Docutec Card

Pernando Amezketarra

1823. urteko uztailaren 9an hil zen Fernando Amezketarra, bertsolari eta plazagizon ospetsua. Pernando Amezketarraren biografia laburra duzu segidan, bertsoz eta marrazkiz lagunduta.

Bertsolaria eta kontalaria, beti pasadizo bitxien ardatz izan zen Pernando.

 

5. zinta / 01.06.30

Transcription:[+] Transcription:[-]

Badakizue, ni baserri pobre batekoa nintzela eta ezin nuela baratzerik egin. Baserrian bizi nintzen, baina esan liteke ez nintzela baserritarra.
Ardi batzuk izan nituen noizbait, baina ezin nituen behar bezala zaindu, bertsotara joan behar izaten bainuen batera eta bestera.
Amezketan (Gipuzkoan) jaio zen Pernarndo Bengoetxea Altuna, guretzat, Pernando Amezketarra.


«Hilda bezala lotan nengoen
eta naute iratzarri
euskaldun jende jatorrarentzat
izan nadin alaigarri.
Lehen hitz hutsetan zegon bertsoa
orain egin da marrazki
egia baizik ez dut esango
hiru gehi lau ez da zazpi».

Ateraldi zorrotz eta azkarretarako abilezia eta dohain berezia zuen.

Pernando.- Hauxe txakur polita!
Emakumea.- Gustatzen zaizu?
Pernando.- Oso polita, ia esan liteke jabearen muturra duela.
Emakumea.- Nola? Zer diozu?
Pernando.- Ezer ez, ezer ez. Nola du izena?
Emakumea.- Txakurrak? Pi-txi-ta
Pernando.- Nola?
Emakumea.- Ez al da izen polita? Pi-txi-ta
Pernando.- Eta puzkarrik egiten al du ipurdia itxita?

«Artzain bizkorren sorlekua da
Euskal Herriko Amezketa
Bizkorrenetan neu bizkorrena
ate guztien krisketa
handiki eta petralen aurka
hartzen dut beti kasketa
makilarikan onena ditut
bertsoa eta hizketa».

«Buru ederra ez nekatzeko
pauso txikiko bi zango
hala ere inon festarik bada
ez naiz azkena izango
aurrea hartu nahi badidazu
nekatuko zara franko
birigarrorik berritsuena
Amezketako Fernando».

Bertsolaria eta kontalaria, beti pasadizo bitxien ardatz.
Mito bilakatu da barre eragile gisa.
1823an bota zuen azken hatsa 1764an jaiotako bertsolariak.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jul 23, 2000
Number: 25467
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 0:03:00
Number of visits: 6585