Docutec Card

Gabriel Aresti

Gabriel Aresti Segurola Bilbon jaio zen 1933ko urriaren 14an eta bertan hil zen 1975eko ekainaren 5ean. Euskal idazlea eta poeta izan zen, XX. mendeko euskal literaturaren berritzaileetako bat.

Arestiri buruzko erreportajea. Kazetariaren datuez gain, ezagutu zutenen iritziak datoz bere poesia musikatuak tartekatuz.

 

 

Kontuan izan, baita ere, Gabriel Arestik berak errezitaturik 12 poema entzun daitezkeela hemen:http://www.susa-literatura.com/emailuak/aresti/

Audio horien artean daude, adibidez, poema oso-oso ezagun bi: 'Nire aitaren etxea' eta 'Egia bat esateagatik'.

Bi poema horiek Patxi Mujika Mendiburuk grabatu zituen 1964ko irailaren 19an, Donostiako Udal Liburutegian Arestik emandako hitzaldi batean ('Lehengo eta oraingo euskal poesia herritarra').

 

 

Baina beste bi poema sonatu hauek ere entzun daitezke: 'Bilboko kaleak' eta 'Gizonaren ahoa'. Bi poema hauek Jesus Mari Olanok grabatu zituen 1966an, Hernaniko udaletxeko pleno-aretoan Arestik eskanitako hitzaldi batean ('Euskararen izen poetikoak').

 

Bestalde, Gabriel Arestiri buruz gehiago jakiteko, ikus Susaren orrialdea:

http://zubitegia.armiarma.com/?i=148

 

Gainera, Susa argitaletxeak online ipini du Angel Zelaietak idatzitako Gabriel Arestiren biografia (250 orrialde. Helbide honetan dago: http://www.susa-literatura.com/cgi-bin/liburuok.pl?lib=best10

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment