Docutec Card

Nola baliatu teknologia berriak merkataritzan?

Gero eta jende gehiagok erosten du internet bidez, eta errealitate horren aurrean ohiko dendek teknologia berriak erabiltzen hasi behar izan dute beraien etorkizuna ziurtatzeko.

Aitor Artola VE Global enpresako zuzendaria da eta denda txikiei zerbitzua eskaintzen die teknologia aurreratuak beren salmenta-prozesuetan aplikatu ditzaten.

Ohiko dendek ezinezkoa dute Amazon bezalako enpresa erraldoiekin lehiatzea, baina Aitorrek garbi dauka teknologia berriak behar-beharrezkoak direla denda horien etorkizuna ziurtatzeko.  

Erreportaje osoa hemen entzun dezakezu.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

MANU ETXEZORTU.- Bilboko estudioetan daukagu Aitor Artola. Aitor, ongi etorri Euskadi Irratira.
AITOR ARTOLA.- Eskerrik asko.
MANU ETXEZORTU.- Bueno, zu zara… Bueno, guk esango dugu irakurtzen den bezala. VE Global enpresako Bilboko zuzendaria, ezta? Esplika iezaguzu zer egiten duzuen VE Global enpresan? Zer eskaintzen duzue? Zerbitzu aurreratuak. Zer da hori?
AITOR ARTOLA.- Guk egiten dugun lana da e-comerce edo denda on-linetan. Eta eskaintzen ditugu zerbitzuak e-comerce horretan ba erabiltzailearen eta web-orriaren artean, e-comerce-aren artean ba nolabaiteko erlazio hobeago bat izatea. Horrelako zerbitzuak eskaintzen ditugu, eta horretarako, ba azkenean teknologia digital aurreratuen beharra izaten dugu, ez? Horrekin egiten dugu lan.
Azkenean gure helburua da ba laguntzea ba denda txikiei. Bueno, txikia esaten dugunean, gaur egun denda handiena bakar bat da, ezta? Amazon-ekoa. Beraz, guk eskaintzen dieguna da zerbitzuak, ba erabiltzaile berriak edo erosle berriak erakartzeko, eta gero, behin erosketa-prozesua hasten denean, ba nolabait, rekomendazioen (gomendioen) bidez eta antzeko laguntzaren bidez, ba errazteko erosketa-prozesu guzti hori. Horri esker, salmentak igo diren oinarria dago, ezta?
MANU ETXEZORTU.- Aipatu duzu Amazon. Amazon da komertzio elektronikoan jaun eta jabe, ezta?
AITOR ARTOLA.- Hori da.
MANU ETXEZORTU.- Ikaragarria da bere, bere arrakasta. Nola lortu duen dena dominatzea. Gainontzeko enpresei, jakina, tokiren bat geratuko zaie. Baina gero eta txikiagoa?
AITOR ARTOLA.- Nik uste hor, azkenean, Amazonek daukan aurrerakuntza handiena teknologia da, teknologia digitalak, ezta? Beraz, denda txiki batentzat ez dago horrelako aukerarik. Beraz, hori, nolabait, teknologia horiek eskaintzea, hori da gure lana. Eta horren beharra izango da, nolabait, aurrera atera nahi badute. Bestela, nahiko zaila izango da, zertako (sic) (zergatik) Amazon geroz eta gehiago inbertitzen ari da mundu honetan, teknologia digitaletan. Beraz, nolabait mugitu beharra dago, bizi izan nahi bada mundu honetan, ezta?
ESTHER MOYUA.- Aitor, nola deskribatuko zenuke on-line bezero bat? Perfil zehatzak duten pertsonak dira, edo gaur egun edonor da on-line… ?
AITOR ARTOLA.- Nik uste edonor,
ESTHER MOYUA.- …bezeroak?
AITOR ARTOLA.- edonor dela. Azkeneko berriak edo esaten ari dira baita. Bilbon bertan irakurri nuen aurreko astean uste dut., ba Bilbon bertan dendak, denda fisikoak geroz eta salmenta gutxiago dituztela, ba mundua, jende gehiena internet eta horren bitartez ari delako erosketak egiten, ez?
MANU ETXEZORTU.- Erosi ere edozein gauza erosten da? Edozer erosten da?
AITOR ARTOLA.- Ba gaur egun nik uste baietz. Ez dago… Edozein denda batek, berdin du ze sektore, bai finantzak direla, edo bai denda normalak direla, guztiak ari dira beren zerbitzuak ba interneten sartzen, ezta? Beraz, beste kanal bat da, salmenta-kanal bat, eta hori hortxe dago, eta geratzeko dago hemen.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Sep 20, 2018
Number: 26876297
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 03:34
Number of visits: 1464