Docutec Card

Markel Irizar txirrindulariaren bizipoza

Markel Irizar oñatiar txirrindularia Euskadi Irratiko Faktoria saioan izan da. Bertan bere bizitzari buruz hitz egin du, baina baita Bizipoz Kafea eta eskainiko duen ekintzailetasunari buruzko hitzaldiari buruz ere.

 

Irizarren ustez, baikortasunez egin behar zaio aurre bizitzari, baita egoera zailetan ere.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria. “Ekintzailearen ezaugarri nagusia, baikortasuna” izeneko hitzaldiarekin. Baikortasuna.
Markel Irizar.  Bai. Egia esan hola, nahiko potoloa jartzen da, ez? Enpresa eta, eta ekintzaile, eta beno. Beno, nik uste dot (dut) baikortasunetik edo beno, saiatzen gara behintzat, ez bakarrik kasu hon(e)tan, beno ba jarri duen negozio familiar hon(e)tan, baita bizitzan bertan, ez? gauza denak, arazoak edo,edo  bizitzak emoten deutsun (ematen dizun), beno, ba gauza desberdinetan, ba beno, baikortasun(ar)ekin  ekitea eta …
Esataria. Bai.
Markel Irizar.  Eta beno, orain be (ere), jarri duen negoziotxo hon(e )tan be (ere), ba beno, baikortasuna argi da(g)o gure ezaugarri nagusia dala (dela).
Esataria. Kontua da askotan baikortasuna izatea zaila dela, batez ere, beno, bizitzan zehar problemak sortu baldin bazaizkizu, eta zuk horretaz badakizu, zerbait, ze minbizia izan zenuen, gainditu zenuen… Gero, bizikletan zabiltza, txirrindularitzan zabiltza, eta hor kolpe handiak ere hartzen ere dira, kolpe fisikoak…
Markel Irizar.  Kolpe handiak.
Esataria. Batzuetan kosta egiten da baikortasuna ateratzea edo, lortzea edo.
Markel Irizar.  Bai, bueno, igual…
Esataria. Hortik ateratzea, ez?
Markel Irizar.  Nik beti, beti esan dot (dut) berez nahiko berezkoa eduki dotela (dudala). Azkenean umeetatik, beno ba, aita, aita galdu nuen bere buruaz beste egin eban (zuen), eta nik uste dot (dut) hor ba nahiko, izan leiteke (liteke) ba pittin bat kurtidu, apur bat gogortu egin nintzela eta beno, nik uste dot (dut) hori izan zala (zela) eskola bat ba gero etorri diren gauza danetarako (denetarako), ez? Minbizirako nik uste dot (dut), beti esaten dot (dut) entrenatuta joan nintzala  (nintzela) ezta? Ba beno urte, nerabetasun…
Esataria. Bai, ze… aita kolpetik hil bazitzaizun bere buruaz beste egin zuelako, koño…
Markel Irizar.  Bai. Baina batez be, batez be (ere) igual, azkenean norbaitek erabakitzen duenean bere buruaz beste egitea, da azkenean prozesu bat nahiko gogorra aurretik, ez?, eta orduan ba beno, hor, nerabe nintzela prozesu hori dena bizi izan neban (nuen) eta nik uste dot (dut) hor bai ikasi nebala (nuela) ba bizitzan egingo nebala (nuela) momentua bizi, goza(t)u, eta saiatuko nintzela noan lekuan, lekura noala be (ere) saiatu behintzat ba energia positibo eta txispa apur bat uzten, ez?, eta nik beti esan dot (dut) ez?, azkenean beno ba nire igual filosofia edo nire bizitza(re)n filosofia, edo nire mentalidadea, hori izan da, eta beno, ailegatu nintzenean minbizia edukitzera, ba nik uste dot (dut)  ya entrenatuta joan nintzela…
Esataria. Ya!
Markel Irizar.  …ya kurtituta nengoen, gogortuta nengoen, eta egia esan, beno, hor, e, baikortasun horretan ba oso garrantzitsua izan zan (zen) ba, ba, nire emaztea, ez?, gaur nire emaztea dana (dena) edo beno, nik uste dot (dut) tandem polita egiten dogula (dugula), ni oso ipurterrea eta geldiezina naiz, eta Alaitz oso lasaixea, eta nik uste dot (dut) hor ying-a eta yang-a elkartzen garela…
Esataria. …oreka bilatzen duzuela.
Markel Irizar.  …oreka horrekin aurrera egin (du)gu, eta beno, biok be nik uste dot (dut) nahiko baikorrak eta aurrera (eg)in zaleak garela, eta horri esker, ba beno, arazoak arazo ba hemen gagoz (gaude), eta garrantzitsuena da ba zoriontsu garela, eta hori dala (dela) helburua, ezta?
Esataria. Seme-alabei ere baikortasun hori itsasten saiatzen zara edo eurek eransten dizute zuri bizitzaren aurreko jarrera baikor hori?
Markel Irizar.  Saiatzen gara, eta eurak, eurak badauko [sic] (eurek badaukate) hori ez? Gogoratzen naiz, atzo bertan, ez?, atzo gure txikienari esaten neutsala (niola)  ez?, Unai, zu, zu zara bizi-poz, ez?, atzo barrezka ibili neban (nuen) eta kilimak egiteko gogoarekin nengoen, eta esaten neutsan (nion) “zu bai zarela bizi-poz!” Egia esan, ba beno, bai Alaitz eta bai ni seme, edo alaba bakarra gara, biok aita galduta daukagu, biok nahiko, gainera, zirkustantzia gogorretan,  eta argi geneukan ez genuela, beno, familia handi bat, edo beno, behintzat hiruko bat behintzat edukiko genuela ez? Hortik aurrera ya nahiko zaila da gaur egunean baina nahiko. Eta hiru, hiru mutikoren guraso gara, eta egia esan, ba  beno, hiru txikienak dira gure, gure motorrak, ezta?
Esataria. Um.
Markel Irizar.  Gauean, gauerako energiak kentzen deuskuenak (digutenak), baina goizean eurek emoten deuskue ( ematen digute), eguna hasteko txispa hori.
Esataria. Baikortasuna eta ekintzailetza, bi horiek uztartuko dituzu hitzaldian. Zu ekintzailea izan zara arlo profesionalean, ze nik uste dut txirrindulari izateko ere eta profesionaletara iristeko beharko dela ez?, ekintzailetza puntutxo bat izatea, eta pertsonalean ere bai… “Bizipoz” kafetegia martxan duzue Oñatin? Urte-hasieratik; nola d(ih)oa kafetegi hori?
Markel Irizar.  Ba gustura, ezta? Egia esan e, e, umetatik buruan neukan gauza da. Nire amak esaten eben (zuen) umea nintzela esaten nebala (nuela) jatetxe bat izango zala (zela)…
Esataria. A bai? (barreak)
Markel Irizar.  …eta Mortirolo deituko neutsala (niola). Eta beno, kontua da beti eduki dotela zedozer (dudala zer edo zer) buruan eta gainera gure kafetegian dago bizikleta bat nire aitonak eta nire amonak erosi ebena (zutena), lehenengo, ezkondu eta lehenengo soldatarekin, lanera joateko. Eta beti esaten neutsan (nion) aitonari: “Aitona, nik egunen batean nire negozioa edukiko dot zure bizikleta eta jartzeko, ez”. Kontua da nire aurretik ba beno, Igor Astarloak eta Ruben Perezek, ba beno, ba Ogiberri bat, edo Ogiberrik egindako kafetegi bat eukiela (zeukatela), eta beno, eurek animatu eusten (zidaten), jatetxe baten partez e, kafetegi bat jartzera, eta hala, halaxe hasi ginen ezta? Oñatin jarri genuen kafetegi hori, eta beno, bai da egia okindegi eta, eta beste produktu batzuk dauzkagula, Ogiberri(re)kin elkarlanean gagozela (gaudela) eta eurek hasieratik ulertu egin [sic] (egin zuten), ba nik beste ukitu bat gura nahi neutsala (niola) jarri eta nire aitonaren bizikleta hori han dago, zintzilika, ba beno “Bizipoz” gura neban (nuen) jartzea, ba azkenean nik uste dot (dut) nire helburua zalako (zelako), bertara datorren jendea ba sartu dena baino pixka bat alaixeago eta txispa positibo horrekin irtet(z)ea, ez? Beno, bertan daukagu, pareta batean jarrita gure lelo bat dela [sic] (dena) igual ba: “Bakarra eta errepika-ezina zarelako, Bizipoz”, Ez? Askotan ez garelako konturatzen, ba beno…

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Oct 31, 2016
Number: 2345750
Source:
Dialect:
  • Bizkaiera
Duration: 05:05
Number of visits: 3161