Docutec Card

Supermerkatuak ere Amazonen beldur

Teknologiak negozioak egiteko erak aldatu ditu. Enpresa berriak sortzeko aukera eman du eta ohiko enpresekiko benetako gerra eragin. Uber izan zen lehendabiziko istilu-sortzailea; orain, berriz, Amazon bihurtu da supermerkatuen kritikagune.

Juanjo San Migelek, nazioarteko gaietako kazetari adituak, aztertzen du gaia grabazio honetan. Bertan azaltzen du zergatik dauden supermerkatuak munduko denda birtual handienetakoaren kontra.

Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA. Teknologiak negozioak egiteko erak aldatu ditu. Enpresa berriak sortzeko aukera eman du eta ohiko enpresekiko benetako gerra eragin. Uber izan zen lehendabiziko istilu-eragilea; orain, berriz, Amazon bihurtu da supermerkatuen kritikagune, Juanjo San Migel.
JUANJO SAN MIGUEL, NAZIOARTEKO GAIETAN ADITUA. Amazonek interneten bidez saltzen du: salmenta elektronikoa edo digitala deritzana. Hasieran, liburuak saltzen zituen, gero diskoak, konputagailuak eta bideoak. “Munduko liburu-denda handiena” ere deitu zioten. Baina apurka-apurka mota guztietako gaiak eta produktuak saltzen hasi da. Eta gaur egun esan genezake munduko supermerkatu handiena dela.
Baina bere antolaketak eta jarduerak kritikak eta ohiko supermerkatuekiko benetako gatazka eragin du. Donald Trump Estatu Batuetako presidenteak oso gogor hitz egin du Amazonen aurka: zergak ez ordaintzea leporatzen dio, milaka eta milaka lanpostu desegitea eta Estatu Batuetako zerbitzu publikoa, posta-zerbitzua, erabiltzea negozioa egiteko.

Europan ere eztabaida handia sortzen ari da Amazon enpresa dela-eta. Alde batetik, ez dagoelako garbi ze enpresa-mota den. Berak dio enpresa elektronikoa edo teknologikoa dela, baina gaur egun edozer gauza erosi liteke bertan eta etxera iristen zaizu erositakoa, posta-zerbitzuaren bidez. Ohiko supermerkatuek baino baldintza gutxiago bete behar du edozein lekutan lanean hasteko. Zerga gutxiago ordaintzeko bideak aurkitzen ditu beti, besteak beste, herrialde askotan lan egiten duelako.
Aditu askoren iritziz, supermerkatuek eman zieten lehen kolpea herri eta auzoetako dendei. Orain, berriz, Amazonen eredua nagusitzen bada, ez da dendarik geratuko, eta indartsuak ziruditen supermerkatuek ere birmoldaketa gogorra egin beharko dute egoera berriari aurre egiteko.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Apr 20, 2018
Number: 22061285
Source:
Duration: 00:01:39
Number of visits: 599