Docutec Card

Zerbitzari izateko, edonork balio du?

Jatetxe edo taberna bateko zerbitzari-lanak denbora eta dedikazio handia eskatzen du, eta askotan bezeroekin pazientzia dezente behar izaten da.

Horrez gain, zerbitzari-lanetan aritzen direnek askotan ez dute lanbide horretarako behar den prestakuntzarik izaten, edo hori dio behintzat Mikel Ayestaranek, Gipuzkoako Ostalaritzako Elkarteko kudeaketako zuzendariak. Zerbitzariei behar duten prestakuntza eta balioa emateko helburuarekin, elkarte horrek kanpaina bat abiatu dute. Kanpainak honako leloa du“ Edonork ez du balio”. Eta zure ustez, edozeinek balio du zerbitzari izateko?

Irratsaio osoa hemen entzungai.
 

Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA.- Zerbitzariak, jatetxeetako zerbitzariak edo kamareroak… Nork ez du egunen batean haiei buruz hitz egin? Sekula jarri zarete pentsatzen ez dela lan makala zerbitzariek egiten dutena? Lan horren ardura kontuan izanda eta edonork ez duela balio zerbitzari izateko, barra batean egoteko edo bezeroak behar bezala zerbitzatzeko kontuan izanda, ba kanpaina bat jarri du abian Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak. Kanpainaren leloa horixe da: “edonork ez du balio”
Mikel Ayestaran, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteko kudeatzailea. Kaixo, egun on.
MIKEL.-. Kaixo, egun on.
KAZETARIA.- Bueno, aipatu dugun kanpaina honen helburu nagusia da lanpostu hauei balioa ematea, nolabait esateko?
MIKEL.-. Hori da. Lehenik eta behin, esan beharra daukat kanpaina hau Gipuzkoako Foru Aldundiaren Kultura eta Turismo departamentuak eta gure elkarteak, Gipuzkoako Ostalaritza Elkarteak sinatu dugun hitzarmen baten barne ematen dela ez? Eta hitzarmen honen helburua profesionalak prestatzea eta birziklatzea da. Eta sektoreko enpleguaren kalitatea areagotzeko. Eta hitzarmen honen barruan, kanpainaren helburua zehazki, ba hori, lanpostu horiei balioa ematea izango litzateke.
KAZETARIA.- Alegia, beste era batera esanda, zer adierazi nahi duzue, edonork ez duela balio honetarako ere?
MIKEL.- Hori da. Hori da. Azkenean da lanpostu hori ere balioan jartzea. Azkenean pentsatzen dugu lanbide bati gizarteak ematen dion balioak edo garrantziak ba eragin zuzena duela pertsona trebatu eta motibatuak aurkitzeko garaian.
KAZETARIA.- Eta orokorrean zer esango zenuke? Askotan prestatu gabeko jendea hartu behar izaten dela?
MIKEL.- Bueno ba, egia da guk hemen elkartean, lan-poltsa zerbitzuan jasotzen ditugun lan-eskaintzetan, gehienetan, esperientziadun pertsonala eskatzen dizkigutela (digutela), baina gertatzen da askotan esperientziadun jende hori bilatzea oso zaila izaten denean, ba prestatu gabeko jendea hartzera ere behartuta ikusten dira. HItzarmen honen helburuetako bat hori da, e?, profesionalak prestatu, birziklatu, eta langileen prestakuntza horretan, prestakuntza aktibo horretan garatzea.
KAZETARIA.- Hori inportantea baita ere, ezta?, prestatzea eta heztea. Jendea heztea, ezta? Ze jendea egongo da bokazioz hau egin nahi duena ere!
MIKEL.- Ba bai, baina gero eta zailago aurkitzen dira bokazioko jendea ostalaritzan lan egin, lan egin nahi duenik.
KAZETARIA.- Bukatzen ari da.
MIKEL.- Bukatzen ari da. Familien arteko ondorengotza-prozesu hori ere ba kostatzen da sektorean. Askotan, ba hori, ostalaritzan lan egin duen pertsona batek ondorengoentzat ere lanpostu edo bizimodu lasaiago bat nahiago du, ostalariena baino.
KAZETARIA.- Igual oso lotua delako, ezta?
MIKEL.- Hori da.
KAZETARIA.- Azkenean, ezta?
MIKEL.- Hori da.
KAZETARIA.- Oso lanbide lotua da, eta bueno, eta bueno, ezaugarri bereziak dituena baita ere, ezta? Etenik gabe jendearekin lanean, jende aurrean lanean, jendearekin eta…
MIKEL.- Bai. Bai. Bai.
KAZETARIA.- Eta tira, horrek, horrek badu bere pisua, ezta Mikel?
MIKEL.- Hori da. Hori da. 
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jun 26, 2018
Number: 24200549
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 03:04
Number of visits: 442