Docutec Card

Historian ageri ez diren emakumeak berreskuratzen Iruñean

Historiako protagonista anonimoak beti izan dira emakumeak, eta emakume horietako batzuk erreskatatu nahian ibili gara Iruñeko Parte Zaharreko kaleetan barrena.

Eginkizun hori aurrera eramateko, Ana Díez de Ure historialari eta gidariaren laguntza izan dute Euskadi Irratiko Hiri Gorrian programakoek. Bisita gidatu horretan, Anak azaldu die zer lotura dagoen Iruñeko kale eta historiak ahaztu dituen emakume batzuen artean.

Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA. Anonimoak, ezezagunak historian beti dira emakumeak, eta emakume horietako batzuk erreskatatzera etorri gara gaur Iruñera. Eta erreskatatzen lagunduko digu historialari batek, Ana Díez de Urek. Arratsalde on.
ANA DIEZ DE URE HISTORIALARIA. Arratsalde on.
KAZETARIA. Ana, nora ekarri gaituzu, zein lekutan gaude?
ANA DIEZ DE URE HISTORIALARIA. Gaude Artzapezpiku plazan, Iruñean. Eta gure aurrean dago erromatar-garaiko hilarri bat. Hilarri horretan agertzen dira lehenengo, Iruñearen historian lehenengo emakumeen izenak. Emakumeen izen horiek dira Antonia, Estratia, Festa eta Rústica, eta horregatik etorri gara hona. Hemen, erromatar-garaian zegoen hilerria. Eta oso garrantzitsua da emakumeen historiarako, hemen agertzen direlako lehenengo emakumeen izenak. Eta gainera, hilarri honetan bi emakumeek, Festak eta Rústicak, bere diruarekin egin zuten hilarri hau, bere familia omentzeko. Familia honetan ere beste bi emakume zeuden: Estratia eta Antonia.
KAZETARIA. Ze urtetakoa litzateke?
ANA DIEZ DE URE HISTORIALARIA. II. mendekoa da. 1000 urte geroago, XII. mendean, bildu ziren judutarrak. Hona gotzainak eta erregeak, errege-baimenarekin etorri ziren, hemen, etorri ziren judutarrak, edo judutar-komunitatea eta hemen egon ziren. Eta juxtu plaza honen, honetan zegoen sinagoga. Pilo bat aurkitu ditugu ikerketetan, judutarrak… Oso, batzuk oso aberatsak; maileguak ematen, artisauak… Eta gainera, aipatzekoa da Dueña Encave, alarguna. Alargundu zenean, negozioak eta eduki zituen erregearekin.
KAZETARIA. Orduan gogoan hartu beharreko bigarren emakume-izena Iruñeko historian da Dueña Encaverena…
ANA DIEZ DE URE HISTORIALARIA. Bai.
KAZETARIA. Judutar iruindarra bera. Orain nora eramango gaituzu? Zein beste izen eta abizen erreskatatu behar dugu Historian?
ANA DIEZ DE URE HISTORIALARIA. Merced kalean, II. Errepublika-garaian, hor egon zen Herriko Etxea. Hor, hor biltzen ziren emakume langile asko, eta sozialismora elkartu zirenak. Aipatzekoak dira bi emakume sozialista, eta oso garrantzi handikoak izan direnak. Bat Villafrancakoa, Julia Alvarez de Resano. Julia Alvarez de Resano hori izan zen sozialista, maistra eta abokatua eta Espainiako lehenengo gobernadore zibila emakumea. Bueno, gerra hasi zenean erbesteratu egin behar (izan) zen. Eta gero beste, beste emakume bat, Matilde Huizi, hori ere maistra eta abokatua, hori ere izan zen maila handiko feminista, Clara Campoamorren laguntzaile eta lagun mina, eta hori ere nafarra, hemengoa, Iruñekoa, eta horrek ere erbesteratu egin behar (izan) zuen gerran.
KAZETARIA. Dormitaleria erdikaldera gelditu egin gara…
ANA DIEZ DE URE HISTORIALARIA. Hau da organisten etxea.
KAZETARIA. Bai.
ANA DIEZ DE URE HISTORIALARIA. Eta hemen jaio zen emakume garrantzitsu bat Iruñean, hemengo, hemen maestra bat izan zen, Julia Fernández Zabaleta, eta bera izan zen Emakume Abertzale Batzako sortzaileetako bat. Abertzalea noski, eta oso maistra handia eta ba, oso garrantzitsua. Aipatu ditugu sozialistak, hau izango zen abertzalea…
KAZETARIA. Eta euskaraz irakatsi zuen edo?
ANA DIEZ DE URE HISTORIALARIA. Bai, baita. Bera euskaraz aritzen zen, eta lehenengo ikastola emakume horiei esker sortu zen.
KAZETARIA. Nabarreria kaletik jaitsi gara eta parez pare daukagu gaztetxea, gaur egun gaztetxea dena. [Compañia karrika]
ANA DIEZ DE URE HISTORIALARIA. Izena jarri diote Maravillas Lamberto. Maravillas Lamberto izan zen neskatila bat, Larragakoa, gerra, bueno, gerran, gerra zibilean erail zutena, eta gure sinbolo da, memoria historikoaren sinbolo bihurtu da Maravillas Lamberto. Eta gaztetxeari bere izena jarri diote.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2 / B1
Apr 16, 2018
Number: 21912473
Source:
Duration: 00:04:02
Number of visits: 970