Docutec Card

Plastikozko poltsak ez dizkigute doan emango

Hemendik aurrera, plastikoko poltsak ordaindu egin beharko ditugu leku guztietan: janari-dendetan, botiketan, arropa-dendetan…

Euskadi Irratiko erreportaje honetan azalduko digute inguruko zenbait supermerkatuk nola jokatuko duten egoera berri honen aurrean. Bestalde, gai honen inguruan irratiko entzuleek egindako galdera eta proposamenen batzuen berri ere izango dugu.


Transcription:[+] Transcription:[-]

OIHANE YUSTOS KAZETARIA. Plastikoko poltsen erabilera debekatu edo, ordaindu beharko dugula gaurtik aurrera leku guztietan plastikozko poltsa horiek. Saltoki arruntetan, janari-dendetan baina, baita ere, botiketan, arropa-dendetan… guztiak ordainduko dira behin erabili litezkeen poltsa horiek.
Hasi ziren neurriak hartzen, Igotz Alkorta, elikadura-dendetan. Zer da gaurtik aurrera ikusiko duguna?
IGOTZ ALKORTA KAZETARIA. Gurean diren saltoki gehienak, Oihane, aspaldi hasi ziren, bai, plastikozko poltsak kobratzen. Salbuespena Uvesco taldeko BM-Super Amara izan da. Eta gaurtik aurrera, gainerakoen moduan, poltsak kobratzen hasiko dira hauetan ere. Baina beste neurri bat hartuko dute BM saltokietan. Pedro Galdos, BM saltokietako publizitate-arduradunak kontatu digu.
PEDRO GALDOS. Egingo duguna izango da proba-pilotu bat. Jarriko dugu gure dendetan orga txiki batzuk; horrela, jendeak nahi badu bere erosketak eramatea bere etxeetara, posibilitate hori ematea gure bezeroei. Egongo dira 5-6 orga denda bakoitzean, edonork eraman ditzake bere erosketak orgatxoan, eta gero dendara bueltatzerakoan bueltatzea orga.
IGOTZ ALKORTA. Eroski-n eta Carrefour-en ez dute aldaketarik aurreikusi; orain bezala, poltsak ordaintzen jarraitu beharko da, 2 zentimo eta 1,5 euro artean, plastiko-motaren arabera. Errafiako poltsak izango dira garestienak.
Mercadona-n esan digute pasa den larunbata arte estatuko 11 dendatan “laborategi” deitu duten proba egin dutela. La aukera eman dizkiete Mercadonan, 11 denda horietan, bezeroei: paperezko poltsak, kartoizko kaxak, errafiazko poltsak eta plastikozkoak eskaini dizkiete. Orain datu horiek biltzen ari dira eta alternatibak eskainiko dizkiete bezeroei, datu horietan oinarrituta.
Eta Lidl saltokian urrats bat gehiago egin dute. Victor de Bobes,estatuan duten bozemailea da.
VICTOR DE BOBES. Lidlen erabaki dugu plastikozko poltsa-salmenta uztea. 2018 amaierarako denda guztietan indarrean izango da, eta neurri horrekin 100 milioi poltsen salmentarekin amaituko dugu.

OIHANE YUSTOS. Eta entzuleak ari zaizkigu, ari zarete, idazten eta galderak egiten. Galdetzen diguzue arrandegian nola emango diguten hemendik aurrera erosten dugun arrain hori. Ba guztietan behartuta daude, gaurtik aurrera, [2018-07-02] arraina erosten dugunean etxera eramateko ematen diguten poltsa hori kobratzera. Beraz, izango ditugu poltsak, baina saltokiaren arabera prezioa kobratuko digute.
Beste galdera bat egiten digu fruta pisatzeko erabiltzen diren poltsa txiki horiekin zer gertatuko den; arinagoak diren horiek eta heldulekurik ez duten horiekin. Ba horiek, oraingoz, dohainik izango ditugu; horiek emango dizkigute, horiek ez ditugu ordaindu behar, baina zer egin pentsatu beharko dute. Izan ere, badakizue, 2021. urterako plastiko arin guztia debekatu nahi du Europako Batasunak; beraz, ordainduta ere, ez ditugu izango.
Nola egin? Hori da galdera nagusia eta entzule batzuek eman dizkigute irtenbideak. Esaten digute, adibidez, arrandegian edo harategian tuper edo plastiko gogorrez eginak dauden ontzi horiek eraman litezkeela. Eta beste batek gogorarazten digu orgarekin erosketak egiten ikusi duela hainbat lagun. "Zergatik ez da hori egiten, zergatik egiten zaigu hori zaila?", galdetzen digu entzuleak.
Nahi adinako proposamenak eta aukerak izango ditugu gaurtik aurrera. Helburua badakizue zein den: plastikoak murriztea. Gogoratu FAO erakundeak eman duen datu hori: bide berdinetik jarraitzen baldin badugu, 2050 urterako itsasoan arrainen ordez plastikoak aurkituko ditugula; urtean 8 milioi tona-poltsa iristen direlako itsasora eta horrek eragiten du urtean plastiko-hondakinek milioi bat txori eta itsasoko 100.000 ugaztunen heriotza.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jul 3, 2018
Number: 24410622
Source:
Duration: 00:03:49
Number of visits: 1214