantak, kremak, ukenduak eta beste mota batzuk ere. Erremedio edo botika hauetan zein lehengai edo zein printzipio aktibo erabiltzen dituzue? Nola egiten dira erremedio horiek? Badago, ez dakit, laborategi farmazeutikorik homeopatiaren kasuan?

Karmele Benito. Bai, hau erantzutea askoz ere errazagoa da: laborategietan egiten dira, ez dago bestelako misteriorik. Lehengaiak dira betiko lehengaiak: naturan dauden gauzak, izan daitezke batetik landareak, bestetik mineralak, edo, azkenik, animaliak ere erabiltzen dira. Orduan, lehengaiak erabiltzeko modua, hori bai da desberdina, dosi infinitesimaletan ematen delako, baina agerpen motak zuk aipatutakoak dira, hau da, ukenduak izan daitezke, tantak, granuluak... nahi duzuna, pilulak... Eta dauden laborategiak oso desberdinak dira: hemen ezagunena Golvano da, hainbat urte daramatza. Baina, bestela, beste herrietan -eta, bueno, hemen ere-, Boiron, Dolisos, DHU... ez dakit, hainbat daude, ziur baten bat ahazten dudala, baina badaude.

Esataria. Zaila da guztiak gogoan hartzea, baina ikusi dugu badaudela bat baino gehiago.

Karmele Benito. Bai.

Esataria. Karmele, beti entzun izan dugu erremedio hauek, erremedio homeopatikoek, ez dutela albo-eraginik sortzen. Hori horrela da? Eta zergatik da, zergatik ez dute ondoriorik sortzen?

Karmele Benito. Ba, aipatu dugunagatik da, hau da, dosi infinitesimalak erabiltzen diren heinean, ezin daiteke toxikoa izan. Hori da duen abantailarik nabarmenena, eta horrez gain, kontuan hartzen dituela pertsonen aspektu desberdinak, ez? Baina, batez ere, hori da, ez dela toxikoa izango oso dosi txikiak erabiltzen dituelako, eta horrek laguntzen du pertsonaren kontra ez joaten eta, nolabait, lagundu egiten dio aurrera egiten, gaixotasunari aurre egiten eta bere egoerari aurre egiten.

Esataria. Ba, Karmele Benito del Valle, mila esker gaur homeopatiaz hitz egitera gurera etortzeagatik eta hurren arte.

Karmele Benito. Eskerrik asko zuei ere. Agur.

Interesatzen zaizu

Comments
Login for comment

B2
Mar 8, 2007
Number: 332283
Duration: 00:09:47
Number of visits: 3518