Docutec Card

Pertseidak

Gau batzuetan bereziki ugari izaten dira izar iheskorrak.

"San Lorentzoren malkoak" izenez ere ezagutzen diren pertseidak zer diren eta nola ikusiko diren azaltzen digute irratsaio honetan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Gaur gauean Euskal Herriko zerua izar iheskorrez beteko zaigu. Pertseida edo “San Lorentzoren malkoak” bezala ezagutzen da gertakari berezi hau. Urtero errepikatzen dugu. Urtero, uztaila bukaeran eta abuztuko lehen hamabostaldian izar iheskorren bisita izaten dugulako. Ezker-eskuin eta ziztu bizian agertu eta desagertzen diren izarrak izango ditugu gure zeruan. Eta honen inguruko datu gehiago jakin nahian, bada, atea joko dugu Zientziaren Kutxagunean. Bertatik, albiste gehiago eta datu gehiago emango dizkigutelako. Miren Millet, egun on.
Miren Millet.- Egun on.
Esataria.- Bueno, lehenik eta behin, gaur dugun eguraldia kontuan izanda, Miren, ikusiko al ditugu pertseidak?
M.M.- Hombre, bada, ez dakit… orain ikusita, bada, nahiko gaizki edo, ez dakit, pixka bat, bueno, beranduago, bada, ostarteak zabalduko diren eta aukera izango dugun…
Esataria.- Ea atzokoa gertatzen den, ezta? Ekaitza lehertu eta gero garbitzen duen pixka bat eta… eta aukera dugun.
Bueno, izar iheskorrak bezala ezagutzen ditugu pertseidak, Miren, baina ez omen dira izarrak…
M.M.- Ez, ez, izen hori jasotzen dute, baina ez, dira hauts-partikulak, espazioan daudenak, eta bueno, bada, Lurra inguratzen denean, ez? partikula horietara talka egiten dute Lurraren atmosferarekin eta orduan su hartzen dute eta orduan, bueno, bada, ikusten duguna, e? meteoro bat sortzen da. Eta bueno, izena jarri diogu horri izar iheskorra, baina ez, ez dira izarrak.
Esataria.- Beraz, esango dugu nolabaiteko hautsa dela?
M.M.- Bai, hauts-partikula oso-oso txikiak.
Esataria.- Hain txikiak baldin badira, nola ikusten ditugu, Miren?
M.M.- Bueno, bada, justu hori, talka egitean eta sua hartzean, bada, brillo (diztira) handia hartzen dute eta horregatik ikusten da, bada, baina gero gehienak desegiten dira eta bueno, ez da ezer geratzen. Gero, badaude partikulak pixka bat handiagoak eta gerta daiteke, bada, resto (hondakin) batzuk geratzea, ez? hautsa, bueno, eta orduan hori erortzea lurrera.
Esataria.- Esan dugu hasieran urtero-urtero San Lorentzo egunaren bueltan izaten direla pertseidak, behintzat egunik egokienak haiek ikusteko hauek direla. Zergatik da bereziki urteko sasoi hau aproposa, Miren?
M.M.- Bueno, bada, zera… pertseida hauek, izar iheskor hauek, bueno, datoz(te), bueno, dute bere jatorria kometa batean. Kometa hau (honek) Swift-Tuttle izena dauka eta bueno, orduan, zera, partikula hauek kometak utzitako hauts-partikulak dira, ez? eta orduan, hauts-partikula hauek daude espazioan leku batean, ez? mugitu gabe, esan dezakegu. Eta orduan, Lurra, ez? bere orbitan, zera, hodei horretara, hauts-hodei horreatara hurbiltzen denean, edo zeharkatzen duenean, hobeto esanda, orduan gertatzen dira, zera, izar iheskor hauek, ez? pertseidak. Eta orduan, hori beti gertatzen da, bada, egun berdinean, ez? egun berdinetan edo data berdinetan. Hori da, Lurra, zera, hodei, hautsez osatutako hodei hau, zeharkatzen duenean.
Esataria.- Esango dugu egun hauetan agian norbaitek ikusiko zituela eta esango du “eta orduan zergatik aipatzen dute gaur?”. Bueno, bada, aipatzen dugu gaur, gaur eta bihar lotuko dituen gauean izango direlako ikusgai benetan, ezta? punturik altuena esango dugu, Miren?
M.M.- Bai, maximoa edo, bai. Justu gau honetan espero dugu gertatzea, bada, kopururik handiena ikustea, ez? Ez bakarrik gau honetan. Ikus dezakegu, bada, bueno, bada, aste hauetan ere ikus daitezke, baina maximoa edo gertatuko da gau honetan, ez?. Eta orduan, momenturik onena ikusteko, bada, gau honetan izango da, eta batez ere, bada, 12etatik aurrera. 12etan ilargia ezkutatzen da eta orduan zerua ilunagoa egongo da eta errazagoa izango da ikusteko, ez?
Esataria.- Lekurik aproposenak?
M.M.- Bada, zalantzarik gabe, bada, ilunenak, ez? Hau da, hiritik, hirietatik kanpo, urrun, eta leku ilunak bilatu eta hortxe jarri eta zerura begira.
Esataria.- Hori da, zerura begira, baina zerua hain da zabala! Badago toki berezirik? Nonbaitera bereziki begiratu behar dugu, Miren? Edo edozein tokitatik agertuko dira?
M.M.- Bueno, edozein tokitatik agertuko dira, baina bueno, igual goizaldeko ordu bietan, hiruretan edo, bada, ikusiko da Pertseo konstelazioa. Pertseo konstelazioa, bueno, garrantzitsua da kasu honetan, ze, pertseida, ez? (hortik(an) dator izena), izar iheskor hauek ematen du konstelazio honetatik sortzen direla, ez? perspektiba-efektu batengatik eta orduan, bueno, hori da leku on bat ikusteko, eta hori dago ekialdean kokatuta. Pertseo konstelazioa, bada, gutxi gorabehera, goizeko ordu bietan edo, hori, ekialdera begiratzea. Baina bueno, edozein lekutatik agertuko dira.
Esataria.- Bueno, zita egingo dugu, dena dela, goizaldeko ordu bietan, Pertseo konstelazioan, e? eta gero, ea zer erortzen den behetik. Gure atmosferara sartzerakoan, arriskurik sortu al dezakete pertseidek, Miren?
M.M.- Arriskua? Bueno, printzipioz ez, oso partikula, oso-oso txikiak dira eta ez dute inongo arriskurik. Hombre, gerta daiteke, bada, ja partikula hain txikiak ez izatea edo harri-puska bat edo izatea, ez? Eta horrek, bueno, gerta daiteke hori, ez erretzea dena eta erortzea Lurrera, ez? Eta horrela osatzen dira edo izaten dira meteoritoak, ez?. Eta horiek, bada, bueno, edozein… kasu batzuetan edo, gerta daiteke zerbait, ez? baina printzipioz ez, ez dago inongo arriskurik.
Esataria.- Ez da gertatu izan, horrela, gauza larririk, behintzat orain arte. Eta esaten ari gara urtero errepikatzen den fenomeno bat dela eta urtero gustatzen zaiguna errepikatzea, bada, benetan ikuskizuna izaten delako, ea eguraldia lagun den. Miren, jarraipen berezirik egin behar al diozue Zientziaren Kutxagunetik?
M.M.- Barkatu?
Esataria.- Ea jarraipen berezirik egin behar diozuen gaurko fenomeno honi.
M.M.- Bada, ez dugu ezer, horrela, antolatu berezia. Hori, bakoitzak… utzi dugu bakoitzaren, bueno bada, aukeraketa eta gainera, beti daukagu hori, eguraldiaren zalantza eta bueno, zera, eguraldiak laguntzen baldin badu, bada, bai, joango gara ikustera, eta aber suertea daukagun eta izar iheskor asko ikusten diren.
Esataria.- Ea egia den, bada!. Miren Millet, eskerrik asko gaur pertseiden inguruko datu hauek emateagatik eta izango gara adi-adi eta bihar kontatuko diegu gure entzuleei ikusi duguna, konforme?
M.M.- Konforme!
 

 
 

Comments
Login for comment

B2
Aug 10, 2005
Number: 239918
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 0:06:43
Number of visits: 1518