Docutec Card

Ogia, Martin Txikik basajaunei garia lapurtu zienekoa

Ameriketatik Gonzalo Perkaiztegi hernaniarrak artoa ekarri zuen arte gurean artatxikia zen nagusi.

Arto irinez eginiko arto opilak, taloak eta artoberoak izan ziren ondoren artzain, ikazkin, egurgile eta laborarien jaki nagusi. Ogi horiek, normalean, puska txikiak egin eta esnetan egosita jan izan dira. Halaber, artabizarraren ura pixa egin izana kentzeko ibili izan da eta artoaren zurikina tabakoa biltzeko paperik ez zegoenean.

Gariak agudo baztertu zuen artoa; ogirik onena, artoa ezin izana edo ogirik ez denean artoa on, zioten garai batean. Bardeetako garia, hala ere, bereziki ona izan da beti eta gaur egun opilak egiteko ere erabiltzen da. Edonola ere, ogi hitzez osatutako hitz ugari gorde ditu euskarak: ogibide, otordu, ogipeko, ogi puska izan, ogi eta jaki izan...

Ogi zuria industrializazioaren garaian asmatua da. Gari irina nekez gorde zitekeen luze, orduan konturatu ziren hozia eta mintza kenduz gero, iraun egiten zuela. Gaur egun, ogi aukera anitza da oso: ogi zuri eta integralaz gain, aberastutakoa, moldekoa, zekalezkoa, gazia edo gozoa, legamiarik gabekoa, bizkotxo ogia eta, nola ez, baserriko ogia ditugu. Ogiak begi asko / gaztak berriz gutxi / behar duela izan / edozeinek daki, esan ohi da etxeko ogiari buruz.

Hona hemen ogiz eginiko gure sukaldaritzako hiru jaki nagusi: ogi zopa, artzain apurrak eta baratxuri zopa. "Ogi axa meheak pikatu, salda gainean bota eta ogia trenpatuz" egiten da ogi zopa (Escualdun cocinera, Baiona, 1864); Nafarroako artzainen artean hain ezagunak diren apurrak ogi trinkoaz, baratxuri zopa, berriz, bezperako ogi edo zopakoaz.

 

Martin Txiki eta basajaunak

Martin Txiki Aralarreko herri txiki batean bizi zen. Ez zuen inoiz ogirik jan, herrian ez baitzuten garirik. Basajaunek gordetzen  zuten garia. Herrian, ordea, gose ziren eta basajaunei gari hazi batzuk lapurtzea pentsatu zuen Martin Txikik.

Aitaren abarkaka jantzi eta abiatu zen. Martin Txiki burutsuak desafio egin zien: gari pila baten gainetik zeinek salto egin. Basajaun batek salto egin, eta erraz gainditu zuen piloa. Martin, berriz, gari piloaren erdian erori zen. Baina, horrenbestez, abarkaka gari haziz bete zitzaizkion. Ziztu bizian alde egin zuen handik basajaunengandik ihesi. "Hostoa erortzean garia erein" basajaunei entzundakoa erakutsi zien auzokoei Aralarrera itzuli zenean.

 

Lur planetari buruzko denbora-pasa bat duzu helbide honetan.

Interesatzen zaizu

  • Ogia, egunerokoa

    Ogia, egunerokoa

    2001. urtetik, urriaren 6an Ogiaren Munduko Eguna ospatzen hasi ziren okinak. Egun berezi honen ideia eta azken helburuaz galdetuta, ogiaren beraren garrantzia azpimarratu digute langintza honetan dihardutenek.

    Ogia, egunerokoa
 
 

Comments
Login for comment

B2
Mar 15, 2005
Number: 239318
Source:
Dialect:
  • Batua
Number of visits: 4965