Docutec Card

Bilbon euskaraz bizi gaitezke?

Laster Euskal Herriko 300 herritan baino gehiagotan Euskaraldia ekimena jarriko da martxan, euskal hiztunak aktibatu eta euskararen erabilera indartzeko asmoz.

Lukarte Areskurrinaga, Jon Intxaurraga eta Maialen Etxarri Bilbon bizi dira, eta ekimenean parte hartzeko asmoa dutela esan digute hirurek. Beraien esanetan "Euskaldunak armairutik irteteko aukera ona izango da” eta horrenbestez, garrantzitsua da herritar guztion parte hartzea. 
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

1. Zein harreman duzu euskararekin?


LUKARTE ARESKURRINAGA: Harremana? Hitz batean esatea oso gaitza da, esango neuke (nuke) igual, faseak egon direla: euskara izan da nire ama-hizkuntza; gero, jada eskolan eta kalean erdara ikasi genuen eta erdaraz sozializatu ginen. Unibertsitate-ikasketak egiterakoan, orduan jada pentsatu nuen euskaraz egin behar nuela eta euskaraz zegoena euskaraz ikasi neban (nuen). Irakasle naiz eta lana euskaraz egiten dut. Semea izan nuenean, duela 14 urte pasatxo edo, pentsatu nuen eskaini behar geuenutzola (geniola) euskaraz bizitzeko aukera, eta uste nuen hori oso erraza izango zela eta berez etorriko zela. Orduan konturatu nintzen zein nekeza den euskaldun izatea.

JON INTXAURRAGA: Euskara izan da gure amama hizkuntza beti, amama euskalduna zelako eta nik 12 urtegaz (urterekin) erabaki nauen (nuen) ondo ikasi behar nauela (nuela) euskaraz eta hasi nintzen amamagaz (amamarekin) euskaraz egiten. Eta dakidan bizkaiera da amamak erakutsi zoztana (zidana). Eta bueno, ordutik hona apurka-apurka gero eta jende euskaldun gehiago ezagutu dot (dut), eta, ordutik aurrera, apurka-apurka euskara bihurtu da nire eguneroko hizkuntza. Gaur egun, euskaraz zein gazteleraz (gaztelaniaz) bizi naiz Bilbon. Gaur egun, Berbaizu euskara elkartean nago beharrean.

MAIALEN ETXARRI: Ni bilbotarra naiz eta euskara nire ama hizkuntza da. Eta horrez gain, ikastolan ikasi dut beti euskaraz, orduan euskararekin daukadan harremana oso naturala da, egunerokoa. Lagunekin ere gehienetan euskaraz hitz egiten dut…

2. Bilbon euskaraz bizitzea zaila da?


LUKARTE ARESKURRINAGA: Bizi bizi leike (daiteke) baina, igual talde txikietan bai, talde txikietan posible da euskaraz bizitzea. Talde handixe (handia) batzen garenean, gero eta gaitzagoa. Igual hasieran bai hasten zara, baina azkenean denok amaitzen dugu erdaraz egiten, eta gazteentzako (gazteentzat) be (ere) zaila da: bai kirol eremua, aisialdi esparru hori, urrats asko egin behar direz (dira) oraindino (oraindik) euskalduntzeko.

JON INTXAURRAGA: Nik alde horretatik zortea eduki dot (dut) zeren euskara ongi egiten ikasi dut nagusitan jada kontzientziagaz (kontzientziarekin) eta orduan, errazagoa izan da lehen berba euskaraz egitea beti eta euskaldunari euskaraz egitea. Baina egia esan Bilbon, segun eta zein hirigaz (hirirekin) edo herrigaz (herrirekin)  konparatzen (alderatzen) duzun, ikusiko duzu euskaraz bizitzea gaitza den ala ez. Baina egia da guk pentsatzen doguna (duguna) baino askoz gehiagotan egin ahal dogula (dugula) euskaraz Bilbon. Batzuetan igual erdaraz erantzungo doskue (digute), baina erdaraz erantzun arren, guri ez dozkue (digute) eskatuko erdarara pasatzeko. Bilbon bai, hau ez da Lekeitio, hau ez da Azpeitia, baina bai egia da, uste baino askoz gehiagotan egin ahal dogula (dugula) euskaraz. 

MAIALEN ETXARRI: Egia da, beti esan da Bilbon zaila dela eguneroko bizitza euskaraz egitea eta bada egia, beste herri batzuekin, edo beste inkluso hiri batzuekin konparatuta (alderatuta). Baina nik uste esfortzu bat egiten badugu, uste duguna baino euskaldun gehiago daudela behintzat euskaraz ulertzen dutenak. Orduan, nik beti esan dut euskaraz egiteko gai banaiz edo aukera badaukat euskaraz egiteko, besteak euskaraz ez badit erantzuten ez dela hain garrantzitsua. Nik euskaraz bizi nahi dut, beraiek gazteleraz erantzuten badidate, nahikoa dela.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Sep 19, 2018
Number: 26786964
Dialect:
  • Bizkaiera
Duration: 03:37
Number of visits: 1536