Docutec Card

Audio-liburua: Hizkuntzen irakaskuntzan altxor preziatua

Irakurgaiak formatu digitalean izatea oso erosoa da ikuspegi askotatik: toki gutxiago okupatzen dute, ez dira degradatzen eta gainera, aukera ugari eskaintzen dituzte hizkuntzen irakaskuntzan.

Adibidez, audio-liburuek hizkuntzak ikasteko eta irakurtzeko zaletasuna pizteko aukera interesgarriak eskaintzen ditu. Horrela uste du Maite Goñik, Mondragon Unibertsitako irakasleak. Elkarrizketa honetan azalduko du zertarako izan daitekeen interesgarri tresna hau.

 

Euskaraz entzun daitezkeen zenbait liburu biltzen dituen webgune interesgarri baten berri ere eman digu Maite Goñik: Xerezaderen artxiboa, Ana Moralesek eta Jasone Larrinagak abian jarritakoa.

 

Kontuan izan, baita ere, Euskadiko Irakurketa Publikoko Sarearen liburutegiek eskaintzen dizuten eLiburutegia zerbitzuan audioliburuak mailega daitezkeela, film eta liburuez gain.


Bideo osoa hemen duzu ikusgai (08. minututik aurrera).

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

MAITE GOÑI.- Hitz egin behar dugu beste norbaitek zuri irakurtzen dizunean, ez? Audio liburuei buruz hitz egin behar dugu. Eta niri gai hau asko-asko interesatzen zait, zer ordu asko pasatzen ditut adibidez kotxean. Baina, izan liteke korrika egitera zoazela, edo beste zerbaitean. Orduan, ez baldin badaukazu tarte handirik zuk zeuk irakurtzeko.

ILAZKI SERRANO.- Ospitalean zaudela. Gaixorik zaudela.

MAITE GOÑI.- Adibidez. Bai. Ezin duzula… Edo eskuak beste zerbaitean dituzula eta beste zerbait hori izan daiteke beste edozer. Baina, esan nahi dut. Ez duzula libre irakurtzeko, edo bestelakoak egiteko. Orduan jarri eta… Jende asko badago oso-oso iaioa dena, Irratia beti entzuten duena eta kaskoekin eta beti egoten dena. Ba gauza bera, baina liburuekin. Orduan, norbaitek irakurtzen baldin badizu liburua, ba, edukiko duzu erreferentzia hori, pertsonaiak ezagutu ahal izango dituzu. Ez da gauza bera norberak… beno, irudikapena berdin-berdintsu egin dezakezu. Baina beno, erritmoa eta abar. Ohitu behar zara beste ezaugarri batzuetara, baina oso polita da. Nik kotxean askotan jartzen ditut, eta joaten naiz… adibidez, ingelesez. Eta horrela baita, bada ohitzen duzu belarria, beste hizkuntzetara, beste azentuetara. Polita da.

ILAZKI SERRANO.- Begira zer lan polita. Egingo nuke, liburu bat hartu, hori zen nire lana, irakurri, grabatu eta gero baten bati eskaini.

MAITE GOÑI.- Ba, gero esango dizut. Ze, euskaraz ere badaukagu hori egiten duenik. Baina nik orain dela urte dezente, 2005-2006an ikasleekin egiten nuen hori. Euskal jakintzan eta hasi ginenean aro digitalean, beno pixka bat digitalizatzen euskararen irakaskuntza eta abar, ikasleek irakurtzen zituzten liburuak eta gero ipintzen genuen webgunean pixka bat laburpena liburuarena, audioa eta beraiek batez ere nik nahi nuen trebatzea beraiek ahozko irakurketan, ez? Ze, askotan ba ez zaionari gustatzen, ez duenak pasio hori, ba ez du irakurtzen pasioarekin. Eta askotan ez duzunean irakurtzen ondo, ez duzu ulertzen. Hizkuntzen irakaskuntzan altxor preziatua da audio liburuen mundu hau edo irakurketarena, edo, bestelako ba aro digitalak eskaintzen dizkigun beste aukera batzuk ez.

Bakarrik esan, euskaraz ere badagoela. Adibidez, badago ume txikientzat bat, baino badago adibidez, Xerezade deitzen den, Xerezaderen artxiboa eta beno, Ana Moralesek eta Laura uste dut dela, Laura Larrinaga. Hortxe egongo da jarrita. Eta, beno, urte batzuk daramatzate beraien gustuko liburuak hautatu eta euskaraz irakurri, efektuak jarri… Gainera, hasiera batean Bilbo Hirian grabatzen zituzten, orain jada iaiotasuna hartu dute teknikoki, beraiek moldatzen dira. Eta interneten sartuta, Xerezaderen artxiboan, aukera ezin hobea da euskaraz ere horrelako aukerak aurrera eramateko eta entzuteko.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jul 23, 2018
Number: 24843327
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 03:08
Number of visits: 1889