Docutec Card

Gorriak ikusiko ditugu

Besterik pentsa daitekeen arren, publizitateak aspaldi utzi zion produktuak saltzeari.

Orain zeregin jasoagoa du, zailagoa, garrantzitsuagoa. Markaren irudia sortu behar du, balizko eroslearen enpatia bilatu behar du, arrazoi bat eman behar dio produktua eros dezan. Eta arrazoi horiek ez dira arrazionalak gehienetan. Publizitateak beste lotura batzuk bilatzen ditu: emozionalak, afektiboak, estetikoak, ideologikoak.

Ikusi duzue telebistan Coca-colaren gabonetako iragarkia? Bi mutil gazte agertzen dira bertan, bata zuria eta bestea beltza. Makinara hurbiltzen dira, eta zuriak botatzen du txanpona. Hurrengo irudiak politak dira oso, makinaren barruan izaki harrigarriak bizi dira, Tim Burtonen iruditerian oinarrituak dirudite. Makina zaharrak ere politak dira, Jean-Pierre Jeunet eta Marc Carok zuzendutako Delicatessen edo La Cité des enfants perdus filmetatik ateratakoak dirudite.

Bon, total, halako batean ateratzen da botila, hartzen du zuriak eskuetan, eta une batez begira geratzen zaio, gustura edango luke, eta zalantza egiten du. Baina gabonak dira, bihotza bigundu egiten zaio, eta beltzari oparitzen dio. Esker onezko begirada zuzentzen dio beltzak, eta hara miraria, makinak beste botila bat botatzen du, ondo portatu den zuriarentzat.

Aste honetan gauza bat ikasi dut: Santa Clausen jantzia zuri-gorria da, 1931z geroztik, Coca-colaren koloreak zuria eta gorria direlako.

***laburtua

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jan 2, 2007
Number: 322664
Source:
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 2510