Docutec Card

Ze osasuntsuak diren sandaliak!

Egunero janzten ditugun oinetakoak ondo aukeratzea garrantzitsua da, eta ez itxuragatik bakarrik, baita osasunagatik ere.

 

Elkarrizketa honetan, Kontxi Garmendia fisioterapeutak sandaliak jantzita ibiltzea ze osasuntsu den azalduko digu.

Munduan milioika pertsonek egiten duten moduan, Kontxi ia urte osoan sandaliatan ibiltzen da, eta asko gustatzen zaio oinak libre sentitzea. Nahi baduzu, hemen irratsaio osoa entzun dezakezu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

KAZETARIA 1. Kontxi Garmendia, fisioterapeuta eta terapia kraneosakralean aditua. Arratsalde on!
KONTXI GARMENDIA. Arratsalde on.
KAZETARIA 1. Zu ausartu omen zara biluztera. Oinak biluztera.
KONTXI GARMENDIA. Bai.  Guztiz biluzik eta baita sandaliekin… Bai, baita, biak!
KAZETARIA 2. Eta aspaldi jantzi zenituen sandaliak?
KONTXI GARMENDIA. Beno…
KAZETARIA 2. Hasi zinen sandaliak janzten aspaldi, alegia?
KONTXI GARMENDIA. Bai. Beno, nik ia urte osoan, ahal bada, posible baldin badut erabiltzen ditut. Gero, ja(da), hotz handia egiten baldin badu, bai beno, bai botak edo zapatak janzten ditut. Baina posible denean, sandaliak, eta oso gustura. Eske nik orain ezin dut [ditut] jantzi zapata oso itxiak, edo, edo oso gogorrak, ja(da) ezin dut, behar dut, nire oinak  arnasa, arnasa hartzea. Bestela gaizki pasatzen dut.
KAZETARIA 1. Ze(ren) sandaliak erabiltzen dituzu zuk, esan duzu ia urte guztian zehar, lanerako edo kalerako, eta esan duzu korrika egiteko ere bai? Kirola egiteko ere bai?
KONTXI GARMENDIA. Bai, beno nik lanean zortea daukat, nire kontsulta da, beraz oinutsik egiten dut lana, eta, eta beno, kalean bai ba! Ibiltzeko askotan txankletak eta korrika egiteko ba txankleta hauek, adibidez, ba aproposak dira.
KAZETARIA 1. Esan duzu oinak airean izateak edo behintzat oinak sandaliekin libre-libre eramateak onurak izan badituela bizkarrarentzat eta geuretzat ere bai. Eta zer, ze onura gehiago?
KONTXI GARMENDIA. Beno, nire ustez azkenean gorputz osoak arnasa hartu behar du eta oinak [oinek] arnas hori hartu behar dute ere. Ikusten da, ba izerdi, izerdi-arazoa ez daukazula orduan, eta onddoen,  “pié de atleta”  gauza horiek askoz geyo (gehiago), gutxiagotzen dira, ez? Arazo horiek ez dituzu izaten normalean eta beno… Gero e, erabiltzen baldin badezu [badituzu] txankleta batzuk egokiak, oina eta ba ohitzen da… ba pausua nolabait era naturalagoan ematean [eramatera] zapata bat potoloa eramaten baduzu baino, eta orduan ba hori, ba gure bizkarra pixka bat zuzentzen da, aurkitzen duzu zure “ejea”, zure zentroa, eta errazago da, nolabait, zuzen mantentzea, ez?
KAZETARIA. Zuk esan duzu sandaliarik egokienak direla txorkatilera lotzen diren horiek, ez?
KONTXI GARMENDIA. Bai. Eske azkenean pixka bat da, e oina oso eroso joan behar da. Azkenean txankleta joaten da, oina erlaxatu gabe, joaten da nolabait heltzen, txankleta ez joateko disparatuta, ez?  Eta orduan ez da erlaxatzen guztiz oina.
KAZETARIA. Ba Kontxi Garmendia, fisioterapeuta, eskerrik asko eta gozatu e, guretzat sandalia-sasoia dena, eta zuretzat ba, hanka-hutsik ibiltzeko beste denboraldi bat gehiago.              
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A2
May 19, 2016
Number: 2190347
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:38
Number of visits: 6744