Docutec Card

Exekuzio berri bat Iranen

2014tik heriotzara kondenatuta zegoen Zeinab Sekaanvand Irango gaztea urkatu dute, bere senarra hil zuela aitortu eta handik urte batzuetara.

Juanjo San Miguel kazetariaren kronika labur honetan, exekutatu berri duten emakumearen berri ematen zaigu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Eta Italiatik Iran aldera luzatuko dugu begirada. Izan ere, hogeita lau urteko emakume bat urkatu egin dute bertan, epaileak hiltzera zigortu ondoren. Emakumeak tratu txarrak jasaten zituen etxean. Senarrak jo eta jipoitu egiten zuen. Emakumeak salatu arren, ordea, inork ez zion jaramonik egin eta azkenean, senarra hiltzea erabaki zuen. Juanjo San Miguel.
Juanjo San Miguel.- Zeinab Sekaanvand, landa-eremuko herri txiki batean jaio zen, familia pobre batean. Handik irten ahal izateko, oso gazte ezkondu zen, hamabost urte zituela. Senarrak lau urte gehiago zeuzkan. Berak behin eta berriz salatu zuen ezkondu eta berehala hasi zirela tratu txarrak. Salatu arren, inork ez zion jaramonik egin. Ondoren salatu zuen bere koinatuak, senarraren anaiak, behin baino gehiagotan bortxatu egin zuela. Salaketak egin arren, jaramonik egiten ez ziotela ikusita, senarra hiltzea erabaki zuen. Atxilotu eta komisaldegian hilketa aitortu zuen eta han torturatu egin zuten eta ondoren epaileak hiltzera zigortu. Amnistia Internazionalak, giza-eskubideen aldeko erakundeak, dio senarra hil zuenean adin txikikoa zela eta emakumeak behin eta berriz tratu txarrak salatu zituela. Baina hala ere, Irango justiziak zigor gogorrena ezartzea erabaki zuen, aringarri horiek kontuan hartu gabe.
Iranen, sharia edo lege islamiarra erabiltzen dute. Lege horren arabera, gizonak adinez nagusi dira hamabost urte betetzen dituztenean, eta neskak, bederatzi urte egiterakoan.
Lege honek, bestalde, quisas izeneko aukera onartzen du. Krimena aitortu ondoren, begia begi truk alegia, familiak delituaren pareko erantzuna eska dezake. Era berean, hildakoaren familiak edo delitua jasan duenak, barka liezaioke zigorra, baina kasu honetan ez zen hori gertatu.
Iranen, bestalde, delitua adin txikikoak egiten badu, hemezortzi urte bete arte itxaroten dute. Zeinab Sekaanvandek poliziari esan zion senarra koinatuak hil zuela. Gero esan zion bere gain har zezala hilketa, bera familiakoa zenez barkatu egingo ziola, baina poliziak ez zion sinistu eta inork ez zuen hori egiaztatu nahi izan.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Oct 4, 2018
Number: 28662500
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:09
Number of visits: 834