Docutec Card

Jengibrearen jatorria eta onurak

Jengibrea osasunerako hainbat onura dituen janaria da, eta zapore berezia duen arren, jende askoren dietan ospe handia ari da hartzen.

Baina zer dakigu landare ospetsu honi buruz? Diotenez, garai batean jengibrea ardoari edo sagardoari ere botatzen omen zitzaion. Jakoba Errekondok azalduko digu zein den bere jatorria. Horrez gain, dituen ezaugarri eta propietateei buruz hainbat bitxikeria kontatuko dizkigu.

Entzun hemen irratsaio osoa.

Transcription:[+] Transcription:[-]

JULEN TELLERIA.- Azkena zurekin kurkumari buruz aritu ginen hizketan, Jakoba, ezta?
BESTE BAT.- Currytik, hori da.
JULEN TELLERIA.- Currytik abiatu eta kurkumara iritsi ginen…
JAKOBA ERREKONDO.- Curryaren osagaietako bat zen...
JULEN TELLERIA.-.- Nagusiena, ezta?
JAKOBA ERREKONDO.- …eta gaurkoa, beste bat, bigarren bat, jengibrea.
JULEN TELLERIA.- Eta jo, gure inguruan, behintzat azken boladan, zenbat jengibre ari gara ikusten, eta batez ere usaintzen…
JULEN TELLERIA.- Zer da jengibrea, Jakoba?
JAKOBA ERREKONDO.- Bueno, bada, jengibrea da osasunarekin eta gorputza berritzearekin eta biziberritzearekin lotutako janari bat. Aspaldidanik.
BESTE BAT.- Bai.
JAKOBA ERREKONDO.- India aldetik dator. India da gaur egun ere munduko produktore handiena, eta aspalditik fama ikaragarria du. Han bertan, baina baita ere Europan. Dagoeneko griegoek (greziarrek) eta erromatarrek eta ekartzen zuten. Pentsa! Berez da ba gutizi bat…
JULEN TELLERIA.- A, Bai?
JAKOBA ERREKONDO.- Ba, garai batean, espezia bat.
TELLERIA.- Gutizi bat?
JAKOBA ERREKONDO.- Bai. Gaur egun oso merkea da. baina bere garaian, pentsa, espedizioak antolatzen ziren bera ekartzeko.
JULEN TELLERIA. - A, bai?
JAKOBA ERREKONDO.- Bai. Bai. Bai. Bai. Eta noski, bere, bere lurruna edo bere aromagatik erabiltzen da, eta baita ere bizia delako, pikantea delako. Aber, gordinik dagoenean, berde dagoenean, gutxi, oso gutxi. Lehortzen doan eran, orduan eta biziagoa.
BESTE BAT.- Bale.
JAKOBA ERREKONDO.- Metro bete edo horrela egiten den landare bat da, kainabera bat balitz bezala gutxi gorabehera…  Eta lurpean errizoma bat edo sustrai lodikote bat du, eta hori da aprobetxatzen duguna.
JON GOTZON.- Errizoma esan duzu?
JAKOBA ERREKONDO.- Bai. Errizoma bat, iraunkorra da. Orduan, etengabe hazten da.
JULEN TELLERIA.- A, bai?
JAKOBA ERREKONDO.- Urte betean puja botatzen du, ihartzen da, hurrengo urtean errizoma horrek berak beste puja bat botako du, eta abar. Gero eta…
BESTE BAT.-  Agradezitua (esker onekoa) da, gainera.
JAKOBA ERREKONDO.- Bai. Gero eta handiagoa. Esan dugun bezala, India aldetik dator eta esan dugun bezala, aspalditik ekartzen da eta gauza pila batetarako erabiltzen da. Entsaladetan erabiltzen da hostoa bera, baina baita ere, jengibrearen errizoma bera. Gozogintzan, ardoak, garagardoak egiten dira, gozokiak, gailetak…
JULEN TELLERIA.- Jakin nahi nuen, hori, Jakoba, ze propietate dauzkan guretzat, gizakiarentzat.
JAKOBA ERREKONDO.- Bueno da bixigarria, eta bueno, propietateetara joanda, bada, adibidez, greziar zaharrek, ez? esaten zuten bere, bere eragin nagusiena zela afrodisiakoa izatea.
JULEN TELLERIA.- A, bai?
JAKOBA ERREKONDO.- Horregatik oso espezie famatua zen, oso. Adibidez, japoniarrek eta, asko hartzen dute hau. Asko. Batez ere edari, edari bezala erabiltzen dute, oso digestiboa (digestio-laguntzailea) delako, laguntzen du digestioan. Orduan gauza fuerteak jaten dituztenean, mariskoa edo horrelako gauzak, beti ondoren edari hau hartzen dute. Ura epeldu, ur horretan jengibrea, batez ere “rallatuta” (birrinduta), egokiago da “rallatuta”, batzuk xerra mehe-mehe eginda eta egiten dute, baina hobea da “rallatuta”. Eta limoia, eta ezti-tanta bat nahi izanez gero… bestela, jengibrea soilik. Buruko minak eta kentzen ditu. Orduan, bada, oso-oso ona. Eta txistua sortzen du. Hau ere oso inportantea da.
JAKOBA ERREKONDO.- Adibidez, zuek e, lan asko egiten duzuela ahotsarekin eta…
AHOTSAK.- Bai.
JULEN TELLERIA.- Asko hitz egiten dugu guk.
JAKOBA ERREKONDO.- Ba laguntzen du txistua sortzea eta hidratatzea (sortzen eta hidratatzen).
BESTE BAT.- Hori da.

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B1
Mar 22, 2018
Number: 21239852
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 03:13
Number of visits: 2367