Docutec Card

Gazteen aisialdia eta botiloiak

Gero eta eragin handiagoa du alkoholak gazteengan, eta debekuak debeku, adin txikiko nerabeek ere ondo pasatzeko alkohola kontsumitzen dute. Botiloiak dira horren adibide.

Bilboko udalak botiloiek sortzen dituzten arazoak gutxitzeko asmoz eta sentsibilizazioan eragiteko programa berezia jarri du martxan.

Egitasmo horretan partaide diren Asier Otxandio gizarte-langileak eta Olatz Hernandez gazteak esperientzia horren inguruko zenbait xehetasun emango dizkigute. Irratsaio osoa hemen entzun dezakezu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

MANU ETXESORTU.- Horrela definitzen du Espainiako Hizkuntza Akademiako hiztegiak “botellon” hitza. Zer da “botellon” hiztegiaren arabera? Ba, kalean egiten den gazteen bilkura zaratatsua da eta normalean gauekoa, non alkohola modu oparoan kontsumitzen baiten. Ba, hitz egin dezagun botiloiaz edo kale zurrutaz. Arrate Hernandez, Bilbo. Arrate, egun on!
ARRATE.- Ba, bai, hitz egin dezagun botiloiaz edo kale-zurrutaz. Jakin badakigu errealitate horrek arazo bat baino gehiago eragin duela bizilagunen artean, dela gazteek soinua egiten dutelako eta ondorioz, bizilagunei ba loa galarazten dietelako, edo kaleak zikin uzten dituztelako. Baina, noski, beste aldera begiratzen badugu gazteek zein paper dute auzi horretan? Nora jo behar dute aisialdi-tarteetan? Eta ba al dute beste aukerarik?
Beno, ba galdera horiek guztiak egin dituzte, besteak beste , Bilboko udalean  eta praktikara eraman dituzte, auziari behar duen trataera emate aldera. Urte hasieran Bilboko kale-zurrutaren egoera aztertzen hasi ziren: datuak biltzen, gazteak, bizilagunak elkartzen eta beno, ba, orokorrean ideiak biltzen. Eta duela hilabete pasatxo lau hezitzaile kalera atera dira, ostegun, ostiral eta larunbat gauetan, gazteak parrandan ateratzen diren egun horietan, zehazki gaueko hamaiketatik goizaldeko hiru eta erdietara.
MANU.- Beno, ba guk proiektuan parte hartu duten bi alde gonbidatu ditugu Euskadi Irratiko Faktoriara. Hain zuzen, kalean, beno, esango dugu edaten edo ibili den Olatz Hernandez. Olatz Kaixo egun on.
Olatz.- Kaixo. Egun on!
MANU.- Zer moduz zaude, Olatz? Ondo?
OLATZ.- Ondo, bai.
MANU.- Eta bitartekari ibili den Asier Otxandio ere bai. Gizarte-langilea da. Droga eta menpekotasunen Masterra egin duena. Asier, ongi etorri Euskadi Irratira.
ASIER.- Egun on, eskerrik asko!
MANU.- Irudika dezagun pixka bat nola izaten den kaleko elkarrizketa bat, gazte baten eta bitartekari baten artekoa. Edo nola sortzen da elkarrizketa Olatz? Zuek ari zineten botiloia egiten, kale zurrutean, esango dugu ez?
OLATZ.- Bai, bai. Beno, etorri ziren gugana eta hasi ziren esaten ba haiek ez zigutela isunik jarriko, edatea ez egitea ez baina, pixka bat, ba, mesedez, erabilitako botilak zakarrontzira botatzea, eta pixka bat inguruak zaintzea.
MANU.- Asier, zuek nola jokatzen duzue? Ze pausu ematen dituzue? Beno, esan digu Olatzek ez?
ASIER.- Ba, beitu, gu biltzen gara larunbatean adibidez, normalean Areizan, gelditu egiten gara hor metroan, eta bi bikotetan lan egiten dugu. Joaten gara taldez talde, beraiekin berbetan, batez ere beraiei entzuten ea zer esana daukaten. Proiektua horrela sortu zen eta hori ezin dugu alde batera utzi.
ESATARIA.- Eta alkohola aipatu duzu hor motorrak berotzeko eta azkenean Asier hori beharrezkoa bezala ikusten da?
ASIER.- Hombre? Alkohola beharrezkoa? Sozialki gauza guztietarako, ezta? Zu pozik bazaude alkohola eta triste bazaoz (bazaude) be (ere). Sozialki ezarritako dago alkoholaren kontsumoa.
MANU.- Hitz egin dezagun pixka bat bizilagunen kexei buruz. Asier, nahiz eta gero eta isun gutxiago jartzea den helburua bizilagunen partetik geroz eta kexa gehiago jasotzen ditu udaltzaingoak. Adibidez, urte honetan 434 isun jarri ditu udaltzaingoak gazteei kalean edatea egotzita ezta?

ASIER.- Bai, isunak gora doaz, kexak gora doaz, baina ikusi behar duguna da isunak gora doaz botiloiak gora doalako edo ba, azkenean kexak gora doazelako.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jun 29, 2016
Number: 2224512
Source:
Dialect:
  • Bizkaiera
  • Batua
Duration: 00:03:48
Number of visits: 5380