Docutec Card

Dislexiak haurren autoestimuan eragiten du

Familia eta irakasle askorengan makina bat buruhauste eragiten dituen arazoa izaten da dislexiarena.

 

Ainara Romero, Haur Hezkuntzan lizentziadunak, dislexia duten haurrei laguntzeko Berni.dalata.net softwarea sortu du. Elkarrizketa honetan, Ainarak sofwarearen zenbait xehetasun emateaz gain, dislexia zer den eta zer nolako ondorioak sortzen dituen azalduko digu Faktoriako irratsaio honetan.

Transcription:[+] Transcription:[-]

MANU ETXEZORTU.- Zenbait umeri eskolako edukiak sakonean ulertzea kosta egiten zaie, aspertu egiten dira klasean irakasgaien haria galtzen dute edo irakurtzerakoan letrak ordezkatzen dituzte edo silabak jan. Fenomeno hauek berez ez dute zertan arazo bat islatu behar, baina zenbait kasutan hauen atzean Lierni Ibargutxi dislexia aurkitzen da.
LIERNI.- Bai, horrela da. Irakurketa eta idazketaren ikasketaren arazo bat da dislexia. Normalean lehen hezkuntzan antzematen da, umeek Derrigorrezko hezkuntza hasten dutenean. Dena den, ikerketek diotenez haurrak txikiagoak direnean ere iragar dezakegu haurrek etorkizunean dislexia garatuko ote duten. Ainara Romero haur-hezkuntzan eta psikologian lizentziaduna, EHUn ikertzaile da. Hain zuzen ere, doktore-tesian irakurtzeko zailtasunak dituzten haurrak laguntzeko software bat garatu du: Berni.dalata.net deitzen da software hau. Bertan, jokoen bidez, irakurketa-zailtasunei aurre egin diezaiekete haur-hezkuntzako umeek.
MANU.- Gurekin Ainara Romero. Ainara, egun on, zer moduz zaude?
AINARA ROMERO.- Egun on, ondo-ondo.
MANU.- Argi ditzagun lehenik eta behin zenbait puntu. Dislexia zer da? eta normalean zein adinarekin antzematen da dislexia, Ainara?
AINARA.- Beno, dislexia da irakurtzeko zailtasun bat, eta berez ez da irakurketaren ulermenean edo zentratzen. Zentratzen da, beno ba, hitzaren ezagutza horretan. Dislexia duten haurrek zailtasunak dituzte idatzitako hitz hori errekonozitzeko. Eta beno, eta berez detektatzen da, normalean Lehen Hezkuntzako lehen zikloa bukatu eta gero.
MANU.- Uhm eta irakurtzeko zailtasunak dituen haur batek zer problema eduki ditzake? Zer kalte ekar dezake horrek Ainara?
AINARA.- Beno, batez ere, beno, maila akademikoan atzerapen kurrikularra, baina beno nik uste dut eta garrantzitsuena eta agian ni gehien inpaktatu nauena, eta hau ikertzera eraman nauena izan da beraien arazo emozionalak ez? Ba, hori 8, 9 normalean beranduago izaten da, 9 edo 10 urterekin ba dislexia identifikatzen denean, bai, irakurtzeko zailtasunak dituzte, maila akademikoan ere atzerapen bat daukate, atzerapen kurrikular bat, baina beno, emozionalki beraien autoestimua oso baxua da, hezkuntzarekiko baita desmotibazio itzelak izaten dituzte. Eta hori berreskuratzea edo oso zaila izaten da.
LIERNI.- Eta zuk sortutako edo garatutako softwarea hori beno, aurreraxeago lantzeko da ezta? Aipatu dugun bezala, ba aipatu dituzun hiru zeinu horiek edo agertzen direnean, edo ikusten direnean, Berni.dalata.net Esan dugu helbidea ezta? Eta zer aurkituko dugu bertan? Zer da, jokoak, ariketak..
AINARA.- Beno, bai, da joko bat, bost maila, zailtasun-maila ditu eta maila bakoitzean ba umeak telesaio bateko bideo txiki bat izango du bost edo zazpi minutukoa eta gero lau joko-mota aukeratzeko ez?
MANU.- Zer da? Etxean erabiltzeko materiala, eskolan erabiltzeko softwarea, zertarako da?
LIERNI.- Nik berez, diseinatu nuen eskoletan erabiltzeko bai? Tutoreak baliabide bat izateko, halako zeinuak ikusten dituztenean ba martxan jartzeko beraien geletan eta gainera, ikasle guztiekin, ez bakarrik arazo hauek dituzten haurrekin. Baina, noski, etxean ere erabil daiteke, eta batez ere gomendagarria izango zen dislexiak dituzten haurren neba-arrebentzako ez? Ze badago hor osagai genetiko bat, eta beraientzako ere oso onuragarria izango zen.
 

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

C1 / B2
Jan 8, 2016
Number: 2073632
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 00:03:51
Number of visits: 4241