Docutec Card

BAGOAZ! B1-22- Mendian lar artean

Amaia eta Antton mendi-buelta bat egitera joan dira.

Josuri buruz hitz egin dute, baita bien arteko harremanari buruz ere.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ANTTON.— Orain arte ez dizut inoiz esan: oso gustura nago Josurekin aroztegian.
AMAIA.— A bai?
ANTTON.— Bai, bai. Hasi zenean, ez zekien ezer. Baina asko aurreratu du. Borondate handikoa da.
AMAIA.— Um, oso jatorra da. Eta langilea!
ANTTON.— Sumatzen zaio. Laguntza handia ematen dit eta gurean jarraitzea nahi nuke.
AMAIA.— Fitxaketa ona, beraz.
ANTTON.— Lehendabiziko aldiz ikusi nuenean, ez zitzaidan iruditu moldatuko zenik, baina bai, bai, primeran ari da.
AMAIA.— Tamalez, ez daki noiz arte jarraituko duen. Badakizu beste asmo batzuk dituela.
ANTTON.— Pena ematen dit egun osoko kontratua egiterik ez izateak.
AMAIA.— Horrela ere, ez zenuke ezer lortuko. Berak argi dauka komunikazioan lan egin nahi duela, horretarako atzerrira joan behar badu ere.
ANTTON.— Lastima! Hainbeste gauza erakutsi eta azkenean alferrik!

ETENA

ANTTON.— Aizu, gure artekoa ere kontatu beharko diogu.
AMAIA.— “Gure artekoa, gure artekoa”. Antton, gu ere mantso goaz, eta behar den unean esango diot.
ANTTON.— Eta, zurekin ere fitxaketa ona egin al dut?
AMAIA.— Hori, zuk erabaki beharko duzu.
ANTTON.— Ez dakit ba… zatoz… ondo aztertu behar dut iritzia emateko.
AMAIA.— Entzun behar direnak!
ANTTON.— Ez da harritzekoa! Josurekin zurekin baino denbora gehiago pasatzen dut.
AMAIA.— Horrela al gabiltza oraindik? Ba, zalantzak argitzeko… harrapatu!
AMAIA.— Ondo al zaude?
ANTTON.— Ez.
AMAIA.— Saiatu zutik jartzen.
ANTTON.— Itxoin pixka bat.
ANTTON.— Ez dut uste oinez jaisteko moduan nagoenik.
AMAIA.— Benetan?
ANTTON.— Amaia!
AMAIA.— Bai, bai, barkatu.
ANTTON.— Deitu larrialdietara, mesedez.
AMAIA.— Bai baina hemen ez dago estaldurarik. A bai, 1-1-2ra deitzeko, ez da behar.
AMAIA.— Bai, kaixo, egun on. Begira, Mendizorrotzen gaude pista batean eta nire mutilak orkatila bihurritu du. (…) Bai, bai, saiatu da baina ezin da mugitu, bihurritua gogorra izan da. (…) Ados, bai, eskerrik asko. Oraintxe bertan abiatuko dira.
ANTTON.— Mila esker.
AMAIA.— Zerbait egin dezaket?
ANTTON.— Ez. Bueno, bai.
AMAIA.— Ez!
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Apr 18, 2018
Number: 21985757
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:43
Number of visits: 1126