Docutec Card

Oporraldiko diziplina

Oporrak eta beharra. Itxuraz uztartu ezinezkoak. Pauloven txakur koittaduen antzera, baina, jende askok askatu ezin duen korapiloa bizi izaten du. Saiatzen dira oporrak hartu behar diren moduan hartzen, baina ezin.

Oporrak eta beharra. Itxuraz uztartu ezinezkoak. Pauloven txakur koittaduen antzera, baina, jende askok askatu ezin duen korapiloa bizi izaten du oporrak paraje, hurren ikustean; firu bereko korapilo ezin askatuzkoa. Saiatzen dira oporrak hartu behar diren moduan hartzen, baina ezin. Eguneroko diziplinak ente mekanikoa barneraturik izatea ekarri die. Egunean-eguneango mugimendu berak Pauloven txakur programatua sortu du. Eta orain ez da kapaz programaziotik aldentzeko, mekanismoaren pieza ahokatua ez sentitzeko. Charloten Modern Times filmean beharginak muntaketa-katearen zati ia organikoa ziren, eta Charlotek berak kateak egiten zuen beso-mugimendua egiten jarraitzen zuen mekanismoa geldirik egon arren.

Halaxe egiten dute askok.

Lehengoan, kanpin batean nengoela, arreta jarri nion gizon bati, gizon berezi eta behargin bati: goiz altxatzen zen egunero; autoa garbitzen zuen egunero; karabana distiratsu uzten zuen egunero, garbikuzketa goiz eta iluntzean burutzen zuen gainera; berrehun metrotara zuen tabernara joateko egunero erabiltzen zuen auto distiratsua; mangera eskuan ibiltzen zen egunero, ura han-hemenka botaz batek-daki-zer garbikuzteko asmoz. Zera otu zitzaidan neuri, ziur bere etxean ez zuela hainbeste lan egiten gauzak apain eta txukun uzteko. Beste batzuek egundoko bidaia programatuak burutzen dituzte. Badakizue, hogei egun hogei hiriburu. Zerbaiten sintoma dutela esan beharko lieke baten batek. Pauloven txakurkumeren bat tartean dabilela jakin beharko lukete.

Adiskide baten japoniar bisitariarena etorri zait akordura: bisitan etorri zitzaion Bilbora, eta egunez eguneko programa iltzatu zuen horma batean, DIN A-3 tamainako orri handi bat. Iratzargailua goizeko zazpietan jartzen zuen, eta arazoak zituen nonbait jezarri eta kamamila edo birra bat lasai hartzeko. Egun batean negar malkotan urtu zen, adiskideak lasaitzeko esan zionean, modu txarrez esan ere. Baina egia zen, edonor urduritzeko modukoa zen haren jokaera. Negar batean esan zion ezin zuela ebitatu. Asko sentitzen zuela eta barkatzeko. Japoniar hura, behintzat, Pauloven txakurkumea zela konturatu zen. Beste asko ez bezala.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jul 27, 2004
Number: 30169
Source:
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 3088