Docutec Card

Speed dating

Zitak egin eta jende berria ezagutzeko modan jarri den sistema berria azaltzen du artikuluaren hasiran. Ondoren ligatzeko modu hauen gaineko iritzia ematen du.

JASONE OSORO /

Speed = azkar. Dating- -date = hitz ordua. Biak elkartuta, beraz, di-da batean egiten den hitzordua izango litzateke hitz ingelesaren itzulpena. Gauza guztiz nobedosoa da eta Euskal Herrira oraindik iritsi ez den arren, Madril eta Bartzelona aldean ikaragarri ari da zabaltzen. Zer den? Ba, hitz bitan azaltzeko, jendea ezagutzeko modu berria.

Speeddating delakoarekin, aukera-aukeran dago adiskide, amorante edo senargai posibleen sarea zabaltzea. Sistema oso sinplea da: zazpi gizonezkorekin (edo emakumezkorekin) batera egiten duzu hitzordua. Halako ordutan leku konkretu batean. Eta hitzordura koordinatzaile modukoa ere joaten da, berak markatuko du gizon bakoitzarekin zenbat denbora pasatu. Altuenez, 7 minutu! Zazpi gizon, orotara 50 minutu eskas. Eta hortik etxera. Multzo horretako norbaitekin kimika berezia izan duzula? Gehiago ezagutu nahi duzula? Interneten sartu, bere korreo elektronikora idatzi eta, berak ere gauza bera sentitu badu, aurrera!

Jendea ezagutzeko aukera guztiak libre eta baleko dira. Nik ezagutzen dut txateatzen maitemindu denik, ezkontza agentziatara joan eta bertan bikotea aurkitu eta ezkondu denik, egunkari edo aldizkarietan agertzen diren mezuak erabili dituenik.... Baina, guztiek, edo ia guztiek, ezkutuan mantendu dute dena. Aurreiritziak sakonak dira oraindik, eta badirudi maitemintzea modu naturalean gertatu behar dela.... Euskaldunak hotzak omen gara, hotzak, motzak....

Halere, baietz euskal herritar bat baino gehiago urreratu aurrerantzean Bartzelona aldera esperientzia berrien bila. Apustu egingo nuke. Azken batean, hemengo zein haratagokoa izan, hotz naiz bero, bizipoza beti bizipoz. Edonorentzat eta edonola lortuta. Ez ala?

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Mar 22, 2003
Number: 28559
Source:
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 4211