Docutec Card

Larrialdi-zerbitzukoek zein kontakturi deitu jakiteko

AA aurretik jarrita duen kontakturik ba al duzu eskukoan? Smartphoneen blokeo-sistemekin alferrikakoa da.

Duela urte gutxi batzuk larrialdi bat gertatuz gero, gure eskukoan nori deitu nabarmentzeko proposamena egin zuen Gurutze Gorriak. Nahikoa zen aukeratutako kontaktuari AA aurretik jartzea. Hartara, kontaktu hori zerrendan lehena bihurtuta, aise zekiten larrialdi zerbitzukoek norekin jarri behar zuten harremanetan.
 
Baina egungo smartphoneekin alferrikakoa da aukera hau. Izan ere, egungo smartphoneen blokeo-sistemekin ia ezinezkoa baita jabea ez den beste norbait telefonoaren agenda edo beste inora sartzea.
 
Gaur egun larrialdi bat baduzu senitarteko edo lagunei kasu egiteko beste bide batzuk daude, telefonoak berak dakartzanak. Hona hemen instrukzioak:
  • Android bat baduzu, Ezarpenak>erabiltzailea>larrialdietarako informazioa atalera joan eta hortxe bete datuak.
  • iPhone bat baduzu, Osasuna app-an datu medikuak atalera joan eta hor larrialdietarako kontaktua erantsi. Ondoren “blokeatua dagoenean ikusi” aktibatu.
 
Modu honetara, larrialdi zerbitzukoek jakingo dute norenagana jo, zure eskukoa blokeatua baldin badago ere. 
 
 

Comments
Login for comment

A2
Sep 26, 2018
Number: 27595192
Number of visits: 1292