Docutec Card

Nola eragiten du gure dietak ingurumenean?

Munduan jaten eta ekoizten denak inoiz baino eragin handiagoa du gure ingurumenean. Izan ere, gero eta ageriagoa da janarien ekoizpena kutsadura-iturri handia dela.

Baina zer lotura dago janarien ekoizpena eta ingurumenaren artean? Eta ingurumenean zer ondorio eragiten ditu adibidez okelaren ekoizpenak? Juanjo San Miguelek azalduko digunez okela ekoizteak arrainarenak baino gas kutsakor gehiago eragiten ditu: okela kilo bat lortzeko 500 kilo karbono sor litezke.

Horregatik, ezinbestekoa da ingurumena zaindu nahi baldin badugu, jaten duguna ere zaintzea.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA.- Nazioartean arraina jatea okela jatea baino osasuntsuagoa da, eta gainera, kalte gutxiago eragiten diogu ingurumenari. Horixe dio, esan bezala, nazioartean, Kanada eta Australian, bi unibertsitatek egindako ikerketa-lanak. Okela-ekoizpenak berotegi-efektua eragiten duen gas asko sortzen omen ditu, Juanjo San Migel.

JUANJO SAN MIGUEL.- Animalietatik lortzen ditugun proteinak garrantzitsuak dira gure elikaduran eta proteina horiek lortzeko bideak anitzak dira. Ikerketa honen arabera, arraina harrapatu eta jaki bihurtzeak eragiten dituen gas kutsakorrak askoz gutxiago dira okela-ekoizpenak sortzen dituenak baino. Okela kilo bat lortzeko 500 kilo karbono sor litezke. Jakien ekoizpenak negutegi-efektua eragiten duten gasen laurdena sortzen dute oro har, % 25. Arrantza-industriak, berriz, % 4 besterik ez du sortzen, besteak beste, ontziek erabiltzen dituzten 40 mila milioi litro erregaiak eragindakoa. Unibertsitate hauek egin duten ikerketaren arabera arrain gehiago jan beharko genuke eta okela gutxiago, besteak beste, sardina eta berdel gehiago, arrain hauek animalien jakia egiteko erabili beharrean. Gaur egun, berdela eta sardina batez ere horretarako erabiltzen dute eskari gutxi dutelako.

Jaki-ekoizpena kutsadura-iturri handia da. Adituek diote ondo zaindu beharra dagoela. Horren ondorioz, klima-aldaketa azkartu egingo dugulako bestela. 2050erako 9 mila milioi izango gara gizakiak. Guztientzako jakiak lortzeko basoak kendu beharko ditugu, nekazaritzarako eta larretarako lurrak ugaritu. Horrek eragingo du karbono-isurketa handituko dela, okela-ekoizpenak metanoa gehituko du eta ongarriek kutsadura areagotu. Gure dieta, beraz, erabakigarria izan daiteke ingurumena zaintzeko ahaleginetan.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Apr 16, 2018
Number: 21918037
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:13
Number of visits: 979