Docutec Card

Gu baino hobeto dagoena, tunante galanta (A2E24)

Josu, June eta Amaia hondartzan daude. Atsedenaldia, hainbesteko lanaren ostean. Bero egiten du, eta izozkia jateko banatzaileari deitu diote.

Transcription:[+] Transcription:[-]

JOSU.— Hau bizimodua! Bazen garaia lasai egoteko!
AMAIA.— Bai, aurten uda laster iritsi da. Hau da eguzki ederra!
JUNE.— Ideia bikaina izan da hondartzara etortzea, Amaia.
AMAIA.— Iaz uda osoan ez ginen hondartzara elkarrekin etorri.
JOSU.— Ez, euri dezente egin zuen. Ez zegoen girorik hondartzarako.
AMAIA.— Ba aurten ahalik eta gehiena aprobetxatu behar dugu.

ETENA
IZOZKI-BANATZAILEA.— Izozkiak! Laranja eta limoizkoak; almendradunak, crocanti, txokolatezkoak! Ez merkeenak, bai onenak!
JUNE.— Nik izozkia erosiko dut. Zuek nahi al duzue?
AMAIA.— Nik bai, June, txokolatezkoa. Tori dirua.
JUNE.— Utziko didazu gonbidatzen, ezta? Aizu, egun on!
IZOZKI-BANATZAILEA.— Egun on, bai. Zer nahi duzue?
JUNE.— Bi izozki: bata txokolatezkoa eta bestea almendraduna.
IZOZKI-BANATZAILEA.— Mmmm... hementxe. Hartu.
JUNE.— Zenbat da?
IZOZKI-BANATZAILEA.— Lau eta berrogeita hamar, faborez. (...) Mila esker. Agur! Izozkiak! Laranja eta limoizkoak!

ETENA
JUNE.— Mmmmmm! Ze goxoa! Nahi duzu pixka bat, Josu?
JOSU.— Ez, ez zaizkit horrelakoak gustatzen.
AMAIA.— Nolakoak jaten dituzu zuk?
JOSU.— Izozki batzuk esnearekin egiten dira, eta beste batzuk urarekin. Esneak kalte egiten dit, eta nahiago ditut urarekin egiten diren izozkiak: laranjazkoak, adibidez.
JUNE.— Saltzaileak badauzka horrelakoak.
JOSU.— Badakit, baina… Hain zaila al da ulertzea orain ez dudala izozkirik nahi?
AMAIA.— Lasai, gizona, ez du merezi horrela jartzea.
JUNE.— A ze umorea! Nik lagundu egin nahi nuen, baina...
JOSU.— Arrazoi duzue, barkatu nire zakarkeria.
JUNE.— Bai, lasai. Amaia, bazatoz itsasertzera, paseo bat ematera?
AMAIA.— Bai, goazen!
JUNE.— Segituan bueltatuko gara.
JOSU.— Ados, agur! Kaka zaharra!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A2
Apr 13, 2016
Number: 2158510
Source:
Duration: 00:02:23
Number of visits: 1704