Docutec Card

Dena ondo antolatuta (A2B02)

Banku batean eserita, Josu hizketan ari da Liderekin. Elkarrizketa oso gogorra egiten ari zaio, neska ez delako isiltzen, plan pila bat egin nahi dituelako. Amaia agertuko da eta elkarrizketaren amaiera entzungo du eta kontsolatzen saiatuko da.

Transcription:[+] Transcription:[-]

JOSU.— ... Bai. (...) Noiz? Bai, ordurako nahiko libre egongo …. (...) Asteburuan? Pirinioetan elurra egingo du.
Ba Pirinioetara orduan. Bale, oso ondo, maitea. Bai. Bai.. Muxu bat. Agur, agur!
ETENA
AMAIA.— Arratsalde on!
JOSU.— Arratsalde on, bai.
AMAIA.— Arazoak?
JOSU.— Ez, ez. Dena ondo.
AMAIA.— Ikusten dut, bai.
JOSU.— Lide zen. Asteburua hemen pasatuko du. Bai, lau egunetarako dator Oslotik.
AMAIA.— Primeran, ezta?
JOSU.— Bai... bueno... Mendira joan nahi du.
AMAIA.— Uuuiii. Eguraldi honekin?
JOSU.— Saiatu naiz esaten, baina ez dit kasu handirik egin.
AMAIA.— Ba hotza pasatuko duzue. Ez du ematen oso pozik zaudenik.
JOSU.— Bai, bai... Lide ikusteko gogo handia daukat. Hilabete pila bat pasatu ditu etxera etorri gabe. Eta mendira joan behar badugu, ba mendira joango gara.
AMAIA.— Uumm!
JOSU.— Ez didazu sinesten?
AMAIA.— Bai, bai, bai, bai. Zu ikusi besterik ez dago.
ETENA
JOSU.— Neska goxoa da. Baina gero eta gehiago gustatzen zaio agintzea. Ez dit hitz egiten uzten!
AMAIA.— Irrikan egongo da zurekin hitz egiteko. Normala da.
JOSU.— Bai... Asteburu osoa antolatu du: aterpetxea erreserbatu, bion maletak egin, aireportura joan eta ostiral gauean iritsiko gara Lintzara. Larunbat goizean goiz-goiz jaiki eta Hiru Errege Mahaia igo nahi du. Handik jaitsi eta igande goizean terma batzuetara joan nahi du. Azkar-azkar bazkaldu eta Iruñeko lagun batzuei bisita egingo diegu, eta bertan egingo dugu lo.
AMAIA.— Uf! A ze erritmoa! Dena antolatuta!
JOSU.— Bai, eta nik entzun eta obeditu...
AMAIA.— Bueno, ondo pasatuko duzue, ikusiko duzu.

Interesatzen zaizu

 
 

Comments
Login for comment

A2
Oct 9, 2015
Number: 2000511
Source:
Duration: 00:02:32
Number of visits: 2611