Docutec Card

Urte berri, asmo berri

Urte berria iristearekin batera, berritu egiten ditugu gure asmo eta ilusioak. Urtero errepikatu ohi ditugunak, gehienetan.

Audio honetan, zenbait gaztek kontatzen dute nolakoa izan den pasatu berri den urtea, eta zer eskatzen dioten urte berriari.

 

 

 

 

Transcription:[+] Transcription:[-]

ARRATE HERNANDEZ. Kaixo, Manu.
MANU ETXEZORTU. Urte berriari begiratu beharko diogu, ezta, Arrate?
ARRATE. Bai, mm!
MANU ETXEZORTU. Urte berriari begira mundu guztiak izaten ditu kezkak, desioak, motibazioak, bere buruari jartzen dizkion helburuak, eta gaur…
ARRATE HERNANDEZ. Egin dezagun urterokoa, begira dezagun atzera: nolakoa izan da 2015a?

MUTILA 1: Bueno, desberdina izan dela esan liteke, baina, bueno, asko ikasi det [dut], eta momentu bakoitzetik saiatu zeozer ateratzen eta zeozer ikasten.
NESKA 1: Besteak bezala, beste urte bat.
NESKA 2: Oso urte ona izan da niretzat, gauza politak gertatu zaizkit eta ezer txarra. 2015a primerakoa izan da.

ARRATE HERNANDEZ. Bueno, orokorrean, iruditu zait irribarrez gogoratu dutela 2015a, eta guk ere bai eguraldi onetik hasita, orokorrean urte ona izan dugu, ezta? Eta horregatik izan dadila 2016a aurrekoa bezain ona edo hobea.

NESKA 1: Ni Madrilen ikasten ari naiz eta nahiko nuen [nuke] lan bat aurkitu edo halako zerbait nire gurasoei laguntzeko karrera ordaintzen eta gastuekin. Nire preokupazio nagusiena hori da oraintxe.
MUTILA 1: Azkenean, gurearekin gustura egotea eta gure hau konpartitzeko norbait bilatzea. Toleranteagoa izatea.
MUTILA 2: Ahalik eta onena izatea eta, besterik gabe, datorrenari aurre egiten jakitea, datorrena datorrela.
NESKA 2. Orain Erasmus-en nago, beraz, ondo pasatzea, lagun asko egitea, kultura berri bat ikastea: nolakoak diren…
MUTILA 3: Osasuna, maitasuna eta askatasuna, ez? Ez, bestela, ba hori, etorkizunari begira herri honek martxa hartzea eta bere bidea jorratzen hastea, ez? Gazte eta herritar guztiontzako ba bizitza duina izateko aukera eta…

ARRATE HERNANDEZ. Nik esango dut, bata edo bestea izan, John Lennonek esaten zuen bezala, bizitza beste plan batzuk egiten saiatzen ari garen bitartean gertatzen den hori denez,
MANU ETXEZORTU. Bai.
ARRATE HERNANDEZ. Bizi gaitezen.
MANU ETXEZORTU. A bizitza da beste plan batzuk egiten saiatzen ari garen bitartean gertatzen dena?
ARRATE HERNANDEZ. Bai. Norbera –baina baita albokoa, herria, gizartea eta mundua orokorrean– zoriontsu egiten duen hori ba hori izan dadila, benetan, mugituko gaituen motorra.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Jan 7, 2016
Number: 2072606
Source:
Duration: 00:02:13
Number of visits: 3501