Docutec Card

Ikasteko garaian, ze ohitura dituzte gazteek?

Urte sasoi honetan ikasleak buru-belarri dabiltza azterketak prestatzen eta horiek ondo egiteko garrantzitsua da ikasteko ohitura egokiak hartzea.

Faktoria saioan kalera atera dira ikasleek zein modutan ikasten duten jakiteko. Badirudi gazteek garrantzia handia ematen diotela ikasteko orduan espazio egoki bat izateari.

Bestalde, Izaskun Larruskain pedagogo hondarribiarrak dioenez akatsa da azterketei begira bakarrik ikastea, eta hori aldatzen saiatu beharko genuke. Irratsaio osoa hemen entzun dezakezu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA . Gaur ikasle gazteek e unibertsitatera sartzeko probaren azken eguna dute, ordu honetantxe izango gara azken azterketa hori egiten, eta ikasleen ohituren inguruan azterketa egin du Mikel Jartzak. Mikel kontaiguzu.
MIKEL. Ba bai, Manu, kalera irten gara azterketan buru belarri dabiltzan ikasleek, zein modutan ikasten duten jakiteko: etxean edo liburutegian, bakarrik edo beste lagunekin eta zenbat orduz prestatzen dituzte azterketak? Hau guztia eta gehiago kontatu digute.
NESKA 1. E nik nahigo dut ikasi goizetan.
MUTILA 1. Arratsaldean zailago da kontzentratzen.
NESKA 2.  Goizez, baina ez dagoenean denbora ba goizez eta arratsaldez eta gauez ere bai.
MUTILA 2.  Azterketa garaian, ba 8 ordu edo.
MUTILA 3.  Bederatzi ordu edo gutxienez bai.
MUTILA 4. Lehen normalean baneukan etxean ikasteko ohitura handia, baina orain momentuan ja ez naiz kapaza, orduan erabiltzen dut liburutegia normalean.
MIKEL. Entzun duzuen bezala askotariko iritziak ditugu, bederatzi ordu ikasten dutenak ere badira, Manu!
ESATARIA . Bai, bai,bai. 
MIKEL. Liburutegia da gainera gazte gehienek ikasteko nahiago duten lekua, eta ez da harritzekoa, lagun artean hainbat deskantsu egiteko aukera ere ematen baitu horrek. Baina argi dago garrantzia ematen diotela ikasterako orduan metodo eta espazio bat edo beste aukeratzeari. Gazteek nahiko argi dute euren lana zein modutan prestatu eta kudeatu ere.
ESATARIA. Baina lan hori modu egokian aurrera eramateko, ikasketa bera bezain garrantzizkoak diren beste jardunak ere badira, ezta Mikel?
MIKEL. Halaxe da: gosaltzea, behar bezala atseden hartzea, estresa kudeatzea, … kontuan hartzen al dituzte ikasleek halakoak? Entzun dezagun. 
NESKA 3. Gose badaukat ezin dut ikasi.
MUTILA 4. Azterketa baldin badaukat, badaukat nire errutina: gosari potente bat, eta gero edaten dut ur baso bat azukre askorekin.
MUTILA 5. Ordu bietaraino iristen naiz gauetan eta gero ba altxatu zazpi eta erdi zortzitan eta, eta azterketara joan.
NESKA 4. Arnasa hartzea eta hori garrantzitsua da baina denbora ez dagoenean ba saiatzen zara denbora guztian kontzentratua egoteko.
MUTILA 6. Lo egitea dela beste asignatura bat bezala, baina bueno, batzuetan hori suspenditzen da, jeje.
ESATARIA . Eta suspentso ederra gainera. Bost ordu lo eginda aguantatuko al zenuke zuk azterketa osoan zehar, Mikel?
MIKEL. Ba ez dut uste Manu, agian hor bertan lo hartuko nuke.
ESATARIA . Mmm.
MIKEL. Ikasleen ikuspegia jaso dugu alde batetik, baina ikasketa prozesuari irakaskuntzaren prismatik begiratzeko asmoz, Izaskun Larruskain pedagogo hondarribiarrengana jo dugu ere. Ikasketa azterketa gainditzeko bakarrik ez, bizi osorako baliagarri den esperientzia gisa hartzearen garrantzia azpimarratu du Larruskainek.
IZASKUN.- Mailaka igotzen ari direnean ikasleak gero eta gehiago ulertzen dute ikasketa prozesua azterketekin lotuta, eta nire ustez hori da akats handi bat . Ikasi behar da bizitzarako, ikasteko, ez azterketa bat gainditzeko. Kanpoko azterketak, selektibitatea edo .. kanpoan egiten direnak horiek gehiago lotuta daude beste filtro batekin, lotuak daudenak notekin. Baina eguneroko irakaskuntzan nik uste dut aldatu behar dugula, bai metodologia eta baita ere azterketak egiteko modua.
MIKEL.- Hain zuzen ere badira hainbat hamarkadetan zehar ebaluaketa-metodoak modu alternatiboan landu dituzten herrialdeak, besteak beste, Ingalaterra, Danimarka eta Kanada
ESATARIA.- Eta zertan ezberdintzen dira herrialde hauetako metodoak Mikel?
MIKEL.- Ba, hainbat eskolatan emaitzari baino prozesuari ematen diote garrantzia gehiago eta honen bitartez ikasle bakoitzaren autonomia eta ikaskideen arteko elkarlana eta integrazioa handitzea lortzen dute.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Jun 13, 2016
Number: 2209589
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:03:23
Number of visits: 4302