Docutec Card

Kutsidazu bidea, Ixabel

Joxean Sagastizabalek 1994an idatzitako izen bereko eleberria antzerkira ere eraman izan da. Atari honetara pelikularen pasarte bat ekarri dugu: Euskaltegian ikasturte hasieran geure burua aurkeztu behar izaten dugu. Bideo honetan ikasle hauek beren burua nola aurkezten duten ikusiko duzue. Ondoren egin proposatzen dizkizugun ariketak.

Transcription:[+] Transcription:[-]

KUTSIDAZU BIDEA, IXABEL

1. BIDEO-PASARTEA (2:09)

Koro: Esan zertan ari zareten: ikasten edo lanean edo alferkeria goxo-goxoan eta zergatik etorri zareten udako eskola honetara.

Joxemari: Ni? Beno, ni Joxemari naiz, haragizko... ez, haragijale. Ez, haragijale da el que... harakiria. Nola ostia esaten da carnicero euskaraz?

Koro: Harakina zara, Joxemari. Harakina, e?

Joxemari: Harakina! Eso...

Koro Nongoa zara? Zergatik ari zara euskara ikasten?

Joxemari: Ba... pues porque Irungoa naizelako eta euskara da gure herriko ezkontza.

Koro: Hizkuntza... hizkuntza.

Joxemari: Batua de los cojones

Koro: Zure txanda!

Juan Martin: Ni Juan Martin naiz, donostiarra, ekonomia ikasten ari naiz eta euskaltegian ikasi dudana benetakoarekin konparatzera etorri naiz.

Koro: Euskara jatorra, baserritarrena ikasi nahi duzu...

Juan Martin: Bai, andereño... maestra... e... irakasle andrea?

Koro: Koro?

Juan Martin: Koro.

Luis: Luis nauzue, ikaskide eta irakasle maiteok, baina dei zeniezadakete Koldo edo Koldobika. Aurtengo oporraldia aintzat jorik, nire euskara batua aberasteko deliberoa hartu nuen eta horregatik bertaratu naiz euskaldunen arteko bizipenei pozgarri eta pizgarri baiteritzet.

Koro: Eta? Zer kontatzen diguzu zutaz?

Izaskun: Ni Izaskun naiz, Ondarrutarra naiz, baina Hernanin nabil taberna batean beharrean. Euskaldun zaharra naiz eta euskara batua nahi dut ikasi.

Pablo: Pablo Beitia Aranbarri, apaiza.

Joxemari: Ostia!

Miren: Miren Mendiburu naiz, donostiarra eta psikologoa.

Koro: Eta zer irizten diozu taldearen osasun mentalari?

Miren: Eeee... Bikaina, dudarik gabe!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A2
Sep 22, 2006
Number: 307247
Source:
Duration: 00:02:10
Number of visits: 18024