Docutec Card

Internet bidezko erreserba (A2E18)

Amaia eta Josu Interneten dabiltza, bidaia baterako erreserba egiten.

 Lagun-kuadrillarentzat etxe bat erreserbatu nahi dute udaran joateko, hondartzatik gertu.

Transcription:[+] Transcription:[-]

AMAIA.— Egin al duzu inoiz bidaia baten erreserbarik Internetez, Josu?
JOSU.— Ez, badakit nola funtzionatzen duen, baina orain arte ez dut horrelakorik egin.
AMAIA.— Orduan, zergatik esan zenuen guk biok egingo genuela oporretako etxearen erreserba?
JOSU.— Bakoitzak lan bat egin behar duelako: Alexek eta Junek furgoneta alokatu behar dute; Oierrek eta bere lagun batek surfeko taulak prestatuko dituzte; eta zuk eta nik etxearen erreserba egingo dugu.
AMAIA.— Ondo da. Begira, niri gehien gustatzen zaidan webgunea hau da: Goazen!
JOSU.— Bidaiak erreserbatzeko?
AMAIA.— Bai, goazen.com, bidaiak, etxe-alokairuak... nahi duguna.
JOSU.— Ederki! Goazen ba!

AMAIA.— Gogoratzen zara zer esan genuen atzoko bileran?
JOSU.— Ea ba. Uztaileko lehen hamar egunak hartuko ditugu; sei lagun joango gara; hondartza bat aurkitu behar dugu Andaluzian, surfa egiteko; eta alokatuko dugun etxeak itsasotik oso gertu egon beharko du.
AMAIA.— Hori burua, motel! Ba datu horiekin... Begira, Hierbabuena hondartza, Barbate ondoan.
JOSU.— Ea, bilatu Google Maps-en.
AMAIA.— Oraintxe.
JOSU.— Jar ezazu sateliteko ikuspegia.
AMAIA.— Ados.
JOSU.— Hurbildu gehiago.
AMAIA.— Horrela? Sekulako hondartza da!
JOSU.— Bai, ederra!
AMAIA.— Nahiko lasaia ematen du.
JOSU.— Hobeto. Orain etxearen erreserba. Sartu webgunean. Barbaten bertan, ados?
AMAIA.— Bai, nagusi!
JOSU.— Kanpo aldean dagoen etxe hori ez dago batere gaizki. Begiratu libre dagoen.
AMAIA.— Mesedez.
JOSU.— Mesedez, zer?
AMAIA.— Mesedez eskatzeko.
JOSU.— A, barkatu!
AMAIA.— Egin nahi duzu zuk bilaketa?
JOSU.— Ez, ez, ez, oso ondo ari zara.
AMAIA.— Horixe, hitzez hitz betetzen ari naiz esaten duzun guztia. Bai, libre dago.
JOSU.— Bikain! Egin erreserba!, azkar!
AMAIA.— Nagusi, bai, nagusi!
JOSU.— Ai, bai. Neska, barkatu, neska!
AMAIA.— Tira, deitu besteei eta esan aurkitu dugula etxea. Bitartean, erreserbaren prozesua amaituko dut!
JOSU.— Printzesa, bai, printzesa!
AMAIA eta JOSU.— Kar-kar-kar!

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A2
Feb 26, 2016
Number: 2117541
Source:
Duration: 00:02:40
Number of visits: 2065