Docutec Card

Zein da zure gustuko urtaroa?

Udaberria urteko sasoirik ederrenetakoa da, jende askok oso gustuko duena, baina ikusiko den bezala, urte-sasoi guztiek dute beren xarma.

Udaberri-sasoi bete-betean gaudela aprobetxatu eta kalera atera gara jendeak urtaroei buruz duen iritzia ezagutzeko. Askok oso gustukoa dute udaberria, baina beste zenbaitek nahiago dute, adibidez, udazkena.

Bakoitzak bere arrazoiak emango ditu, eta urtaro bati lotzen diren beren bizitzako pasadizoak ere kontatuko dizkigute. Eta zuk ze urtaro duzu gustukoen eta zergatik?

Transcription:[+] Transcription:[-]

Aurkezlea.- Egun on denoi! Udaberria iritsi zaigu azkenean, eta kalera ateratzea pentsatu dugu jendeari urtaroei buruz zer pentsatzen duten galdetzeko. Galdera batzuk egin dizkiegu. Aizu, zuri ze urtaro gustatzen zaizu gehien eta  zergatik?

MAIDER.- Ba niri uda gustatzen zait. Eguraldi ona egiten du normalean, egunak luzeak dira eta opor-sasoiarekin lotzen dut. Gutxiago estresatzen zara udan, eta eguraldiak gauza desberdinak egiteko aukera ematen dizu.
ANDER.- Izugarri gustatzen zait udaberria: eguraldi ona, eguzkiaren argia, kolore biziak naturan, berdea eta urdina, batez ere. Bizipoza sentitzen dut urtaro horretan, eta animatu egiten naiz.
ANE.- Ba, niri asko gustatzen zait natura nola esnatzen den ikustea. Ziklo berri baten atarian gaudela sentitzen dut eta horrek animoak ematen dizkit kanpoan denbora gehiago pasatzeko. Inguruan jendea ere az al da animatuago ikusten?
 

Aurkezlea. Zer egitea gustatzen zaizu zuri urtaro horretan?
NAIARA.- Eguraldia dela eta beste urtarotan egin ezin daitezkeen gauzak egiten dira. Gauza arruntak dira, baina niretzako oso bereziak. Ba, adibidez arratsaldeko azken ordutako bainuak, hondartzan patata-tortilla afaltzea, gauetan izozki bat janez paseatzea eta horrelakoak.
JON. Ba, goizeko hamarrak arte ohean geratzea. Hori bai ederra!
 

AURKEZLEA.- Eta gutxien-gutxien zein da gustatzen zaizuna?

ANE.- Gutxien gustatzen zaidan urtaroa, ba, negua, ze neguan ezin izaten ditut baserriko lan horiek eta egin. Gainera, egunak laburragoak eta ilunagoak dira eta horrek tristura ematen dit. Beti etxe zuloan sartuta.
JON.- Urte-sasoia baino gehiago, azaro-erditik aurrera edo arratsaldeko seietarako iluntzen hasten denean. Hori da gutxien gustatzen zaidana. Tristura ematen dit.

(1:58-04:13)


AURKEZLEA.- Eta bukatzeko, zuk urtaro bati lotutako pasadizo bat kontatuko diguzu?

ANE.- Ba, gaur egun geroz eta gehiago gogoratzen ditut udaberriarekin? lotutako oroitzapen eta pasadizoak: nola elkartzen ginen baserrian belar-lanak egiteko,  nola egoten ginen kukua entzuteko zain, nola gustatzen zitzaigun gereziak jatea. Gure auzoan gainera, artzain bat bizi zen eta han egoten ginen umetan arkumeei begira, pozez txoratzen.
ARANTXA.- Ba, pasadizoak? Bururatzen zaidana da, gaztetan, beno, gaztetan, edo umetan esango dut ze lehenengo aldia 11 urte nituela izan zen. Hilabetez edo Frantziara joaten nintzen. Etxetik kanpo hilabete pasatzea beste familia batekin, hasieran oso gogorra egin zitzaidan baina oso oroitzapen onak utzi zizkidan, era berean…
JON.- Udan ere badaki euri-zaparrada galantak botatzen, eta Bilboko uholde ospetsuak izan zirenean, Gipuzkoako goierrin ere han ibili ginen lokatzak kentzen kaleetan. Gure etxean igogailua hartzeko 6 bat eskailera igo behar dira, eta ura igogailuraino igo zen, eta handik gora ere bai.
JUANPE.- Hola igual, oroitzapen berezirik ez daukat, baina, hor ere dauzkadan oroitzapen on guztiak e eguraldiari, edo.. uda-giroari lotutakoak. Ba, oporrak, txikitako auzoko jolasak, gauean kalean berandu arte gelditzen ginenekoak.
 

AURKEZLEA.- Kontatuko al diguzu urtaro bati lotutako pasadizo bat?

ANDER.- Gogoan dut udako oporretan Jacako kanpin batera joaten ginela Seat 850 batean: umez eta trastez beteta. Nola egin genuen kantuan, nola joan ginen han-hemen geratuz. Oroitzapen politak, benetan.
MAIDER.- Ba, begira, lehendabiziko aldiz elurretara nire osabarekin eta lehengusuekin joan nintzen. Aldapatxo bat jaisteko lera batean jarri eta errekatxo batera erori nintzen lehenengo hamar minutuak pasatu baino lehen. Blai egin nintzen, eta hotzez dardarka, auto barnean sartuta eman nuen goiz osoa.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A2
Apr 13, 2016
Number: 2158664
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:04:13
Number of visits: 4827