Docutec Card

Gozatzeko oporrak

Oporrak gozatzeko dira, zertarako bestela? Gure artean, oraindik ere, udan hartzen ditugu oporrak, abuztuan gehienbat. Baina, baita uztailan eta irailean ere. Izan ere, bi hilabeteotan salneurriak merkexeagoak dira, batez ere irailean. Eta zer esanik ez, oporretara joateko lana izan behar da, zeren langabezian egonda
zailago da, ezta? Lantokian egun batzuk hartzen dira libre, eta segun
zenbat diru duzun, edo gastatu nahi duzun, hobe esanda, batera edo
bestera joango zara.



Erabaki asko hartzen dira oporren aurretik:
nora joan, zein garraiotan, zertara, bidaia antolatuan ala ez, zenbat
denbora, norekin. Kontuak kontu, zoazenekin zoazela, disfrutatu!
ATSEDENA

Nola hartu atseden? Eguneroko eginbehar horien ordez atseginagoak
ditugun beste batzuk egitea da kontua, eta agian egiten ez ditugunak,
esaterako, ez dugulako astirik,
edo ez dugulako geure denbora antolatzen jakiten: irakurtzea, txangoak
egitea, etxetik kanpo afaltzea, seme-alabekin jolastea, bikotekidearekin denbora gehiago egotea, zeure burua gehiago zaintzea, kirolean aritzea. edo dena delakoa.
DENA LIBRE!!
Oporrak gehiegikeriekin lotzen dira maiz. Gure osasuna ez behartzeko lau arautxo bete behar dira: era orekatuan egin otorduak, lau otordu gutxienez. Ez kendu orduak loari. Beste gomendio bat: errazago da deskonektatzea urtean zehar ikusi gabeko parajeetara joaten bazara. Eta aisialdia ez da alferrik galdutako denbora.
OPORRETAN EZ ESTUTZEKO
Denok nahi dugu oporrak liluragarriak izatea, baina batzuk horrekin itsutu egiten
dira, eta lortzen ez badute, etsituta itzultzen dira. Zer egin hori ez
gertatzeko?: - Ez zaitez ordulariaren neskame/morroi bihurtu: ez ibili presaka, ez zaitzatela orduek eta minutuek estu hartu. - Aintzat hartu besteen iritziak eta nahiak. Hau ezinbestekoa da norbaitekin bazoaz. Saiatu erabaki adostuak hartzen, taldeak eskertuko dizu. Txinako aspaldiko esaera omen da, ezteiak ezkontza-bidaia bukatu arte iraun behar duela gutxienez. - Ez eraman ordenagailua zurekin, eta telefonoa, ahal dela, itzalita eduki.
INPROBISATU

Oporrak antolatuta eramatea ondo dago, baina ez da komeni den-dena
lotuta, aurretik hitz eginda eramatea, zeren edozein ezustekoren
aurrean urduri jartzeko arriskua dago, pentsatutakoa beteko ez den beldurrez.
BETETZEKO MODUKO OPORRAK EGIN

Ez engainatu zeure burua. Oporretan ez dira mirariak gertatzen, eta
oporretara joate hutsak ez dizkizu arazoak konponduko. Orain badirudi
edonor edonora joan daitekeela, eta etxeko pasilloan bezala ibili. Hori
saldu digute bidaia-agentziek eta. Baina, adibidez, oihana ez da
aproposa 70 urtekoentzat, esanak esan. Eta edozein ez da gauza, eginahalak eginahala, elefante baten gainean ibiltzeko, edo basamortura egunak pasatzera joateko.
FOTOKOPIAK

Bada jendea oporretara eramaten dituen dokumentuen fotokopiekin joaten
dena: osasun-txartelarena, edo haurraren kartilarena, NANaren
fotokopia, pasaportearena, bidaia-txartelena. Eta gero han, bitako bat,
edo aldean fotokopiak eramaten ditu, edo alderantziz, originalak galduz gero fotokopiak badauzka behintzat.
TELEFONO-ZENBAKIA

Bada telefono-zenbaki bat kalterik egiten ez duena. Bidaia saldu dizun
agentziarena, hain zuzen. Arazoren bat gertatuz gero, eta han ezin
badizute konpondu, deitu agentziara. Enbaxadetako telefonoak ere
eraman. Eta etxeko norbaitena. Etxeaz ari garela, beti norbaiti esan
nora zoazen. Eta sakelako telefonoek? Eman dezagun Bakion bizi zarela
eta Parisa joan zarela oporretan. Eta Bakiotik deitzen dizula
norbaitek. Deia egin duenari 'dei nazionalen' tarifa ezarriko diote,
baina nazioarteko deia da, garestiagoa. Aldea zuk
pagatu beharko duzu. Deitzen duena zu bazara, zuk pagatuko duzu guztia.
Eta Parisen zaudela zurekin joandako bati deitzen badiozu, Parisera
bertara alegia, hori ere nazioarteko deia da, zure segapotoaren antena ez dagoelako Frantzian.
ASEGURUAREKIN ALA GABE?

Ondo aztertu aseguruen kontu hau. Bidaietan ezusteak gertatu egiten
dira: gerta daiteke gaixotzea, lapurretaren bat jasatea, maletak
galtzea, istripuren bat
izatea. Gurean ez dago ohitura handirik, baina bidaia-aseguruak
komenigarriak dira oso, batez ere bakarrik bazoaz. Gerta liteke,
adibidez, bidaia erosita izan eta bertan behera utzi behar izatea zuk zeuk. Hori aurreikusten duten
aseguruak ere badira. Bidaia konbinatuetan, hots, garraioa eta lo-tokia
biak batera eskaintzen dituztenek, badute gutxieneko aseguru bat.
Atzerapenak, hegaldiren bat kendu dutela edo, 'overbooking'a eta osasun-zaintza sartzen dira aseguruan. Bidaia-agentziak behartuta daude aseguru honen berri ematera bezeroari.
TXERTOAK

Tropikora eta bazoaz agian txertoren bat hartu beharko duzu. Eta hori
bai dela oso garaiz egin beharreko zerbait. Ez du balio joan aurreko bezperan txertatzen hastea.
KONTRATUA

Bidaia erosi egiten da, eta derrigorrezkoa da bezeroari kontratua
idatzita ematea. Eta benetan oso komenigarria da irakurtzea gure
eskubideak zein diren jakiteko.
ETXERATZEN

Oporrak bukatu egiten dira. Eta bada itzultzeko egunean askotan egiten
den galdera: 'Dena sartu al dugu maletan?'. Joan aurretik orri batean
idatzi maletan sartu duzun guztia. Bueltatzeko egunean begiratu, eta
denbora asko aurreztuko duzu zer falta zaizun errepasatzen hasten bazara.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jun 27, 2005
Number: 249221
Source:
Number of visits: 6919