Docutec Card

Oier eta maitasuna (A2B15)

Josu eta Amaia sukaldean daude. Bien arteko elkarrizketan Oierri buruz hitz egingo dute, Josuk uste baitu Amaia gustatzen zaiola. Amaiak, ordea, kontrakoa pentsatzen du.

Transcription:[+] Transcription:[-]

JOSU.— Bueno, bueno, Amaia, zer moduz doaz gauzak Oierrekin?
AMAIA.— Zer? Adarra jotzeko gogoz?
JOSU.— Ez! Serio galdetu dizut.
AMAIA.— Ez dut ezer jakin nahi berarekin.
JOSU.— Ba mutil jatorra da eta bere gustukoa zarenez...
AMAIA.— Ez esan txorakeriarik!
JOSU.— Gainera, nahi duzunean, berarekin motoz joateko aukera daukazu. Paseo polita, kosta aldera. Hondartzara joan, eguzkia sartzen ikusi, une erromantikoa bizi...
AMAIA.— Josu, eman egingo dizut!
JOSU.— Ez da egia, ala? Bera gustura joango da zurekin…
AMAIA.— Mahaia bakarrik jarri nahi duzu?
JOSU.— A, ez, ez, ez. Egia da, barkatu.
AMAIA.— Hobe duzu, bai.
JOSU.— Baina oso jatorra da: altua, guapoa, garbia. Bikote polita izango zarete.
 
ETENA
 
AMAIA.— Ba begira, Oier eta ni lagun onak izango gara.
JOSU.— A, bai?
AMAIA.— Bai, segur aski ez gara elkarrekin motoz joango, baina ondo moldatuko gara.
JOSU.— Eta hori?
AMAIA.— Bueno, aurrekoan esan zidan... pisukide batekin txoratuta dagoela!
JOSU.— Horixe, zurekin!
AMAIA.— Ez! Esan zidan mutilak dituela gustuko.
JOSU.— Mutilak? Bai zera! Ondo ezagutzen dut.
AMAIA.— Ez du ematen, ba.
JOSU.— Adarra jotzen ari zara!
AMAIA.— Josu, uste dut Oier zurekin maiteminduta dagoela.
JOSU.— Horixe bakarrik falta da!
AMAIA.— Bai, bai, zure ondoan egoteko etorri zen pisu honetara bizitzera.
JOSU.— Baina, baina oso jatorra da eta.
AMAIA.- Bai.
JOSU.- Nola pentsatuko du niri mutilak gustatzen zaizkidala?
AMAIA.— Ez dakit ba!
OIER.— Kaixo!
AMAIA.— Ui, kaixo, Oier!
OIER.— Ui, Josu, zer aurpegi txarra duzun. Zer pasatu zaizu?
JOSU.— Ezer ez, ezer ez.
AMAIA.- Gero arte!
OIER.- Aio!

 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A2
Jan 26, 2016
Number: 2091561
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 02:25
Number of visits: 989