Docutec Card

Gaztaina

Gaztain aroan gaude. Gaztainondoa nolakoa den, jatorria eta kontsumoaren historia egiten digu Jakobak. Baita gaztainaren dohainak goraipatu ere.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA  – …… zaharrena. Jako, arratsaldeon.
JAKO – Arratsaldeon denei. Ba, zaharrena ezin esango dugu, ez dakigulako baina zaharren, zaharrenetakoa bai, dudarik gabe.
ESATARIA  – Hemen sortu ez arren. Hemengo ez da.
JAKO – Bai, bueno, e pentsatzen da eta azkeneko ikerketa arkeologikoek esaten dute bazela, orain dela lau edo bost bat mila urte hemen gaztaina bazela, baina nonbait gaztaina basatia, mm? Ez gu orain jaten ohituta gaudena, ba hori da ja fruta handiarekin, hobetutako barietateak, ezta? Eta horiek bai etorri zirela gero Babiloniatik, eta bueno ba lehenengo nekazaritzarekin lotutako, neolitikoa sortu zen zona horietatik, ez?
ESATARIA  – Mmm.
JAKO – Arabiarren, ba Iran, Irak, ba zona, bueno ba orain dela bost, sei, zazpi mila urte ba munduko zona aberatsena eta nekazaritza ….
ESATARIA  – Asia inguru horietatik.
JAKO – Hori da.
ESATARIA  – ????? horretakoa. Mendetan mendigunetako ekonomiaren oinarri.
JAKO – Bai, e oso, oso garrantzitsua izan da. Hona,  inguru honetara erromatarrak ekarri zituen barietate hau, orain dela mila pare bat urte, eta ondoren ba bueno ba, bilakatu zen ba holako, bueno ba, e garai horretako e ekonomian funtsezkoak ziren olioa, ardoa edo garia ekoiztu zitezkeen tokitan ba ekonomia oso, oso garatu baten e oinarri, ez? bai, e bueno ba fruta bera, bai zuretarako, bueno e gauza askotarako erabili da e ….
ESATARIA  – Bai, hemen zerrenda luzea ekarri duzu.
JAKO  – Mmm.
ESATARIA  – Ikazkintzarako ere bai.
JAKO – Bai, oso, oso inportante izan dezan eta Euskal Herrian batez ere, ba bueno, ba azken mila urtetan e ikatzak garrantzi handia izan du, ba batez ere burdin olaketak e mugitzen zituen energia zelako, ez?. Ura, batetik ura erabiltzen zuten, baina baita ere burdin hori urtzeko ikatza erabiltzen zen eta hor,  bueno ba hor munduko burdinik famatuena egiten zen hemen, onena, garestiena, horrekin merkataritza ikaragarri bat sostengatu zuen, eta bueno ba horrek baita ere ekarri zuen, ba baserriak areagotzea, ontzigintza, hor gizarte oso aberats bat sortu zuen e, orain dela hiru, laurehun bostehun bat urte. Eta orduan gaztainak bazuen bere garrantzia ez? ba ikatza ba txondorrak egiteko, e mendi aldean bizi zen jende horren elikadura, neguko elikaduran ba zati garrantzitsu bat berak betetzen zuen, e bueno gero ba sendabelar bezala …..
ESATARIA  – Bai, hori ez nekien nik, e eztula baretzeko balio zuela.
JAKO – Bai, eztula baretzeko ….
ESATARIA  – Oraindik bai alegia, oraindik?
JAKO – Bai, bai, bai, bai, dudarik gabe.
ESATARIA  – Nik hartzen dut e gaztaina hosto bat eta non jartzen dut?
JAKO – Gaztaina hostoa itzaletan ondo lehortuta eta haren ura hartu beharko zenuke.
ESATARIA  – Haren ura?
JAKO – Bai, eta gero ur horrekin baita ere ukenduak egiten dira, ba azal sensiblea daukan jendearentzako, eta bueno ba erabilpen desberdinak ditu. Baita ….
ESATARIA  – kosmetikarako ere bai.
JAKO – Hori da kosmetikan bertan ere bai, e? Bai, bueno ba azal, batez ere azalerako erabiltzen da, bere garaian baita ere erabili izan zen, ba bueno ba badakizu ba itxurak ere asko balio du garai hauetan eta bueno ba hori, ilea oritzeko, ilea argitzeko ….
ESATARIA  – A baita?
JAKO – … eta erabiltzen dute baita ere gaztaina ura, mm?
ESATARIA  – Gaztaina ura.
JAKO  – Mmm.
ESATARIA  – Gaztaina ura esaten zaio kafe txarrari ere.
JAKO – Hori da.
ESATARIA  – Je, je je, je.
JAKO – Bai, azken finean antzeko kolorea duelako, ez? Gaztaina egozten dugunean gelditzen den ur hori, ba bueno ba, ba bota beharrean, ba begira beste erabilpen batzuk, ez?
ESATARIA  – Mendetan esan dugu mendigunetako ekonomiaren oinarri, gero gaztainaz arbolaz beraz, zer esan daiteke? Nolako arbola da?
JAKO – Bueno arbola handia da, ikaragarria, e utziz gero, e? Zer gertatzen da? ba ekonomia baten oinarria denean, ba egurra ematen zaio, ezta? Ustiatu egin behar da, ahal den era guztietan  eta alderdi guztietatik. Orduan adibidez ikatza egiteko ??????? egiten ziren, horrek esan nahi du ba, sei zazpi urtetik behin adar nagusiak moztu egin behar zirela ba, ba txondorrak e elikatzeko. Horrek ekartzen zuen zauri handiak egitea. Hortik dator e ohitura, ez? Ba mendian gaztaina motzak edo pago motzak ezagutzen ditugu, ez?
ESATARIA  – Mmm.
JAKO – Ikazkintza horretatik. Utziko bagenitu bakean, e adibidez orain ba Korzegara joango bagina, Sizilia aldera, Italiako hego aldera, Greziara, e penintsula Iberikoan ere bai toki askotan, ukitu gabeko gaztainondo asko dago eta bueno ba, ikaragarrizko arbolak dira, ezta? Eta hor aipagarria da e, e Italian Etna mendian, e ??????? ezaguna da eta oso ondo, oso ondo identifikatuta eta bibliografia izugarri bat dauka ezta? Gaztainondo ikaragarri handi baten gatena, ez? Castagno dei Cento Cavalli deitzen zitzaion ….
ESATARIA  – Mmm.
JAKO – … ehun zaldi eta ehun zaldun bere pean babesteko gai zen gaztainondo bat, ezta?
ESATARIA  – Begira.
JAKO – Eta hiru lau mila urte ba ote zituen eta aipatzen dute garai hartako zientzialariek, ez? Itzela, utziz gero behintzat, ikaragarria.
ESATARIA  – Gero gaztaina beraz e jateko moduak ere asko dira?
JAKO – Bai, bueno hor e jeneralean hiru eratan jaten da: gordinik, e? Ba, baita ehota, irina eginda ere, e eta beste, jeneralean egosita edo erreta, e? Egosita abantaila bat dauka eta da jeneralean azal eta guzti egosten dela, eta orduan azal horrek, gaztainak, gaztainak dituen bitaminei eutsi egiten die. Oso os aberatsa da gaztaina fruitu bezala, ikaragarrizko oligoelementu, hau da e elikadurako beharrezkoak diren elementu txiki asko ditu, ba burdina, zinka, manganesoa, magnesioa, eta elementu handiak ere bai, e? Potasioa, kaltzioa, fosforoa, eta bueno adimenean eta e, e neurotransmisioan eta erabiltzen diren e olio …, bueno ba azido eta aminoazido oso, oso onak dauzka gaztainak. Eta orduan jeneralean gomendatzen da bai gordinik edo bai egosita jatea ba, bueno hauek e gehiago eus…, hauei gehiago eusten dielako eta hobeto asimilatzen ditugulako.
ESATARIA  – Baina ze gozoak dauden erreta ere! E? Erreta ze gozoa den, danbolinean.
JAKO – Bai, bai, bai, bai. Haren usaina oraintxe hemen ……
ESATARIA  – Ai Jakoba!
JAKO – Nik uste dut jendea usaina hartzen ari dela ja.
ESATARIA  – Bueno guk amua bota dugu, eta nahi duenak erosteko moduan izango du. Beta gehiago ez daukagu baina gaztainaz gozatzeko aukera, bueno aspaldiko ??????? hasita dago zenbat bazterretan, e? eta oraindik negua luzea da.
JAKO – Bai, bai, bai, bai. Hori da, hotza den bitartean, egoki izango da.
 

 
 

Comments
Login for comment

B2
Dec 15, 2004
Number: 30786
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 0:06:20
Number of visits: 1656