Docutec Card

Izebaren etxea: haurrak eta adinekoak elkarrekin

Haurrek eta adinekoek elkarrengandik asko ikas dezakete, eta hori ondo dakite "Izebaren Etxea" zentroko arduradunek.

 

“Izebaren etxea” ez da haurtzaindegia, ezta adinekoen eguneko zentroa ere. Edadetuak eta haurrak elkarrekin eta elkarri eraginez egongo diren txokoa da

Andoainen ireki dute zentro hau. Faktoria saioan bertako arduradunekin hitz egin dute. Irratsaio osoa hemen entzun daiteke.

Transcription:[+] Transcription:[-]

MANU ETXESORTU. Segidan, Ane Albisu, Izebaren Etxera hurbildu behar dugu. Izebaren Etxera, ezta?
ANE ALBISU. Bai. Izebaren etxera musu ematera, eta beste gauza askotara…
MANU ETXESORTU. Bale. Bale.
ANE ALBISU. Zer den ezagutzera. Izan ere, umeak eta gurasoak Izebaren Etxean zainduko dizkigute guk ezin dugun tarteetan. Umeak eta adinekoak elkarrekin, alegia. Ez da haurtzaindegia, eta ezta Adinekoen Eguneko Zentroa ere. Izebaren Etxea da. Andoainen ireki dute Izebaren Etxea, Belen Ugartemendiak  eta Amaia Gurrutxagak.
MANU ETXESORTU. Egun on, Belen.
BELEN. Kaixo, egun on.
MANU ETXESORTU. Eta egun on, Amaia.
AMAIA. Kaixo, egun on.
MANU ETXESORTU. Beno, hitz egin behar diguzue Izebaren Etxeari buruz. Ideia berria egin zaigu. Ez dakit, horrelako beste zentrorik, beste tokirik ba ote dagoen.
AMAIA. Ba printzipioz ez. Gu…
BELEN. Hemen behintzat ez.
AMAIA. Guk dakigunez Estatu Batuetan badago horrelako zerbait. Baina Euskal Herrian behintzat badaude elkarteak, badaude horrelako zerbait, antzekoak, baina umeekin lotuta.
MANU ETXESORTU. Ireki duzue lokala, Andoainen, ezta?
AMAIA. Bai. Bai.
BELEN. Maiatzak 6,
AMAIA. 6an, bai, maiatzaren 6an ateak ireki…
BELEN. Ate irekiak egin genituen…
MANU ETXESORTU. Um.Beno, beraz, irudikatu behar dugu tokia, lokala, Andoainen dagoen lokal bat da, Izebaren Etxea jartzen du eta…
BELEN. Bai.
MANU ETXESORTU. Eta barrura sartzen baldin bagara, zer ikusiko ditugu? Ikusiko ditugu haurrak eta ikusiko ditugu adineko pertsonak, aitona-amonak? Denak elkarrekin ikusiko ditugu?
BELEN. Bai. Azkenean gure proiektua han kokatzea, elkarbizitza bezala, gela handi bat izango da, ba haurrak eta… Garai batean bezala, ez? Gu beti erreferente geneukan amona edo ondoan,  orduan generazio desberdinak elkarrekin.
AMAIA. Bai.
BELEN. Hori, hori okurritu zaigu eta …
AMAIA. Eta lokala prestatu dugu etxeko egongela bat izango balitz bezala. Denak han elkarrekin egoteko.
ANE ALBISU. Jende asko egon daiteke behar horretan, ezta? Lanera joan behar du, eta dauzka, alde batetik umeak nonbait utzi beharra eta gurasoak ere bai. Gurasoak eta umeak zaindu beharra, norbaitek zaindu beharra. Hori pentsatu duzue, jendearen erosotasun hori, toki berean utzi ahal izan ditzan bere seme-alabak eta bere gurasoak edo elkarrekin egote horrek izan ditzakeen onurak edo.
BELEN. Biak.
AMAIA. Biak. Bai. Bai.
BELEN. Zeren helduengatik [helduengandik] daukagu pila bat ikasteko. Egunero, egunero, egunero ikasten dugu. Umeei erakusten diegun bezala, helduetatik [helduengandik] oraindik,  oraindik asko daukagu ikasteko.
ANE ALBISU. Ze adinekoentzat umeak sekulako bizi-poza dira, zuk hori etxean ikusi duzu, Belen. Esan duzu ez? laurogeita hamahiru urteko zure ama eta zure biloba txikia elkarrekin edukitzen zenituen etxean. Bizipoz handia ematen die [diete] umeek zaharrei?
BELEN. Pentsatzen dugu baietz.
AMAIA. Noski. Noski.
BELEN. Bai.
ANE ALBISU. Baina adineko horiek, beti ere, klaro… Ez dakit jarriko duzuen mugaren bat, edo kondizioren bat, baldintzaren bat. Oso gaixo daudenak hartu ditzakezue edo?
AMAIA. Hain erraz ez. Hor bai begiratu behar dugula zer-nolako dependentzia daukaten eta.
ANE ALBISU. Baina gutxi gorabehera nahiko ondo dagoena osasunez edo, ez?
BELEN. Bai. Bai.
MANU ETXESORTU. Ba hor Izebaren Etxea. Hemen jendea galdezka da, ea nola jarri zuekin harremanetan. Emango diegu, zera, posta elektronikoko helbidea, izebarenetxea, dena segidan, 16, a bildua (@), gmail.com (izebarenetxea16@gmail.com)
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
May 27, 2016
Number: 2196169
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:03:15
Number of visits: 5304