Docutec Card

Nola egiten duzu lo?

Nola egiten duzu zuk lo? Zein da zure lo egiteko postura: albo batera, ahuspez, gora begira..? Diotenez, lotura omen dago lo egiteko postura eta nortasunaren artean.

Gai horri buruz hitz egingo dute Gaztea irratiko audio honetan. Bertan, azalduko dute lo egiteko postura bakoitzak zer adierazi nahi duen.

Transcription:[+] Transcription:[-]

ESATARIA GIZONEZKOA 1. Nola egiten duzu lo? Lo egiterakoan zein da zure postura? Bueno, eta entzuleek ere aukeratu ditzaten beraien posturak nik aipatuko ditut zeintzuk diren eta hartara ja situatu egiten zarete. Bueno, bata, lehendabizikoa, hau da, albo batera eginda.
ESATARIA GIZONEZKOA 2. Kostaduz.
ESATARIA GIZONEZKOA 1. Eta almohadaren azpian esku bat sartu eta gero bestea aurpegiaren parean dugula, gutxi gorabehera
ESATARIA EMAKUMEA 1. Eta almohada besarkatuta.
ESATARIA GIZONEZKOA 2. S bat egiten gorputza.
ESATARIA GIZONEZKOA 1. Hori da. 2. postura, horren antzeko zerbait, baina askoz ere enkogituago. Fetal deitzen den horretan. 3.a zeharo ahuspez, ahuspez. Esku bat goraka, beste eskua beheraka.
ESATARIA GIZONEZKOA 2. Ahuspez, baina hankak zabalduta, e?
ESATARIA GIZONEZKOA 1. A bale, hori da, ahuspez eta hankak zabalduta.
ESATARIA GIZONEZKOA 2. Hori da.
ESATARIA GIZONEZKOA 1. Bigarrena, kasu honetan 4. zenbakia dena, gora begira, hankak pixkatxo bat zabalduta, esku bat behera eta bigarren eskua buru azpian edo buruaren alboan duzula; hori laugarrena. 5.a gora begira.
ESATARIA GIZONEZKOA 2. La del soldado, pegatuta.
ESATARIA GIZONEZKOA 1. Pegatuta, hilda egongo bazina bezala. Zuzen, hankak zuzen, besoak ere beheraka zuzen eta gora begira. Eta gero dator 6.a, hau da, erdi ahuspez erdi zeharka. Hanka bat zuzen behera, eta gero beste belauna pixkatxo bat doblatuta, pauso bat ematera joango bazina bezala.

ESATARIA GIZONEZKOA 2. Bueno, lehenengoa gogoratu dela S forman, kostaduz, perfilez zaudela eta belaunetan ere tolesdura txiki bat dago. Pertsona lasaiak dira eta fidelak.
ESATARIA EMAKUMEA 2. Ni ez naiz lasaia.
ESATARIA GIZONEZKOA 2. Etorkizunari ez diozue beldurrik. Ez da erraza zuek ofenditzea eta irribarrea duzue, irribarrea duzu bai eta neguko egunik ilunenean ere. Bigarrena da fetala.
ESATARIA GIZONEZKOA 1. Fetal. Badakizue zein den, hola bil-bil eginda.
ESATARIA GIZONEZKOA 2. Hori da. Inguratzen zaituen munduko problemetatik babestua sentitu nahi duzu, protekzio-beharra duzu eta potentzial handia duzu –begira zer gauza kuriosoa– adibidez, koadro bat pintatzeko edo blok bat idazteko.
ESATARIA GIZONEZKOA 1. Artista zara.
ESATARIA GIZONEZKOA 2. Hirugarrena, ahuspez baina lasai: hankak zabaldu… ahuspez baina lasai. Hori da. Bueno, besoak ere zabalik dituzu, e? Lider bat zara, inpultsiboa zara eta iniziatiba hartzen duzu. Ordena egoteaz enkargatzen zara zeure bizitza pertsonalean zein profesionalean. Ahoz gora, ahoz gora zaude, baina hankak ere lasai. Bizitza maite duen pertsona positiboa zara, atentzioa ematea gustatzen zaizu. Konpainia onarekin egotea ere oso gustuko duzu, lanean buru-belarri sartzen zara, baina burua galdu gabe. Pertsonalitate fuertekoa zara.
ESATARIA GIZONEZKOA 1. Gora begira, e, gora begira orduan, hankak zabal-zabal eta eskua behera eta bestea goian duzula, lasai.
ESATARIA GIZONEZKOA 2. Bosgarrena Ahoz gora baina beso eta hankak pegatuta, la posicion del soldado. Pertsona zentratua zara, orekatua. Badakizu zer den nahi duzuna eta iristeko bidea ere badakizu zein den. Estriktoa, exigentea zeure buruarekin. Eta amaitzeko, seigarrena. Inpredezibleak gara, zeure estatu animikoa aldakorra da.
ESATARIA EMAKUMEA 1. Beitu [Begiratu].
ESATARIA EMAKUMEA 2. Kalean uso, etxean otso.
ESATARIA GIZONEZKOA 2. Eta bihotzean estabilitatea bilatzen dugu.
DENAK. Aaa!
ESATARIA GIZONEZKOA 1. Bueno, nola egiten duzu lo?, ohean sartzen zarenean nola sartzen zara ohean aurreko lehenbiziko minutu horietan? Zer posturatan sumatzen duzu zeure burua?: albo batera?, ahuspez?, gora begira?, hankak itxita ala hankak bilduta?, hankak luze ala hankak gora ekarrita?
Nola egiten duzu zuk lo? Zein da zure lo egiteko postura hori?

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

B2
Nov 3, 2015
Number: 2023503
Source:
Duration: 00:04:01
Number of visits: 3991