Docutec Card

Krimen perfektua

Posible al da perfektua den krimena antolatzea?

Agatha Christie idazleak ideia bat emango digu Teknopolis saioko bideo honetan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- 1924. Idazle bat bere idazmakinaren aurrean dago. Begirada atsegina du, lasaia, baina buruan ideia bihurri bat dabilkio. Maltzurra, egia esan. Hilketa bat egiteko plan perfektua asmatu berri du. Plana betetzeko, hiltzaileak ez du krimenaren tokian egon behar.
Idazlearen ezizena Agatha Christie da. Biktimak opera bat entzungo du irratian. Hiltzaileak (zein den ez dugu esango) gas hilgarri bat utziko du kristalezko ontzi fin baten barruan. Irratiko ahotsak ontzia puskatuko du, gasa askatu eta biktima hil egingo da. Plan perfektua, baina egin liteke halakorik?
Ahots indartsu batek puska dezake kristalezko kopa bat, baina ez da indar-kontua bakarrik, erresonantzia –kontua ere bada. Kopak kantuaren maiztasunarekin erresonatzen du. Hau da, bibratzen hasten da eta erresonantziaren ondorioz, bibrazioaren anplitudea handitzen joango da kopa puskatu arte.
Erresonantzia ez da soinu ozenaren efektu bat. Bi gauzek erritmo berean bibratzen badute, maiztasun berarekin, alegia, bibrazioa berez anplifikatzen da. Bi gauza horiek soldaduen desfile bat eta zubi bat izan daitezke. Edo eraikin bat eta haizea. Edo ume baten hankak eta zabu bat. Edo gitarra-hari bat eta erresonantzia-kaxaren barruko airea. Guztietan, efektua bera da.
Badago bi hari joko dituen biola mota bat, biola d’amoreren goiko hariak jotzean, behekoek erresonantzia bidez soinu egiten dute.
Erresonantzia fenomeno ezaguna da. Hala ere, hasierako galdera ez zen horri buruzkoa. Jakin nahi genuen ea posible ote den erresonantzia erabiltzea norbait hiltzeko., Agatha Christiek proposatu zuen moduan. Seguruenik bai, baina irratia oso ona izan beharko da eta kristala ere oso fina eta egokia.
Harritzekoa litzateke hain tresna perfektuak etxe batean izatea. Are harrigarriagoa 1924an.
Hala ere, batek daki!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1
Apr 4, 2016
Number: 2146506
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:19
Number of visits: 2555