Docutec Card

Euskaldun berria kalea

2015eko Euskararen Nazioarteko Eguna ospatuko da gaur, urtero bezala, abenduaren 3an. Aurten, euskaldun berriei zuzendutako aitorpena egin nahi izan da.

Euskaldun berria kalea euskaldun berri diren guztiei eskerrak emateko ekimena da. Euskara ikasi izanari esker, euskaldun berriek denoi ahalbidetzen digute gure hizkuntza erabiltzen jarraitzea. Etxean, lanean, lagun-artean eta kalean. Kalean, batez ere.
Kalean euskaraz mintzatzera animatzeko ordua da. Berritasuna aberasgarria delako pertsonontzat, hizkuntzentzat. Ikasi, motibatu, ausartu, hobetu, ezagutu eta hitz egitea erabakitzeak duen balioa kalkulaezina da.
Euskaldun berriak gure hizkuntza eta gure bizimodua berritzen duten euskaldunak dira, euskararen taupada dira, eta kalea beraiena da. Horregatik, kalea eskaini nahi diegu.
http://www.euskaldunberriakalea.eus/

Transcription:[+] Transcription:[-]

Esataria.- Kalea, kalea ez dute espaloiek osatzen. Zebrabideek, seinaleek, jakin gabe nora goazen.
Kale nagusia, pasealekua, etorbidea, amaiera gabeko bide ezkutua… kalea ez da soilik ikusten duguna, geziak agintzen duen hura.
Kaleak ez dira hormak, portalak, baldosak, semaforo eroak. Kalea istorioek eraikitzen dute.
Zenbat ostiko baloiari pareta horren aurka! Bizikletatik eroriz altxatzen ikasi genuen plaza.
Kalea bizitza da, pausoak gidatzen dituzten bihotz-taupadak. Hitzak, soinuak, mar-marrak, oihuak, isileko barre-algarak…
Kalea aio! batek osatzen du. Aupa!, Kaixo! Zer moduz?
Kaleak begiradak dira. Bi muxu, besarkadak, sorbalda ukitzea, irribarreen diztira…
Kuadrilla eta desira. Norbera izatea, hitz egitea, barruko doinua kanporatzea.
Ingurukoak agurtu, oroitzapenak dastatu, usaindu, ukitu, gozatu.
Ertzean kokatu eta debekua, ezetza ahaztu.
Kaleek pertsona baten garrantzia gordetzen dute, data ahaztezin bat, bihotzez egindako aitorpena.
Kaleak dira benetako hedabideak.
Kale hau eskerrak emateko modua da.
Eskerrik asko zerbait berria ikasteari ekiteagatik, zerbait berri hori munduko hizkuntza zaharrenetarikoa bada ere.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Nov 16, 2015
Number: 2033774
Source:
Dialect:
  • Batua
Duration: 01:22
Number of visits: 6670