Docutec Card

Kontsumo-taldeen gorakada

Kontsumo-taldeek gorakada nabaria izan dute azken laupabost urteotan eta ondorioz, gero eta gehiago dira barazkiz hornitutako saskiak jaso nahi dituzten bezeroak.

Asteroko otarrak batik bat barazkiz hornitzen dira, baina gero eta gehiago dira esneki, ogi edota okelekin osatzen dituztenak, baserritar desberdinekin elkarlanean.

 

 

 

 

 

 


 

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Kontsumo-taldeentzat baratzetik bildu eta sukaldera zuzenean. Saski hau baino ez tarteko.
Baserritarra.- Orain Ordiziara joango gara, eta bertan juntatuko gara taldekide guztiak eta banaketa egingo dugu.
Esataria.- Berdeaz gain, gero eta kolore anitzagoz hornitzen.
Baserritarra.- Bada, mermeladak, zukuak ere izaten dira. Horretaz gain, haragia ere egiten dute ekologikoan, ogia dela edo zereala dela edo kanpotik ekarritako olioa edo…
Esataria.- Gehiena ortutik dator oraindik ere. Kasu honetan, Zegamako baserritik.
Baserritarra.- Alde batetik, koliflora, lonbarda bat ere bai, kalabazatxo bat ere bai, azlegatxo batzuk ere plantatuko dizkiogu, eskarola eta azkenik, porrua. Baratxuri fesko bat, hori kutixia bezala.
Esataria.- Astero 1.200 otar Gipuzkoako 60 kontsumo-taldeentzat, beste hainbeste baserritarren eskutik. Taldeen ideiarekin pozik, baina Josetxok ehuneko 80tik gora azokan saltzen du oraindik, ekologikoa betiere.
Baserritarra.- Ez daukala ez inongo kimikorik, natura bera zaintzen dela, biodibertsitatea, bada, abantaila guztiak.
Kontsumitzailea.- Horrelako taldeak mundu osoan aurkitzen ditugu, hasi Japoniatik eta bueno, Ameriketan ere, Hegoameriketan pila bat daude, bai.
Esataria.- Ordizian, hiruhileko kuota ordaintzen dute, 135 eurokoa, urte osoan bezero izaten jarraitzeko konpromisoaz eta garaian garaiko barazkiak hartzekotan.
Kontsumitzailea 2.- Bai, gero, uda aldean, beti, bada, tomatea, kalabazinak, letxuga gehiago eta horrela. Eta gero neguan, bada, aza, aza, aza, azelgak eta… gure etxean beganoak gara, beraz, oso ondo etortzen zaigu hau, ze berdura asko jaten dugu.
Esataria.- Amona ez dute jada beganoa bihurtuko, baina horreek ez du esan nahi barazkiei muzin egiten dienik.
Amona kontsumitzailea.- Porruak niri gustatzen zaizkidan bezalakoak, mehe samarrak. Baratxuri freskoak, tortilla egiteko, oso goxoa, baserriko arrautzekin.
Esataria.- Hurrengo urratsa, Zaldibian kontserban ontziratzeko azpiegitura martxan jartzea, barazkiak are patxada handiagoz disfrutatu ahal izateko.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jan 18, 2016
Number: 2083743
Source:
Dialect:
  • Nahasia
Duration: 02:15
Number of visits: 4918