Paradisu fiskalak zer diren eta non dauden azaltzen du adituak. Gainera diru beltza gordetzeko dauden moduak ere aipatzen ditu. Ez da sakontasun handiegiten sartzen
"Panamako paperak" bezala ezagutu den filtrazio masiboaren lehenengo datuek lurrikara eragin duten honetan paradisu fiskaletako zerga-iruzurrek herritarren kezka eta haserrea piztu dute.
Gero eta ezagunagoak dira paradisu fiskalen bidez han eta hemen munduko aberatsenetakoek egiten dituzten zerga-iruzurrak. Eta okerrena da gaur gaurkoz horren gaineko kontrolik ez dagoela.