Docutec Card

Nork egin du nire arropa?

2013ko apirilaren 24an arropa-tailerrak zeuden Bangladesheko eraikin batean gutxienez 1.130 lagun hil ziren. Eta ordutik, langile horien lan-baldintzei buruzko kezkak areagotu egin dira.

 

“Nork egin du nire arropa?” Lelo hori erabiliko dute Fashion Revolution mugimendukoek kontsumitzaileen kontzientzian eragiteko prestatu duten kanpainan.

Kattalin Antxia diseinatzaileak kanpaina horri buruzko xehetasun batzuk kontatu ditu mezularia saioan.

Hemen Irratsaio osoa ikus dezakezu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA.- Gaur urteurrenak ditugu gogoan, ikusten duzuen bezala. Eta, beno ba, gertatu diren hondamendiak. 2013ko apirilaren 24an, ez dakit oroituko zareten Bangladeshen zer gertatu zen, Rana plazako zortzigarren pisua goitik behera etorri zela eta han oso modu txarrean lanean ari ziren mila ehun eta hogeita hamalau langile hil zirela. Ehungintzan ari ziren, arropa egiten hain zuzen. Eta harrezkero, ba egun horrekin bat eginez, egiten dira munduan aldarrikapenak, ez dela hori lan egiteko egoerarik onena, eta Fashion Victim esaten zaien horiei ba gogoeta baterako deia ere egiten zaie. Fashion Revolution eguna izango da datorren igandean, eta esate baterako ba, Iruñean hori gogoratzeko mobilizazioa egingo dute bihar bertan.
Kattalin Antxiak ere egin du gogoeta, eta gurekin da momentu honetan Bordelen bizi den aretxabaletar diseinatzailea. Kattalin, arratsalde on!
KATTALIN- Arratsalde on.
ESATARIA. - “Nork egin du nire arropa?”, hori da igandera begira planteatzen duzuen galdera, ezta?
KATTALIN.-  Bai. Bai. Zuk esan duzun moduan ba 2013an Bangladeshen gertatutako istripu horretatik sortutako galdera izan zan (zen), ezta? Ba, hori, tragedia hori gertatuta, jendea galdetzen hasi zelako, eta denok galdetzen hasi ginelako “baina nork egiten du nire arropa” ezta? Orduan, erreakzio horretan zentratuta, ba beno, Fashion Revolution mugimenduak galdera hori hartu du ba bere kanpaina egiteko eta kontzientzia zabaltzeko, ezta?
ESATARIA.- Eta zer proposatzen duzue, zer egin behar da?
KATTALIN.- Proposatzen duguna da Fashion Revolution-etik da e, beno, jantzi zuk armairuan duzun jantzi bat hartzea, alderantziz jartzea, hau da, etiketa bistan duela, eta argazki bat ateratzea, argazki hori sarera igo eta marka horri galdera luzatzea.
ESATARIA.- Izan ere, oraindik ez da oso modu onean ekoizten arropa, nahiz eta Bangladeshen gertatu zena gertatu eta gero ba beno, hor buila asko egin zen, zarata handia atera zen, eta baldintzak aldatuko zirela esan, baina, um, apenas aldatu diren leku askotan ala?
KATTALIN.-  Bai, apenas aldatu dira, baina beno, nik uste dut hor atzealdean gauzak mugitzen ari direla, e! Nik hau esaten dut ba askotan markak ezagutu ditudalako… Orain marka batzuk nahi dut esan, orain urte batzuetatik, ezta?… Eta orain jendea galdetzen hasi denean markeri ez? [sic], (markei ), “baina hau non egiten duzue, eta zein kondiziotan?” Batez ere zein kondiziotan egina dago? Orduan ikusten da erantzutea ez dela hain erraza, ikusten da marka askok eskibatu egiten dutela galdera hori, eta nik uste dut asko preparatzen ari direla, nahi dut esan marka asko preparatzen ari direla hemendik urte batzuetara ba galdera hori erantzuteko kapazak izateko, ezta? Kontuan hartu behar da azkenean enpresak beno, horrelako prozesuak landu dituen enpresa handi batek ba zelako lana egin behar duen hori aldatzeko, ezta?, errotik aldatzeko behintzat.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Apr 29, 2016
Number: 2173017
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:03:13
Number of visits: 4993