Docutec Card

Sherlock Holmes

1930.urteko uztailaren 7an hil zen Arthur Conan Doyle, idazle eskoziarra, Sherlock Holmes pertsonaiaren egilea.

Ahotsik gabeko bideoa. Sherlock Holmesen eta Arthur Conan Doyle idazlearen beraren gaineko xehetasunak ere ematen ditu.

 

8. zinta /00.45.30

Transcription:[+] Transcription:[-]

Doylek sortu zuen Sherlock Holmes ikerlaria.
Nobelako pertsonaia nagusi hau detektibe  amateurraren eredua da.
Doyleren obra gehienetan Holmes da protagonista.
“Zirriborro eskarlata”, “Sherlock Holmesen abenturak” “Boerren gerra handiak” besteak beste.
Holmes historian egon den pipa-erretzaile ezagunena da.
Doylek idatzitako 80 obretatik Sherlock Holmesek 68tan hartu zuen parte eta horietatik lautan soilik ez da agertzen tabakoaren aipamenik.
Sherlocken lagun mina Watson doktorea da, gizon alaia, adoretsua, armekin trebea eta lagun ezin hobea.
Detektibearen etsairik handiena Moriarty, 1894an jaiotako irakasle ingelesa da.
Moriarty agertzen den abentura nagusia “Arthur Conan Doyleren azken erasoa” da.
Holmesen irudi literarioa zinema eta telebistara eraman izan da hainbat aldiz.
Aktore ezagun askok eman diote bizitza pantailan, besteak beste: Peter Cushing, Michael Caine, Clive Brook, Jeremy BrettTerence eta Charlon Heston.
1893an, “Sherlock Holmesen memoriak” abenturan, bestelako liburu interesgarriak idazteko asmoarekin, Doylek Holmes hil zuen.
Baina irakurleek eskatuta, 1901ean “Baskervilletarren zakurra” liburuan berpiztu behar izan zuen.
Doyle bizitzaren azken urteetan espiritismoa zaletu zen.
Eta horren ondorioz, “Espiritualismoaren historia” eta beste eleberri batzuk sortu zituen.
Sherlock Holmes pertsonaiak polizia-nobelaren urrezko garaiarekin bat egin zuen.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Oct 13, 2000
Number: 25757
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 0:03:25
Number of visits: 2977